2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

  • COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan hondamendi bakoitzaren xehetasun txikienez, guztien oinarrian dagoen sakoneko fenomenoaz ohartu barik: hazkunde ekonomikoa bere osotasunean dago krisian.


2020ko irailaren 30ean
South Hearth herrian (Ipar Dakota, AEB) hain ugariak diren petrolio iturri bat. Fracking teknikak eragindako beroaldia arras hoztu da 2020an. (Argazkia: Daniel Acker)
South Hearth herrian (Ipar Dakota, AEB) hain ugariak diren petrolio iturri bat. Fracking teknikak eragindako beroaldia arras hoztu da 2020an. (Argazkia: Daniel Acker)

Gogoratzen fracking industriaren iraultza? Petrolioaren urritzeari konponbidea ekarriko ziola, AEB bihurtu zela berriro petrolio esportatzaile… Kurt Cobb energian adituak kontatu du zer bilakatu den euforia hura Resource Insights webgunean plazaraturiko  Ipar Dakotako bluesa: fraking-aren heredentzia kronikan.

Ipar Dakotara (AEB) duela hamar urte iritsi zirenean petrolio berriaren bilatzaileak, agintariek bezala herritar gehienek besoak zabalik hartu zituzten. Bakken Formation hobian, bi kilometroko sakoneran, 3.000-4.000 milioi arbel-petrolio omen zeuden zain, nork aterako. Ingurumenaren aldeko militanteen eta lur sakratua defenditzen zuten Lehen Nazioen protestak gorabehera, hankaz gora jarri zuten lurralde osoa. Ez zuen asko iraun behar beroaldiak. Petrolioaren prezioak hondoratzeak estuasunean jarrita fracking-aren industria –errentagarri izateko petrolioa garesti saldu beharra daukana– errematea eman dio 2020an COVID-19ak ekarri duen atzeraldiak.

Fracking instalazio bat produkzio betean. (Argazkia: Bloomberg)

Industriako iturriek berek aitortua dute 2008tik hona fracking enpresek inbertitutako kapitalaren %80 suntsitu dutela. Kiebrak ugaritu dira sektorean. Ustiapen-bizi laburra duten putzuak itxi ahala beste berriak zulatu beharra dago, baina zulaketak arras gutxitu dira: 2019ko abuztuan Ipar Dakotan 48 zulatu ziren, aurtengoan 11 baizik ez. Estatu horretan, urte betean produkzioa gutxitu da eguneko 1,46 milioi upeletik eguneko 0,85 miliotara. “Ondorioak –dio Cobbek– Ipar Dakotan ez dituzte soilik sufritzen petrolioaren industriak eta horien kontratek. Beroaldiarekin batera hazi dira etxegintza eta zerbitzu publikoak ere. Hemendik aurrera izango ote da etxe horietan bizitzeko adina jende? Eta azpiegiturak bezala zerbitzuak ugaritu dituzten hiriek nondik eskuratuko dituzte horiek pagatzeko behar diren diru-sarrerak? Estatuko gobernuaren sarreren %53 petrolio eta gasaren zergetatik datoz eta hauek aurten %83 urriagoak izango direla uste da. Porrot egin duten konpainiek abandonatuta lagatzen dituzte zuloak, iturriak eta gainerako azpiegiturak. Garbiketa lanak ordaintzeko dirurik ez dute utziko gehienetan”.

Ipar Dakotan gertatzen ari dena mundu mailako testuinguruan kokatu du Antonio Turiel Martinez fisikari espainiarrak (Leon, 1970), CESIC Espainiako Ikerketa Zientifikoen Zentroan ikerlari aritzeaz gain, energia krisiaren inguruan mobilizatutako aktibista denak. The Oil Crash blogean idatzi duenez, “gogor eztabaidatzen den bitartean ea COVID-19 arra den ala emea, askoz modu isilagoan ari dira gertatzen hainbat fenomeno gure mundua sakon astintzen dutenak”. Horietako bat da neurri handi samarreko petrolio konpainien porrot masiboa. Soilik AEBetan, abuztua arte 55.000 milioi dolarreko galerak zeuzkaten metatuta. Ez da AEBetako fracking-a bakarrik gainbehera doana.

Abuztuan kiebra jo zuen itsaspeko petrolio bilaketan munduko konpainia handiena zen Valarisek. Petrolio industrian munduko kontratista nagusietakoa den Schlumbergerrek 21.000 enplegatu kaleratu ditu, asko murriztu zaiolako jarduera. Exxon multinazional mitikoa bera Dow Jones indizetik kanporatu dute, mende bat baino gehiagoz burtsako multzo hautatuan egon ostean. “Petrolioaren urrezko garaiak joanak dira eta ez dira itzuliko. Petrolioaren industria erori bada, berriz, ekonomia berpizteko itxaropenik ez dago”. Hainbesterako ote?

Abandonatutako fracking instalazio bat propagandistek Boomtown (beroaldi ekonomikoaren herria) bataiatu zuten Willinston herri inguruan, Ipar Dakotan. (Argazkia: Tim Marcin)

Deshazkunde bortxatua

Peak oil deitzen da erruduna. Energiaren Nazioarteko Agentziak duela bi urte  aurreikusi zuen 2025ean munduak eguneko 100 milioi upel petrolio eskatuko zituela, baina egarria 34 milioi upelen faltan geratuko zitzaiola ase gabe. Eskasia 13 milioi upeletara murriztea posible izango omen zen bi baldintza betetzekotan: AEBek fracking produkzioa hirukoiztea eta mundu osoan inbertsioak asko handitzea. Alderantziz esanda, onenean ere 2025erako munduko ekonomiaren odola den erregaiaren %13 faltako zela. Eta artean ez zen COVID-19rik.

Jada 2015ean nabarmendu zen tendentzia aldaketa petrolio ekoizpenean, handitzea gelditu eta doi-doi mantendu ostean, 2018an hasi zen beheraka. Horra zergatik ez zen peak oil-a 2015ean gertatu: AEBek fracking-ez lortutako petrolioari esker. Baina “mirarizko petrolio” hori ez zen eskuratzen ahal dirua metaka galdu barik, hain da garestia lurrari hura kentzeko teknika. 2016rako bistakoa zen fracking-ean inbertitzea dirua galtzea zela eta petrolio mota horren produkzioa %15ean txikiagotu zen.

Orduan azaldu zen Donald Trump bere Make America Great Again harekin, berriro AEBak munduko petrolio ekoizle nagusi bihurtzeari lehentasuna emanez. Eta bai, urteko 13 milioi upel ekoiztera iritsi ziren AEBak. Ez fracking-a errentagarriago bilakatzearekin,  baizik konpainiei zergak barkatu edo arintzearen poderioz. Alabaina, 2019an petrolioaren prezioak mundu osoan jaistearekin amaitu zen festa.

Fracking-a hondoratzen ari da, atzean sekulako zorrak utzita. Eta inork ez daki 2025erako iragartzen zen ekoizpen defizita nondik berdindu ahal izango den, petrolio konpainiak berak elektrizitatean eta bestetan inbertitzen ari dira ezinbestean. “Beraz –dio Turielek– ez zaitezte harritu petrolioaren (batik bat benetakoaren) inguruan gatazkak ugaritzen baldin badira, jada gertatzen ari den bezala. Denentzako adina petrolio ez baldin badago, istiluak izango ditugu. Orain ikusi beharko da nola kudeatuko den energiaren gutxitzea, zein herrialde izango diren kaltetuenak eta zeinek eutsiko dion hobekixeago”.

Horrela heldu gara 2020ko udazken konplikatu honetara, zeinetan metatu baita krisi sorta bat: COVID-19a, klimaren aldaketa bere beroaldi eta muturreko fenomenoekin –uda honetako urakan kopurua historikoa izan da–, Australiakoen ostean Brasil eta AEBetako suteak, 2008ko zor krisi konpondu gabea, peak oil-aren osteko petrolio krisia... Badira uste dutenak aurrekoak bezala krisi hau ere pasako dela, merkatuek eta gizakiaren jakintzak eramango dutela berriro garapen bidera. Beste batzuek, aldiz, uste dute dena elite batek planifikatutako jokaldia dela, konspirazio handi bat. Batzuek bezala besteek sinetsi nahi dute norbaitek gidatzen duela mundu zoratu honen norabidea eta horretan daude oker: “Inor ez dago lemazain, ezer baino lehen hori ulertu beharra daukagu. Ez norabidea aldatzeko, baizik eta norabide bat eduki ahal izateko”.

Aspaldi esana dago deshazkundea nahitaez gertatuko dela, edo era ordenatu eta zuzen batean, edota modu desordenatu eta bidegabekeriaz josian. Ikusiko. Baina metatu zaizkigun krisiek ez daukate konponbiderik lehengo zorrei zor berriak gehituta bakarrik.

Irakurketan sakontzeko, ARGIA aldizkarian erreportajearen koadro gisa joan den ondorengo informazioa gomendatzen dizugu: Frackingaren kiebrak: zorrak herritarrentzat eta kalteak klima, natura eta osasunarentzat

 

 


ASTEKARIA
2020ko urriaren 04a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


Euskal Herriko zentral eoliko handiena Urumeako mendietan

Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]


Urumeako Mendiak Bizirik
“Eolikoen enpresak harroago datoz herri txikietara”

Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]


2024-10-29 | Jon Torner Zabala
Ehunka ekologistak Total petrolio-enpresaren fabrika blokeatu dute Belgikan

Code Rouge mugimenduko ekintzaileek hainbatetan salatu dutenez, irabazi geroz eta handiagoak lortzearren Total Energies enpresak ingurumena kutsatu eta lekuko komunitateak kaltetzen ditu. Horregatik blokeatu dute Belgikako Feluy hirian duen fabrika, eta protestak egin dituzte... [+]


“Derrigorrezko” makroproiektuak?

Azkenaldian bestelako argumentuak landu dizkigute, Euskal Herriko inguruetan makroproiektuak beharrezkoak direla konbentzitu gaitezen. Erakusgarria iruditu zitzaidan honekiko, Bizkaiko EHNEren webgunean Jauzi Ekosoziala ekimeneko partaide bati argitaraturiko artikulua: "Por... [+]


NEE/TEN jardunaldiak, Nafarroarako benetako Energia Plana

Joan den irailaren 3an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Planaren eguneraketa publiko jarri duela. Urrats garrantzitsua izan beharko luke horrek gure komunitatearen etorkizunerako, energiak zein beronen erabilerak gure... [+]


2024-10-11 | ARGIA
Desazkundeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean urriaren 21etik 24ra

Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.


Zaharrak berri

Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]


Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Gorbeialdeko makroproiektu energetikoen aurkako milaka helegite aurkeztu dituzte Jaurlaritzan

Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]


2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Eguneraketa berriak daude