COVID-19aren aurkako txertoaren lasterketa egungo nazioarteko politikak nola funtzionatzen duen ulertzeko adibide adierazgarria da: lehia da nagusi lankidetza baino, eta borroka hori hedabideetan ematen da nagusiki kontakizun interesatuak fabrikatzeko.
Errusiak Sputnik V txertoa erregistratu bezain laster hedabide eta adituen kritikak era guztietako zalantzak eta salaketak sortzen hasi ziren. Seguruenik horietako batzuk zentzuzkoak ziren, baina zaparrada amaigabea ez zen normala. Halere, ez da harritzekoa kontutan hartzen badugu errusiar iragarpenaren ostean mendebaldeko multinazional farmazeutikoek beherakada handia izan zutela burtsan. Beldurtzeko modukoa da ikustea txertoarekin negoziorako abagune handi bat duzula eta eskuetatik ihes egin ahal dizula errusiar estatuak, proiektu publiko batek, aurre hartu dizulako.
Une horretatik aurrera europar eta iparramerikar txerto proiektuen iragarpenak hasi ziren. AstraZeneca enpresaren proiektua, Oxford unibertsitatearena bezala ere ezaguna bere partaidetzagatik, bandera bilakatu zen. Hemen eta han
"Europar Batasunak AstraZenecarekin 300 milioi dosi erosteko akordioa sinatu zuen; kontratuan garbi gelditu zen enpresak ez zuela inolako erantzukizunik izango txertoak izan zitzakeen ondorioengatik"
akordioak sinatzen hasi zen txertoa produzitzeko, frogak egiteko eta saltzeko. Europar Batasunak AstraZenecarekin 300 milioi dosi erosteko akordioa sinatu zuen; kontratuan garbi gelditu zen enpresak ez zuela inolako erantzukizunik izango txertoak izan zitzakeen ondorioengatik. Oihartzun mediatikoa? Izan gaitezen bihozberak: txikia. Antzekoa esan genezake hurrengo asteetan agertu ziren berriez, Mendebaldean txertoen erregistroak azkartu egin ziren errusiar prozedura mimetizatuz, baina kasu honetan begirada positiboa eta itxaropentsua zen. Enpresa farmazeutikoek berriro gora egiten zuten burtsan. AstraZeneca txertoaren entseguak egun batzuez etetea, komunikabideen arabera, bidean harri txiki bat baino ez da izan. Pentsatu une batez hori bera txerto errusiarrari pasatu izan balitzaio zer esango luketen.
Moral bikoitzeko joko honetan uda oparoa izan da. Iranek buruturiko exekuzio batek minutu batzuk izan ditu telebistetan, ostera, ezer gutxi hitz egin dute NATOko kide elkartua den Kolonbiako dozenaka hildakoen inguruan. Minskeko mobilizazioak ikusi ditugu eta telebistek manifestarien aurkako errepresio latzaz hitz egiten dute, nahiz eta ez den hain gogorra izan Frantziako jaka horiak edo Bulgariako manifestariak jasaten ari direnarekin alderatuz. Itxaron, Bulgaria? Bai, NATOko eta EBeko kide honen kaleetan hilabeteak daramatzate protestan Boiko Borisov lehen ministroaren aurka. Baina, horrek ez ditu New York eta Brusela arduratzen, lehen ministro bulgariarra mendebaldar zale amorratua da, Bielorrusiako presidentea ez bezala.
Berri azpimarragarrien artean Montenegroko hauteskundeetako emaitzak aipatu behar dira. 1988tik lehenengo aldiz Milo Đukanović-en alderdia ez da egongo gobernuan. Halere, Đukanovićek presidente izaten jarraituko du. Urte asko daramatzala Lukaxenkok boterean? Gehiago daramatza Milok herrialdea kortijo bat balitz bezala gobernatzen eta aberasten. Ustelkeria, mafiekin harremanak, hauteskunde iruzurrak, jazarpen politikoak eta erlijiosoak, errepresioa… Milori dena barkatzen zaio une batean negozioa egiten jarraitu ahal izateko bere nazionalismo serbiarra utzi eta atlantismoa besarkatu zuelako. Branko Milanović ekonomialari ospetsuak azaldu duen moduan NATOn sartzea “bekatu guztien borragoma” da: “Sarrera ordaintzen duzu eta etorkizunean egin ditzakezun bekatuengatik absoluzioa bezalakoa da”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]