"Ardi-larruz jantzitako otsoa", horrela definitzen du Europako hainbat talde ekologistak egindako azterketa batek ECOEMBES konpainia espainiarra, Espainiako Estatuan udal eta mankomunitateek gaika bildutako plastiko eta ontzi-jendea ustez birziklatzen dituen enpresa. plastikoekin lotutako 12.000 konpainia baino gehiago biltzen dituen sare boteretsua da ECOEMBES eta "Talking Transh" txostenak argitan jarri duenez bera da Espainian administrazioek ontziak itzultzeko sistema –SDDR– ez zabalduaren errudun nagusia.
Plastikoaren krisiaren irtenbide faltsuei buruz enpresa kutsatzaileek darabiltzaten trikimailuak biltzen dituen eskuliburua plazaratu du Changing Markets fundazioak, mundu osoko 15 herrialdetan edari, elikadura, supermerkatu, petrolio edo petrokimika enpresa handiek hondakinak murriztea sustatu nahiko luketen lege berriei ostopoak jartzeko darabitzaten teknikak azalduz. Espainiari dagokion atalean zehatz-mehatz erakusten du ECOEMBES patronala dela, hain zuzen plastiko eta gainerako ontziek sortutako kutsaduraren eragile nagusiak biltzen dituena, bere erantzukizunaz ez onartzeaz gain aurrerabideei aterak ixten dizkiena, lobby lan zorrotza eginez. El Salto egunkariak zabaldu du txostenaren berri Espainian.
Coca-Cola, Colgate-Palmolive, Danone, Mars Incorporated, Mondellz International, Nestlé, PepsiCo, Perfetti Van Melle, Procter & Gamble eta Unilever... 10 milioi tonako plastikozko aztarna diote munduari, uneotan planetak bizi duen plastiko-krisi larriaren erantzule nagusiak 10 korporazio handi horiek dira. Baina, gainera, beraiek dira greenwashing eginez promesa hutsak egin eta irtenbide faltsuen propaganda eginez kontsumitzaileak eta bezala gobernuak distraitzen dituztenak.
Espainiari eskainitako atalean Ecoembes eta bere lobby estrategia aipatzen ditu ikerlanak, plastiko eta beste ontzien ekoizle eta banatzaile handiekin batera ahalegintzen delako administrazio publikoek ontzi itzulgarrien sistema (Espainian SDDR deitzen dena, Sistema de Deposito, Devolucion y Retorno) ezartzeko egiten dituzten saiakerei eten gabe oztopoak jartzen. Ekologiaren eta birziklatzearen aldeko mugimenduek sarritan azaldu adute SDRRTresna horrek latak eta botilak % 90 baino gehiago berrerabiltzea eta/edo birziklatzea lortzen du.
Ecoembes arduratzen da ontziratze-enpresei haiek sortutako plastikoa birziklatu dadin ezarri dizkien zergekin osatutako diru-funtsa kudeatzeaz. Ecoembalajes España SA enpresak kontrolatzen du eta plastikoekin lotutako 12.000 konpainia baino gehiago biltzen dituen enpresa sare boteretsua da. Ecoembesen kontsumo markarik aipagarrienak dira Bimbo, Pascual, Campofrío, Coca-Cola, Colgate, Danone, Henkel, L 'Oreal, Nestlé eta PepsiCo. Plastikozko ontzien ekoizleen artean Tetra Pak Hispania, Ciclopast eta Ecoacero daude. Ecoembesen barruan daude supermerkatu kate handiak ere, Alcampo, Carrefour eta abar.
Residuo Cero aliantzan biltzen diren Ekologistak Martxan, Lurraren Lagunak eta Retorna erakundeek salatu dute, Ecoembesek azken aldian asmatu duen iruzur berria: "Estatu espainiarrean SDDRren ezarpena ezartzeko ordez hari iruzur egiteko azken saiakeretako bat da Ecoembesen Reciclos proiektua da Sistema Recompensa (SDR) izenekoa, hondakinak edukiontzi horian edo leku publikoetan instalatutako makinetan uzten dituztenak sarituko lituzkeena. Iruzur bat, soluzio faltsu faltsu bat arazoena konpontzen ez duena eta ontziak benetan itzultzeko balio iduen SDDR administrazioek ez ezartzea lortu nahi duena", esan du Ekologistak Martxaneko Carlos Arribasek.
Ustez birziklatzearen katean betekizun zentrala burutzen duen Ecoembesek justu alderantzizko lana egiten duela erakutsi du Changing Marketsen azterlanak: "Erabili eta botatzeko plastikoen alternatiben aurkako iritzi-egoera bat sortzeko diru asko inbertitzen dituzte". Alberto Vizcaino ingurumen aholkulariak esan duenez, plastikozko kutsaduraren erantzule diren konpainiok "datuak manipulatzen dituzten ikerketak finantzatu dituzte, koloretako edukiontzietan oinarritutako hondakinen kudeaketaren benetako emaitzekin bat ez datozen estatistikak argitaratzen dituzte, eta elkarte ekologistak eta naturaren aldekoak finantzatzen dituzte, baita ingurumen-hezkuntzako kanpainak ere, herritarren kritikak geldiarazteko eta gizartearen eta komunikabideen aurrean ingurumen-diskurtsoaren nagusi izateko".
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.