Ez da ohikoena Guggenheim bezalako museo batean bi emakumezko artistaren bakarkako erakusketak aldi berean ikusteko aukera izatea. Beraz, aitzakia hau baliatuta, museora sartzeko bidesaria ordaintzeak merezi duela esango dugu. Lee Krasner margolariaren atzera-begirakoan aurkituko ditugun obrak eta Lygia Clarkek 1950eko hamarkada bitartean margotu zituen lanak parekatuz gero, elkarrizketa eta irakurketa amankomun interesgarriak suertatzen dira.
Latitude ezberdinetan jaio eta heziak, Krasnerrek New Yorken egin zuen bere ibilbide artistikoa, Clarkek aldiz Brasilen. Sorlekuak berebiziko garrantzia izango du beraien lanak inskribatzen diren korronte artistikoaren influentzia ulertzeko: Krasnerrek New Yorken borborrean zegoen espresionismo abstraktuan aurkituko du bere lekua, eta Lygia Clarkek, berriz, abstrakzio geometrikoan eta arte konkretuan bilatuko du garai honetako ekoizpenak garatzeko esperimentazio esparrua.
Lee Krasner (New York, 1908-1984), New Yorken sorburua izan zuen espresionista abstraktuen taldeko emakume bakarrenetarikoa izan zen –misogino ospea izateagatik ere pasa da historiara talde ilustre hori–. Etorkinen familia errusiar judu ortodoxo batean hezia, gaztetatik hasi zen artea ikasten eta margolaritzan espezializatzen, besteak beste Hans Hoffman artistarekin, zeinak Europatik kubismoaren eta fauvismoaren inguruko influentziak zekartzan. Irakasleak behin, bere pinturak goraipatu nahian, esan zion inork ez lukeela asmatuko margo horiek emakumezko batek eginak zirenik. Tankera honetako komentario eta jarrerak sarri jasan behar izan zituen, eta horregatik egin zuen bat, besteak beste, Women in the Arts kolektiboarekin. 1942. urtean, beste espresionista batzuekin batera, French and American Painting talde erakusketa mitikoan parte hartu zuen. Bere bakarkako erakusketa urte dezente beranduago helduko zen, 1951ean.
Bilboko erakusketan fantasia eta kolore biziko mihiseak gailentzen dira, neurri handikoak gehienak, bere baitan harrapatzen zaituzten horietakoak. Zikloka lan egiten zuen artista zela nabari da, eta bizitzan bizi izan zituen egoerek marka utzi zuten bere ekoizpenean. Pintura biografikoa egiten zuela esaten zuen, idazteko modu bezala erabiltzen zuela margoa eta batzuetan hitzez eta ekintzaz esan eta egin ezin zituenak brotxakaden bitartez egiten zituela: gorrimin-alizarinaz batzuetan, okrearekin beste batzuetan. Ezkondu eta emazte rola hartu zueneko koadro txiki eta gris kolorekoak daude, handiagoak izan ezin zitezkeenak bere senarrak etxeko estudio bakarra okupatzen zuelako, ezta koloretsuak ere, sortze-krisialdi batean murgilduta zegoelako. Springsera (Long Island, AEB) aldatu zen eta bertako lasaitasunak eta basoetako kolore eta formak irudikatzen dituen ekoizpen ziklo bati bide eman zion ondoren, zeinean kolore okrea, marroixkak eta horiak gailentzen diren. Badago ere insomnioak jota, lo egin ezinik gaueko ordu txikietan margotzen hasten zeneko koadro seriea, kolore ilunekin egindakoa, kolore bizietarako egun argiko argia ezinbestekoa egiten baitzitzaion. Margo hauei Night Journey izena eman zien Richard Howard bere lagun eta poetak.
Europara ere bidaiatu zuen Krasnerrek eta handik ekarri zituen kubismoaren formekiko interesa, Matissek kolorearekiko zuen tratamenduarekiko maitasuna eta Mondrianen forma geometrikoekiko miresmena. Azken honekin beste pasio bat zuen amankomunean: jazz musika dantzatzea gaueko ordu txikietara arte. Ez zen erreza izan Jackson Pollocken emaztea izatea, ezta honek egiten zion itzala kudeatzen jakitea –1949ko Life aldizkariaren azalak hala zioen: “Bera al da AEBetako artistarik handiena?”, Pollocki erreferentzia eginez, alegia–. Horregatik aritu zen etengabe gogor lan egiten, bere talentuan sinisten eta burugogor ekiten bere arteak lekua izan zezan (emakume) gutxi batzuentzako pentsatua zegoen garai hartako arte eszenan. Badirudi denborak justiziaz jokatu duela berarekin.
Hego hemisferioan aldiz, gauzak beste modu batekoak ziren, eta Europatik, eta ondoren Estatu Batuetatik zetorren arte modernoari erresistentzia denbora luzez egin zitzaion. Horregatik esan daiteke Lygia Clark (Belo Horizonte, 1920-Rio de Janeiro, 1988), II. Mundu Gerra osteko panorama hegoamerikarrean abstrakzioan aitzindaria izan zela. Abstrakzioaren aldaera geometrikoena landu zuen eta Europatik zetorren hura puntu periferiko batetik berrinterpretatu zuen. 1948-1958 Pintura eremu esperimental gisa erakusketan, batez ere forma geometrikoekin esperimentatutako margoak aurkituko ditugu, bariazio, bertsio eta segida ugaritan errepikatzen diren ariketak diruditenak. Europara egin zuen bidaia batean, denboran Krasnerren bidaiarekin bat egiten duena, ikuspegi espazialarekin jolastu zuen eta joera arkitektonikoagoa zuten Fernand Léger eta Mondrianen (berriz ere) sorkuntzek ukituko dute gehien. Hauen influentzia nabarituko da ondorengo ekoizpenetan.
Krasnerren margolanetan inpultsua eta bat-bateko espresioa nabari bada, Lygia Clarken margo hauetan zehaztasuna eta kalkulu ia aritmetikoa gailenduko dira; hori bai, geometriak ematen dituen aukera guztiak arakatuz: positibo eta negatiboen arteko tentsioaren baliogabetzea, hutsa eta betearen arteko binomioa puskatzen saiatzea eta mihise batean nahasten dituen koloreen arteko konbinazio eta bariable guztiak probatzea. Probak eta esperimentazioak dira. Pinturan forma geometrikoekin egindako saiakera hauek guztiak ikasketa izan ziren urte batzuk geroago hain ezagun bilakatuko zuten Bichos (Zomorroak) objektuak egiteko. Zomorro deituriko hauek metalezko planoekin egindako objektu geometrikoak dira, bitartekari gisa funtzionatzen dutenak ikuslegoari esperientzia sentsorial berriak eskaintzeko. Ukitu eta manipulatu daitezkeen artelanak dira. Clarkek ildo honetatik eraman zuen bere interes artistikoa eta geroago objektua desagerrarazi eta gorputzari eman zion protagonismo guztia, artea metodo terapeutiko bezala erabiliz.
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]