Miranderen atmosfera musikala

  • Bete egin zuten Antzoki Zaharra igande arratsaldez Elena Setiének, Xabier Erkiziak eta Grande Days taldeak. Eta, haiekin batera, Miranderen poemek. Mirande izenez argitaratu dute diskoa aurten Forbidden Colours disketxearen zigilupean. Pasa den mendeko Jon Mirande poeta zuberotarraren sei poema musikatu eskaintzen dizkigute.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Antzokira sartu bezain pronto lehenengo sorpresa: musika tresnak baino beste tresna batzuk nagusi. Pare bat gitarra, baxu bat, perkusioa eta teklatuaz gain, pedalera bana soka instrumentuek eta bizpahiru ordenagailu. “Hertzainakek edo Zaramak Miranderen poemekin eginikotik urruti egonen da hauen proposamena”, pentsatu nuen segituan.

Soinu elektronikoak oso presente eta irudi proiektatuak musikarien atzeko pantailan. Dena ilun. Poema batzuen hitzei melodia jarri diete, errezitatu dituzte beste zenbait. Sortu duten mundu paralelo horren barnean dena. Setiének ahots nagusia eramanagatik, duo ederra sortzen dute Erkiziak eta berak elkarrekin kantatzen dutenetan. Lesakarraren ahots grabe eta sakona oinarri ezinhobea da kantari donostiarraren kristalezko boz gardenarendako. Grande Days taldeko kideak ez dira atzean geratu, eta haien instrumentuak jotzeko modu konbentzionaletik haratago, puak ordezkatu dituzte zenbait kantatan bestelako tresnekin: tinbalak jotzeko baketak, biolin edo txeloaren arkua edota bihurkinak. Eta horrela lortzen dute guk itsasoa, haizea eta autoak entzutea.

Begiak itxi eta sortzen duten atmosferan flotatzen ari zarelarik, ia ezinezkoa da jakiten zein instrumentu ari den ekaitzaren soinua egiten, zein kaioarena eta zein melodia nagusia. Zuzenekoaren xarma. Behin eta berriz errepikatzen diren irudiak ikusten ditugu proiektaturik: bi eskuineko begi, panpin buruak, bururik gabeko gizon trajedunak, begiak, soinekoz jantziriko neskatilen hankak, begiak eta begiak.

Zalantzati dago publikoa, txalotu ala ez. Min ematen baitu sorturiko atmosfera ukiezin eta hauskorra txaloz apurtzeak. Bakarrik bi edo hiru kantatik behin ausartu gara txalo egiten.

Instrumentuen, ordenagailuekin bidaliriko efektuen eta ahotsen enpastatzea hain da txukuna, kosta egiten zaigula bereizten zer den gitarrak eta zer ahotsak egiten dutena. Sei kideak bat dira.

Ordubetera heldu ez den kontzertua bis bitxiarekin itxi du Elena Setiének. Kantatu eta momentuan bertan ahotsa hirukoizten duen efektua jarrita interpretatu du Igelak poemaren bukaera, eta irrintzi batekin eman dio bukaera kontzertuari, nire bizitzan entzun dudan lehenengo irrintzi hirukoiztua.

Ez dakit zein kontzertu mota espero nuen, baina ez nuen hau espero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


2024-01-02 | ARGIA
80 pertsonak dastatu zuten Bermu Okerra

Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak Bermu Okerra musika jaialdia antolatu zuen abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egin zuten, eguerdian. Antolatzaileek azaldu dutenez,... [+]


Eguneraketa berriak daude