Quim Torraren inhabilitazioak independentismoa berriz mobilizarazi du

  • Irailaren 28an elkarretaratzeak egin dituzte Kataluniako udaletxeen aurrean, ANCk Òmnium-ek deituta eta mobilizazioak egin dituzte CDRek deituta.

Torra Generalitatetik ateratzen, irailaren 28an. Argazkia: Miguel Lopez Mallach / Directa.
Artikulu hau CC BY-NC-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 29an - 07:44

Espero zen bezala, Auzitegi Goreneko arlo penaleko bigarren aretoak berretsi egin du Kataluniako Auzitegi Nagusiak bere garaian emandako auzia, eta urte eta erdiz kargu publikoetarako inhabilitatu du Generalitateko lehendakari Quim Torra, Espainiako Hauteskunde Batzordearen agindua desobeditu izanagatik. Hauteskunde Batzordeak preso politikoen askatasunaren aldeko pankarta kentzeko agindu zion Espainiako Gorteetarako hauteskunde garaian, 2019ko apirilean. Torrari sententzia irailaren 28 arratsaldean komunikatu dio Auzitegi Gorenak, eta horrek dakar atoan kargua uztea, Generalitatearen Palautik jendaurrean egin duen adierazpenean lehendakariak onartu duen moduan.

Independentismo ekintzaileak Quim Torraren kargugabetzea aukera moduan planteatu du, bere mobilizazio gaitasuna indartzeko, nahiz eta zazpi hilabete daramatzan koronabirusaren epidemiak salbuespenezko testuingurua ezartzen duen, eta nahiz eta alderdi politikoen eta erakunde soberanisten inguruko ezadostasunek higadura sortu duten. Òmnium Culturalek egun batzuk lehenago dagoeneko iragarri zuen Auzitegi Gorenaren epaia jakin orduko Kataluniako herri handienetako plaza nagusietan elkarretaratzeak deituko zituela, eta deialdi horietara azkenik ANC ere batu da, nahiz eta Elisenda Paluzié buru duen erakunde honek irailaren 28 arte zabalik zuen bere oinarrien arteko kontsulta telematiko bat, erabakitzeko ea protesta bide hau edo beste bat hartuko zuten. Beren aldetik, CDRek dei egin dute elkarretaratze hauetako askotara batzeko, nahiz eta herri eta hiri handienetan beren deialdi berezituak egin.

Sant Jaume plaza izan da Bartzelonako protesten erdigunea: ehunka lagunek bete dute gunea (dagozkion segurtasun distantziak gordeta) eta gogor txalo jo diote lehendakariari, honek Generalitateko Palaua utzi duenean, 20:30 inguruan. Lehendakaria bere gobernuaz eta politikako beste lider batzuez inguratuta agertu da, denen artean inhabilitazioa ekarri dion pankartaren lema bera daraman pankarta eusten zutela. Plazan bildutako jendea manifestazioan abiatu da Parlamentera, kargugabetutako lehendakaria buru zela. Vía Laietana parean, Torra kotxe batera igo da.

Bartzelonako CDRek elkarretaratzea deitu dute 20:30ean Grazia auzoan eta manifestazioan jaitsi dira. Valencia kalearen parera iritsitakoan, Gobernuaren Delegaritzarantz zuzendu dira. Pau Claris parean Mossoen antidisturbio katearekin topo egin dute, hesiz pasoa ixten zielarik manifestazioari. Manifestari batzuek txerri buruak jaurti dizkiete poliziei. Ondoren, manifestari gehienek Gran Víara jo dute eta Lluís Companys etorbidean barna Ciutadella parkearen ateetara iritsi dira. Dagoeneko itxita bazegoen ere, pertsona batzuek ateak behartu dituzte eta ehunka pertsonak lortu du Kataluniako Parlamenteko ateetaraino iristea, baina berehala bidali dituzte Mossoek. Manifestari batzuek, modu dispertsatuan, Urquinaona plazara eta San Pedro ingurura jo dute eta han hainbat edukiontzik su hartu dute, Brimoa (Mossoen brigada mugikorra) mugiaraziz.

Gironan eta Lleidan, deialdien helburua Gobernuaren delegaritzaordeak izan dira: giza katez inguratzeko deia egin dute Lleidakoan, aldiz, Gironakoari zabor poltsak botatzea zen asmoa. Terrassan, udaletxearen aurrean CDRek egin duten elkarretaratzearen ostean errepidea moztu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude