Ravelen ametsak talentu handi baten eskuetan

'Ravel’s dreams' kontzertua Arriaga Antzokian (Bilbo) izan zen urriaren 6an.
Marco Mezquida pianistak, Martín Meléndez txeloak, eta Aleix Tobías perkusionistak eskaini zuten.
'Ravel’s dreams' kontzertua Arriaga Antzokian (Bilbo) izan zen urriaren 6an. Marco Mezquida pianistak, Martín Meléndez txeloak, eta Aleix Tobías perkusionistak eskaini zuten.

Maurice Ravelen distira eta jazzaren erritmoak saio berean batzeak erakargarritasun berezia zuen, zalantzarik gabe. Baina emaitza entzun ondoren, non Marco Mezquida Ziburuko musikaren mundu onirikoan barneratzen den, eta bere musika beste eskema batzuetara eramaten duen, bere esentzia galdu gabe, gauza bakarra esan dezakegu: bikain.

Marco Mezquida pianista mallorcarrak 32 urte ditu, eta izugarrizko ahalmena du mota desberdinetako proiektuak aurrera eramateko. Bere taldeak zuzentzen ditu, irakaslea eta konpositorea da, eta talentu izugarria du, gero eta goraipatuagoa.

Oraingo honetan, bera bezalako bi musikari gazte eta ausartekin batera, (Martín Meléndez kubatarra txeloan eta Aleix Tobías bateria eta perkusio jotzaile kataluniarra) Ravelen ametsak eta gakoak deszifratzen saiatu da, eta Ravelek berak ezagutzen zuen eta maitatzen zuen musika batera, jazzera, eraman ditu.

Ravelek 1920ko hamarkadaren amaierako jazza ezagutu zuen Amerikako Estatu Batuetan bira luze batean ibili zenean, eta musika horren ñabardurak gehitu zizkien bere konposizio milimetriko eta preziosistei. Marco Mezquidak eta bere kideek hori guztia garatu dute Ravel’s dreams izeneko ikuskizunean, non fintasuna eta pasioa barra-barra eskaintzen duten.

Konpositorearen pasarte zoragarrienak entzun ahal izan genituen musikari hauen ikuspegiaren bidez eta, hala,  esentzia ravelarrak bere horretan jarraitzen zuen, baina osotasunak zapore berri eta zertxobait apurtzailea zuen, nahiz eta errespetu handiz egina izan.

Sarrera zoragarri batekin hasi ziren, non Jeux d’eau obraren esaldiak entzun ahal izan genituen. Ravelen pianorako lehen lanetako bat da, eta haren tinbrika berezia ondo islatu zen Mezquidaren lanean. Ondoren, Fa maiorreko laukotearen berrikuspen aske eta indartsua interpretatu zuten, non Ma mère l’Oye lau eskutako pianorako lan preziatuaren zatitxo batzuk integratu zituzten. Emaitza harmonikoa eta tinbrikoa liluragarria izan zen.

Jarraian eskaini zituzten ikuspegi onirikoak ere, Pavane pour une infante défunte, Le tombeau de Couperin, Sol maiorreko kontzertuaren bigarren mugimendua edo Bolero ezinbestekoa, errespetu, gustu bikain eta exekuzio paregabe berarekin tratatu zituzten hiru artistek.

Sorpresak ere izan ziren. Ravel eta jazzaren artean integratuta, Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean abestiaren bertsio pianistiko ederra entzun genuen.

Mezquidak zeresan handia emango du etorkizunean. Adi egongo gara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jazz
2024-07-24 | Julen Azpitarte
Free jazz
Beltzetan beltzena

1959. urtea mugarri izan zen jazzaren bilakaeran: Miles Davisek A Kind Of Blue grabatu zuen martxoan eta apirilean; disko horretan parte hartu zuen John Coltranek Giant Steps plazaratu zuen maiatzean; eta, azkenik, Ornette Colemanek The Shape Of Jazz To Come argitaratu zuen,... [+]


2020-09-23 | Xalba Ramirez
Iturri zaharretik ur berria

Nubya Garcia da uneko musikari interesgarrienetako bat. Jazza gustatu ala ez, bere musikalitate eta erritmo biziek, sentimenduz beteriko piezek, milaka pertsonen arreta bereganatu dute jada. Londresko musikari gazteak lehen lan luzea kaleratu berri du: Source. Benetan... [+]


Mikro ireki morea

Astelehenero izaten dira Jam Sessionak Iruñeko Intermezzon, Nafarroako musika kontserbatorioko tabernan. Jazz ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendua da gehienbat espazioa eta, jazzaren munduan ohikoa den bezala, hau ere espazio maskulinizatua da erabat.


2019-07-22 | Xalba Ramirez
Kamasi Washington: handia izatea ez da nahikoa

Larunbata izan da Gasteizko Jazzaldiko egun handietako bat, Ambrose Akinmusire, Makaya McCraven eta Kamasi Washingtonekin. Mendizorrotzan, afroamerikar aldarrikapenez josita, jazzaren punta-puntako musikariak ikusi ditugu bi aldaeratan: McCraven eder eta Washington aspergarri.


2019-07-18 | Xalba Ramirez
Nubya Garciaren jazza: iraganeko etorkizuna

Londresko jazz eszenari buruz ezer ez duzula entzun? Musikari eta publiko gaztea izateaz gain –edo hain zuzen horregatik– zeresan itzela ematen ari da mundu osoko jazz panoraman. Eta hiru izen hautatzekotan horietako bat da, dudarik gabe, asteazkenean Gasteizen jo... [+]


2016-09-22 | Julen Leuza
Jazz gauak Iruñean

Asteartea da eta Iruñeak ez du kultur eskaintza handirik gauerako, ohiko moduan. Urrun geratu dira egunero rock eta pop kontzertuak aditzeko aukera zegoen garaiak, diotenez, guk ez baititugu ezagutu. Arratsaldez lan egiten dugunok ez dugu arazo handiegirik astean zehar... [+]


Gasteizko beste jazzaldia

Duela hamaika urte ekin zioten taberna batzuek Jazzaharrean jaialdiari. Aurtengo edizioa ekainaren 28tik uztailaren 8ra izan da eta 20 emanalditik gora egin dira.


Eguneraketa berriak daude