Donostia, irailak 14, Bingen Zupiria Kultura sailburua Euskarazko Komunikazioaren EHUko ikastaroetan: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara”. Ez da egokia argia izan behar duena ilun agertzea. Sikiera aukera izan bagenu galdetzeko zeintzuk ziren hedabideok, baina ez, ez zen hala izan.
Mezua batzuentzat zen, azken hamarkadetan jeltzaleen ingurumariak molde ugariz esan ohi duen moduan. Ez gara itsuak, jakina, baina ez dira moldeak. Hedabide guzti-guztiak daude lerratuta zerbaitekin eta hala behar du gainera. Hori ukatzen duena, beste barik, gezurretan dabil. Murrizketa garaian, ez al du ekarriko honek atzerakadarik 2018an euskarazko hedabideen finantziazioa hobetzeko lortutako akordioei begira!
Berarekin jardun zuen solasean Mikel Irizarrek eta, laburrean, 2011tik entzuten ari zaion igogailuen teoria aipatu zuen ostera ere: hau da, informazioa gora eta behera aritzea tokiko eta nazio mailako hedabideen artean. Nola egin ez zuen aipatu. Modu askotan egin daiteke seguruenik, baina ez da praktikatzen, edo oso gutxi. Hala ere, gaur egun bada bide horretan sakontzeko doako modu eraginkorra: hedabideok gure edukiak libre uztea sarean, nahi duenak har eta zabal ditzan. Askok dugu hori ahalbideratzen duen CC by-sa lizentzia, baina oso gutxi partekatzen dugu oraindik; hala ere, zorionez, gero eta gehiago. Ikastaroetan ez zen hortaz hitz egin. Komunikazioaren ikuspegitik, antza, ez da garrantzitsua, baina kazetaritzarenetik funtsezkoa da eduki libreen gaian sakontzea.
Josu Amezagak euskal hedabideetan izarretakoa izan den gai historikoa ekarri zuen: euskara erdarazko hedabideetan. Bere aburuz, asko ei dago egiteko esparru horretan. Bingen Zupiriak ere argi du euskarak irabazi behar duela erdarazko hedabideen mundua, garrantzi handiz aipatu zuen hori 2018ko Rikardo Arregi sarietan. Berriz ere hedabide elebidunen urruneko oihartzun –antzu?– hura. Azaldu beharko dute buruan dutena, baina ez dirudi teknologiak konpon dezakeen kontua denik. Euskarazko hedabideek lau hamarkadatan unibertso oso bat aurreratu duten moduan, prentsa elebidunak, oro har, kilometro gutxi batzuk besterik ez ditu egin. Ezin dira Gara eta Noticias taldekoak konparatu, ezta hauek Vocentokoekin ere, baina euskara menpekoa den proiektuetatik nekez lor liteke berau ahalduntzea.
2017an interneten euskara bultzatzeko 73.000 euro jaso zituen El Correo-ko azal digitalaren elebitasun informatiboa honakoa zen urriaren 15ean, 17:00etan: 140 albistetatik 10 ziren euskaraz. Irakurleak pentsa dezake gaiez, tamainaz eta kokapenaz nolakoak ziren. Gustura entzungo nieke Amezagari eta Zupiriari basamortu hori ureztatzeko buruan zer duten.
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.
Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]
Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]
Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]
Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]
Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean.
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]
Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.