Maddi Ane Txoperena hendaiar gaztearen, kazetariaren, eta bertsolariaren lehen liburua da hau. Gazteluma X. saria irabazi zuen eta horri esker heldu zaigu eskuartera. Dirudienez, hurrengo liburua idazten ari da, duela gutxi XXIII. Igartza saria irabazi berri du eta laster izango dugu bere bigarren lana irakurtzeko aukera.
Pertsonaien gainean eraikitako eleberria da bere opera prima. Protagonista Parisen Zientzia Politikoen lizentzia bukatzear duen Marie da. Uda garaian herrira bueltatuko da eta ikasketei amaiera emango dien lana burutzeko bere amatxi Josefinaren laguntza izango du. Izan ere, haren gaztetako bizipenak bilduko ditu lana egiteko.
Euskal literaturan emakume zaharren ahotsa entzuten hasi garen honetan –adibidez, Arantxa Urretabizkaiaren Hiru Mariak edo Mari Luz Estebanen Andre zaharraren manifestua–, polita da idazle gazteak ere zaharrengana hurbiltzen ikustea, haien ahotik hurbileko historia ezagutu nahian.
Pandemia garaian konturatu gara zein gutxi balio duen gure –mendebaldeko– kulturan bizitzak, eta bereziki, zaharrenak. Hori dela eta old lives matter mugimendua jarri dute abian. Horren harira, badu interesa liburu honek, emakume zahar baten ahotsari ematen zaion garrantziagatik.
Ikuspegi feministatik ere, askotan ekinean ahazten da genealogiak egitea. Belaunaldien arteko harremanak bilatuz, elikatuz eta ezagutzak eta esperientziak partekatuz asko aberasten baita jarduna. Liburu honetan, biloba eta amonaren arteko harremana erdigunean jartzen du egileak sare hori eraikiz.
Euskal Herria Ipar eta Hego direla gogoratzeko ere ondo dator liburu hau. Izan ere, euskal literaturako eta kulturako hegozentrismoa gainditzen lagunduko digu mugan kokatzen den narrazio honek. Euskal identitatea osatuz eta espazio eta denbora mugak malgutuz, ekialdeko euskarara hurbildu nahi duen mendebaldeko irakurlearentzat ere gomendagarria da.
Bera, Donibane Lohizune eta Paris dira koordenatuak Marie eta Josefinarentzat. Izan XX. mendean edo XXI. mendean. Bidaia batekin hasi eta bukatzen da eleberria. Gazte baten uda batean zenbat gauza kabitzen diren ikusiko dugu bertan, baita zahar baten oroitzapenen kontaketetan zenbat bizitza dagoen ere.
Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.