Bikote harreman atipiko tipikoa

  • Ez da zuzenekoetarako unerik onena, udaran gertuko eskaintza kulturala topatzea ez baita erraza izan. Hortaz, lagunek gonbidapena egin eta Ikusgarri Antzokian Losers ikusteko hautua egin nuen, aspaldian antzezlan baten aurrean bizitako zirrararen bila. Sarrerak agortuta eta antzokia lepo emanaldia hasi denean.

Argazkia: Txalo produkzioak
Argazkia: Txalo produkzioak

Telefono konpainia bateko denda batean elkar ezagutzen dute Sara (Aitziber Garmendia) eta Imanol (Jon Plazaola) dendariek. Elkarrizketa deseroso hasi arren, bukaerarako bien artean zer edo zer badagoela sumatzen dute protagonistek. Ustez barneratuta duten galtzaile izate horretatik kanpo kokatuko dituena biak. Izan ere, 40 urteak beteta eta oraindik lan egonkorrik gabe, iraganeko bikote harremanean trabatuta eta ume barik daude Sara eta Imanol loser edo galtzaileak.

Esperotako komedia erromantikoa izan da taula gainean aurkitutakoa. Eguneroko topikoen salaketa egiteko ahaleginean labur gelditu dena. Sare sozialak eta bertako itxurakeria hartu ditu hizpide ikuskizunaren zatirik handienak. Nire ustez, gaur egungo harremanen eraikuntzaren kritika epela, sakontasun larregirik bakoa.

Losers
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola.
Jantziak: Kristina Martinez.
Eszenografia: Asier Sancho.
Argi diseinua: Julen Zaballa.
Teknikariak: Alfredo Medina eta Javier Guerra.

Puntako bi aktoreen lanak umore errazenarekin ere publikoa algaraka ipini du. Nik neuk ere musukoaren azpian pare bat aldiz irribarre egin dut, aitortu beharra daukat. Umorea izan da antzezlanaren haria jarraitzeko tresna nagusia eta hori ondo baino hobeto kudeatzen dute Garmendiak eta Plazaolak.

Ni gustura atera naiz sarrerak agortuta kartela eseki duen emanalditik, kultur egarria duen herri baten irudiarekin, baina gorputzak oraindik ere gehiago eskatzen dit.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

-------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


Eguneraketa berriak daude