Egur handiagoa

Ztah taldeak 'Aska nazazu' diskoa argitaratu du autoekoizpenaren bidez.
Ztah taldeak 'Aska nazazu' diskoa argitaratu du autoekoizpenaren bidez.

Ztah taldeak aurrera egin du bere proposamenarekin. Lehendik ere bere doinuak itzelak baldin baziren, egurra latza, orain egur handiagoa. Taldeak egurrarkore gisa definitzen du bere musika, oso definizio egokia, zinez, kantak entzunez gero.

Deathcore espirituan sakondu dute, bide horretatik aurrera egin dute. Thrash metal, death metal, groove metal eta hardcore ukituekin jantzi dituzte kantak. Taldea boskotea da orain, bi gitarristarekin, eta horri esker haien doinu iluna, gordina, astuna, basatia eta bortitza sendotu egin dute, indartu. Iñaki (ahotsa), Jon (gitarra), Gixer (gitarra), Bruno (baxua) eta Oier (bateria) dira Ztah taldeko kideak, gaur egun.

Ekoizpen lan ona egin dute eta doinu potoloa gauzatu dute, oso trinkoa. Moldaketak ederki eginak daude, gitarren marrazki beldurgarriekin, feedback eta bestelako zaratatxoekin, eta laino gisako pasarteekin.

Kantak zartako gisakoak dira. Erritmo biziak eta astunak daude, erritmo aldaketak, kontradenborazko notak. Gitarrak zorrotzak dira, eta ahots urratuak, oihuak eta garrasiak entzun daitezke, baxuak eta bateriak osatzen duten oinarri erritmo mardularekin batera.
Aska nazazu izenburua ezin egokiagoa da bizi dugun garai honetarako, nahiz eta pandemiak eragindako larrialdi egoera baino lehen erabakita izan. Kanten bidez mezu askatzaileak transmititzen dituzte, askatasunaren aldeko aldarria, gatibatzen gaituzten kateak apurtzeko, lepoa itotzen digun soka askatzeko, natura eta ama lurra zaintzeko, sustraiak ez ahazteko, denboraren zama edo pisua arintzeko edo gainditzeko. “Aska nazazu beldur honetatik, nire arima zer bilakatuko ote da?” esaten dute diskoaren izenburu bera duen kantan.

Aipagarria da Mikel Laboaren Gure bazterrak kanta ezagunaren bertsioa. Bitxia, berezia, haien erara moldatu dute, haien estilora.
Taldeak hamar urte bete ditu, 2010. urtean sortu baitzen Donibane Ziburuko gaztetxean, eta ibilbide ederra egiten ari dira, urratsez urrats, kantaz kanta, diskoz disko eta emanaldiz emanaldi. 2011n EP edo iraupen laburreko disko bat kaleratu zuten, 2016an Inorabidea lehen lan luzea, eta Aska nazazu lan berriarekin beste urrats bat aurrera egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


2024-12-15 | Iker Barandiaran
Atzera begiratu, hausnartu eta dantzatu… madarikatuak!

Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024

------------------------------------------------

Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]


2024-12-06 | Xalba Ramirez
No Nerbioi

Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022

-----------------------------------------------

Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]


2024-11-22 | Iker Barandiaran
Burmuinen borborra ezin eutsi

Deus
Kaskezur
Usopop, 2024

-----------------------------------------------------

Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]


2024-10-31 | Iker Barandiaran
Izan ginelako… landuko dugu!

Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024

------------------------------------------

Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]


2024-10-24 | Xalba Ramirez
Zorroztu ezpatak!

Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024

-----------------------------------------

Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]


2024-10-11 | Iker Barandiaran
Post-punkaren aterkipeko distirak

El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024

---------------------------------------------

Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]


2024-10-04 | Xalba Ramirez
Zergatik den Chill Mafiarena azken aldiko agurrik beharrezkoenetako bat

Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024

---------------------------------------------------

Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]


2024-09-20 | Iker Barandiaran
Eguzki izpi gabekoak hunkitzen

Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024

-------------------------------------------------

Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]


2024-09-12 | Xalba Ramirez
Erreskatatu-ka-tu-tu-ka

Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------

Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


2024-08-28 | Iker Barandiaran
Erre ezin dena, bueltan dator

Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records

----------------------------------------------------------

Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]


2024-07-24 | Xalba Ramirez
Lagun onekin, orduak labur

Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin. 

“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]


2024-07-10 | Iker Barandiaran
Zero biderkatuta, auskalo emaitza!

Lau elementuren arteko baturak ez du beti lau ematen; gehienetan hori baino gehiago. Eta zer esanik ez, hainbat proiektutan ibili eta auskalo nola eta zergatik elkartu ziren hauek: Atxe, Led Infierno, Osoron eta Txerra. Aurrekariengatik uste genuen punka egingo zutela, baina... [+]


2024-07-05 | Xalba Ramirez
Poltsikoetan eramateko kantuak

Ezin da talde baten irakurketa egin bere taldekideen iragana kontuan hartu gabe; eta kasu honetan, are zailagoa da ariketa. Tatxerseko kide bat dago eta Tatxers taldea dakar gogora Borlak. Ekidin ezina da aurreko taldean pentsatzea, baina motz geratuko gara, chorusdun gitarra... [+]


Eguneraketa berriak daude