Demokraziaren sustraietara


2020ko irailaren 23an - 13:00

Taktika ez da errenta, joko huts bihurtzen delako. Aldaketaren itxura hartutako antzerki hutsala. Ez da ezer aldatzen eta betikoek jarraitzen dute agintean betiko antzera. Zer egin, orduan?  Demokraziaren sustraietara jo behar dugu ezinbestean.

Demokraziaren itxura hartutako sistema hauek mamu beldurgarriak sortzen dituzte egunero, izugarrikeriak. Baina espantuzko mamua guztien begi aurrean nabarmen gelditu arren, ez digute biderik eskaintzen aldaketarako: dela Borboien monarkiaren muturreko ustelkeria edo kartzela-politika kriminala; dela estatuko goi epaitegien eta polizia buruen bihurrikeria gaiztoa edo gobernu-alderdien zuzendaritzen saldukeria; dela pandemiaren garaiko gobernarien gaitasun eza zein fede txarra edo krisi garaiko putre-saldoen harrapakeria krudela; hangoan Donald Trump bat, bestean  Lesboseko Moria ilun ugariak.

Ez da auzokoei gertatzen zaien zerbait, ez; etxe-etxekoa dugu arazoa. Kexu ziren oraintsu ezker abertzaleko bi estratega ezagun, prentsa-artikulu mamitsuan, oraingo EAJ alderdiarekin ez dagoela zereginik; behin eta berriz saiatu arren beraiekin aliantzak egin eta akordioak

"Hobe PSOE gobernuan PP baino", "hobe aurrekontu espainiar hauek besteenak baino”, “hobe monarkia hau beste ezer baino”… eta azkenean politika zentralean modu taktikoan jokatzea lehenesten da, haren mugak onartuz

adosten, beti atzera egiten dutela.  Merezi du artikulu horretan eskaintzen diren argudio zenbait aztertu eta ondorioetara jotzea. Azaltzen da bertan Euskal Herrian badugula indar sozial eta politiko nahikorik, aliantza eta konpromisoak lotuz gero, askatasun nazionalean eta hobekuntza sozialean aurrerapauso sendoak emateko moduan, eta aipatzen dira erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu sendoa, sindikalismo abertzalearen lidergoa, mugimendu feminista zabala, euskararen aldeko herri ekimenak eta ekologismoaren bultzada.

Hala ere, indar horiek guztiak elkar hartu eta estatu propio baten aldeko egiturak sustraitzeko ahalegina egin den guztietan, EAJ alderdiaren txandako zuzendaritzak beti egin duela atzeraka; hori arrazoitzeko Txiberta, Lizarra-Garazi eta Llotja de Mar-en izandako akordioen kasuak aipatzen dituzte. Horren zergatia esplikatzeko orduan, artikulugileek uste dute EAJk bere hegemonia partikularra arriskuan ikusi eta nahiago izan duela beti bere alderdia eta “bere” kontsideratzen dituen instituzioa zein negozioa ondo lotu, horretarako estatu barruko autonomismoan mantenduz, nazio eraikuntzan eta burujabetzan aurrera egin baino.

Azterketak zuzena ematen du, baina agian sakondu ere egin daiteke eta kontuan hartu beste hau: EAJren bide horretan egiten dena, hain zuzen ere, taktikaren nagusitasun absolutua azpimarratzea dela: zer lor daitekeen gobernu edota alderdi espainiar honekin bestearekin baino gehiago; nola eman dezakegun pauso bat hau edo beste hori lortzeko, baina estatu horren zutabe nagusiak zalantzan jarri gabe, are zutabe horiei eusten lagunduz. “Hobe PSOE gobernuan PP baino”, “hobe aurrekontu espainiar hauek besteenak baino”, “hobe monarkia hau beste ezer baino”… eta azkenean politika zentralean modu taktikoan jokatzea lehenesten da, haren mugak onartuz.  

Ez da hori, esate baterako, independentista katalan argienek hautatu duten bidea. Demokraziaren sustraietara jotzen dute arrazoi osoz, eta eskubide ukaezina dena, independentzia, lege bihurtzen saiatzen dira, estrategia adostuz. Agian geuk ere gehiago begiratu beharko genuke Kataluniara Madrilera baino.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude