Krisialdi larriak eta ekonomia ereduaren aldaketa

Krisialdi larri baten ostean aldaketa sakonak burutzen omen dira jendartearen antolakuntzan, batik bat ekonomia ereduan. Aldaketa horiek jendartearen gehiengoaren hoberako izan dira batzuetan, okerrerako bestetan.

XIV eta XV. mendeetako izurrite beltzak Errenazimentua sustatu zuen, jendartean jauntxo feudalek zeukaten indarra errege absolutura igaro eta boterea zentralizatu zen, espantsio kolonizatzaileari bide emateko. XVII. mendeko izurritea Iraultza Industrialarekin lotu dezakegu. XX. mendeko gripe espainiarra I. Mundu Gerra ostean etorri zen eta izurritea gainditzearen garaiak “hogeigarren urte zoriontsuekin” bat egin zuen, non langileen eta aberatsen arteko arrakala ekonomikoa nabarmenki areagotu zen. Bide batez, jendarteko egonezina nabarmena zen  Mark Blyth ekonomialari eskoziarrak dioen bezala, aplikatutako austeritate politikak nazismoari ateak ireki zizkiolako.

"W. Buffetek zioen: 'Egia da klase borroka badagoela, baina nire klasea, hau da, aberatsen klasea da gerra egiten duena, eta irabazten
ari gara'. Zinez egia"

Ondorengo aldaketa esanguratsua II. Mundu Gerraren amaiarekin eman zen. Gerrate ostean jendarteko arrakala ekonomikoa murrizten hasi zen eta 30 urtetako oparoaldia ezagutuko da Mendebaldeko ekonomietan. Alabaina, gerra aurretik Keynesek eta gerra garaian Beveridgek diseinatu zuten jendarteko ekonomia nola eratu. Horrela, gerra ondoren proposatutako politikak indarrean jarri ziren eta ongizate estatua garatu eta disfrutatzeko aukera izan zuen Mendebaldeko jendarteak. Beraz, lehen aldiz, krisialdi gogor eta sakon baten ostean jendartearen gehiengoa profitatu zen.

Gerora egon dira beste hainbat krisialdi ere. Nabarmenena 2008an hasi zen Uzkurdura Handia dugu, non finantza erakundeek porrot egin zuten eta estatuak horiek babestera eta sostengua ematera joan ziren. Jendarte arrakala ekonomikoa ikertu dute hainbat ekonomialarik, hala nola Pikettyk edo Stiglitzek. Ondorioztatu dutenez, jendarteko aberatsenen % 1en edo % 10en sarrerek etengabe gora egin dute eta anartean populazioaren % 50 txiroenei sarrerak apaldu zaizkie. AEBtako lar-milioidun batek, W. Buffetek,  zioen: “Egia da klase borroka badagoela, baina nire klasea, hau da, aberatsen klasea da gerra egiten duena, eta irabazten ari gara”. Zinez egia.

Orain, COVID-19ko garai hauetara helduta, hainbat pentsalarik eta politikarik aitortuko digute izurrite honen biharamuna diferentea izango dela, eta langile klasea zein jendarte txiroena indartuta eta egoera hobeagoan irtengo dela. Alabaina, eskarmentuak beste zerbait adierazten digu, tamalez. Estu eta larri gabiltzanean, agintariei ele samurrak irteten zaizkie jendartean itxaropen hutsalak sortze aldera, baina izurriteak sasi-normaltzera egin duenean, hor agertu zaizkigu langileen kaleratzeak, alokairu murriztapenen proposamenak…

Halaber, egoera berri honek oraindik gehiago gizenduko ditu kapitalistak, aberatsenak, gobernuek berauen interesak defendatzen dituztelako. Izan ere, soldatak murriztuko zaizkie milaka langileri edo langabeziara joango dira, eta anartean pandemiarekin muga gabe aberasten jarraitu duten enpresei ez zaie inolako eskakizunik zuzenduko, ezin baitzaie zerga garaiagorik eskatu, ezta dibidenduak banatzea galarazi ere. Beti bezala, sistemak mozkinak ematen jarraitu behar du, ezer gertatu ez balitz bezala. Horretan ari dira Iberdrola, hipermerkatuak eta zer esanik ez enpresa teknologiko erraldoiak: Microsoft, Google...

Beraz, jendartearen gehiengoa antolatu eta indartu ezean, kapitalak irabazten jarraituko du.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude