“Lege hau ez da gure borrokaren amaiera”

  • Ikasle mugimenduan eta etxebizitza eskubideen aldeko borrokan aritua da azken urteetan Àlex Francès (Alacant, Herrialde Katalanak, 1984). 2017az geroztik Kataluniako Sindicat de Llogateres maizterren sindikatuko kidea da, eta egun plataformako bozeramaileetako bat da. Kataluniako Parlamentuak alokairuen prezioak erregulatzeko lege proposamena onartzea lortu dute aurki.

"Lege hau minimoen erregulazioa da eta borrokak jarraitu behar du etxebizitza guztion eskubidea izan dadin" (Argazkia: Jordi Borràs)

Zer gertatu da alokairuekin Bartzelonan?

Milaka familia etxerik gabe gelditzen ari dira eta ez dira hilabete bukaerara iristen. Azken bost urteotan alokairuen prezioak %45eko gorakada izan du, soldatak kasik bere horretan mantendu diren bitartean. Are gehiago, osasun krisiaren ondorioz, gogor erori dira. Familia anitzek diru sarreren %50a alokairura bideratzen du, Nazio Batuen Erakundearen arabera gehienez ere %30a izan beharko lukeen arren. Katalunian, 2019an, 12.500 etxegabetze gauzatu dira, eta horietako %67,5 alokairuak ez ordaintzeagatik agindu dute.

Eskubide urraketa hori salatzeko sortu zen Sindicat de Llogateres?

Bai, alokairuen gorakadak markatutako urte mordoaren ondotik, jende dezente arduratzen hasia zen, alokairua ezin ordaintzeagatik euren etxetik botatzen zutelako. 2016aren hondarrean talde sustatzaile bat lanean hasi zen eta 2017ko maiatzean aurkezpen publikoa egin zuen. Pixkanaka-pixkanaka handitzen joan ginen, asanblada irekien bitartez jendea batu zelako gure sindikatura.

Zein da zuen lan dinamika?

Horizontalki lan egiten dugu. Gure espaziorik garrantzitsuena maizterren asanblada da: etxebizitzarekin arazoak dituzten hiritarrekin biltzen baikara, modu kolektiboan irtenbideak bilatzeko. Horretaz aparte, lan komisio gehiago dugu, hala nola, koordinazioa, osoko bilera eta afiliatuen asanblada. Garrantzitsuena da espazio erabat irekia garela, gure ateak irekita daude interesa duen edonorentzat. Bilatzen dugu sindikatua auto-antolaketa lanabesa izatea, eta bertan parte hartzen duen jendearen artean, euren arazoetatik harago jo eta elkartasun zein anaitasun loturak sustatzea.

Irailaren 9an Kataluniako Parlamentuak onartu zuen hainbertze aldarrikatu duzuen lege proposamena: alokairuen prezioak erregularizatzeko legea.  

Mugarri historikoa izan da, duela lau urte pentsaezina zen prezioen erregularizazioaz hitz egitea. Borroka eta lan urte anitz izan dira lagun anitzentzat, eta merezi izan du. Hori bai, lege hau minimoen erregulazioa da eta borrokak jarraitu behar du etxebizitza guztion eskubidea izan dadin.  

Argazkia: Jordi Borràs

Zein izan da legea onartzeko gakoa?

Momentu politikoaren irakurketa egokia egin dela uste dut. Urte anitz daramagu  borrokan, kalera ateratzen, jabeekin negoziatzen eta alokairuen gorakada neurrigabeak salatzen. Horrek indarra eman digu funtsezkoak ziren aldaketa legegileak sustatzeko.

Orain arte ez al zegoen maizterren eskubideak babesteko erregulaziorik?

Katalunian etxebizitza eskubideen aldeko mugimenduek historikoki izan duten indarrari esker, tartean Hipotekek Kaltetuen Plataformak, Espainiako Estatuko legerik bermatzaileenak ditugu etxebizitza eskubideari dagokionez. Horien bitartez, adibidez, hamabost etxebizitza alokatuta dituzten enpresek funtsezkoa dute zaurgarritasun egoeran dauden familiei alokairu soziala bermatzea, eraikin berean. Baina hagitz garrantzitsua den lege horrek kanpoan uzten zituen, ahultasun egoeran bizi gabe ere, hilero-hilero euren etxebizitza eskubidea arriskuan ikusten zuten milaka familia.

Sare sozialetan sekulako eztanda izan du zuen kanpainak.

Egia esan hagitz pozik gaude azken asteetan erregulazioaren alde milaka eta milaka pertsonen aldetik jaso dugun babesarekin. Sare sozialetako zaparradak agerian utzi du gizarteko sektore anitzei eragiten diela alokairuen burbuilak eta, testuinguru horretan, politikariek erabaki behar izan dute gehiengo sozialen edo errentadunen alde zeuden.

Legea onartuta, zeintzuk dira aurrerantzean errentadunek gurutzatu ezingo dituzten marra gorriak?

Legea Kataluniako Generalitateko Egunkari Ofizialean (DOGC) publikatu eta indarrean sartzen denetik jabeen gehiengoak ezingo ditu maizterren alokairuak igo. Erregulazio honen bitartez muga bikoitza bermatzen dugu: batetik, sinatzen den kontratu berri orok aurrekoaren prezio berdina mantendu beharko du, igoera neurrigabeak saihestuz; bertzetik, Generalitateko alokairuaren prezio adierazleekin alderatuta aurreko kontratuaren prezioa altuegia balitz, kontratu berrian prezioa jaitsi beharko da.

Bartzelonan aplikatuko da bakarrik?

Azken urteetako alokairuen gorakada ez da Bartzelonan bakarrik gertatu. Legea aplikatu ahal izango da zehaztu diren Kataluniako 60 udalerritan. Ez hori bakarrik, legea indarrean sartzen denetik, legeak ezarritako baldintzak betetzen dituen udalerri orok eskatu dezake legea aplikatzeko eskumena.

Zein erronka duzue aurrerakoan?

Lege hau onartzea aurrerapauso garrantzitsua den arren, adi egon beharko dugu adostutakoa bete dadin, eta legea betetzen ez duten jabeak salatu daitezen. Horregatik, maizterrei sindikatura batzeko deialdia egiten jarraitzen dugu, modurik hoberena izango baita geure eskubideak babesteko. Era berean, lanean jarraitzen dugu etxe kaleratzeak amai daitezen, etxebizitza eskubidea guztion eskura egon dadin eta etxebizitza publikoaren parkea handitu dadin. Lege hau ez da gure borrokaren amaiera.

Kaleratzeei, so!
“2010az geroztik, aurreko higiezinen burbuilak eztanda egin eta alokairuek behera egin zutenetik, Bartzelonako Sant Antoni auzoa dut bizitoki. Azken hamarkadan auzoan gentrifikazio prozesu gogorra pairatu dugu eta bizilagun anitz kanporatuak izan dira alokairuen gorakadaren ondorioz. 2017an Sindicat de Llogateres plataformaren aurkezpenera joan nintzen; Bartzelonako kultur etxe batean zen, jendez lepo bete zen eta kanpoan gelditu ziren anitz. Orduan jabetu nintzen etxebizitzaren arazo larriari fokua jartzen ari zitzaiola. Erabaki nuen borroka horretan murgiltzea, eta gaur arte”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Kaleratzeak Stop-ek PSE-EEri leporatu dio EAJren Etxebizitza Legea “puntuz puntu” betetzea

Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


Eguneraketa berriak daude