Udaren bukaera iskinaren bueltan zela eskaini zuen Burutik talde gazteak kontzertua Iruñeko bihotzean. Alde Zaharreko Konpainia plaza lepo. 150 aulki eta ingurua gerriraino heltzen diren hesi urdinez inguratuta. Kontzertua hesien barnetik eta eserita ikusteko egin dugu ahalegina, baina nire aurrekoak hartu du azkeneko eserlekua. 150 lagun eserita, beste horrenbeste (gutxienez) edukiera kontrolatzeko jarritako hesietatik kanpo.
Zortzi abesti labetik atera berritan harrapatu zuen konfinamenduak boskotea eta hau zuten diskoaren aurkezpen kontzertua. Gogoa eta ilusioa nabarmenak ziren, taldekideen zein publikoaren partetik. Puntual hasi dira Asier, Mikel, Jokin eta Luar lau ahotsetan, a capella. Atzean zuten prest dagoeneko Iranzu, baterian.
Pare bat gitarra, eskusoinua, baxua eta bateria dira lau ahotsen laguntzaile. Rocka egiten dute, rock berezia. Formazio arruntari eskusoinua gehituta igotzen dira eszenatokira edo, agian beste instrumentu denak dira eskusoinuari gehitzen zaizkionak. Asierrek instrumentuarekin duen abileziak ez du inor axolagabe uzten. Talde honek badu zerbait besteengandik bereizten duena: harmonia jokoak. Inork espero ez dituen harmonien eta modulazioen zale dira bost gazteak eta bere aletxo hori ere jarri diote kontzertua ireki duen Laboaren bertsioari.
Diskoa aurkeztera zetozen, baina konfinamenduan konposaturiko kanta berri bat ere eskaini zuten. Baita Berri Txarrak, Ken Zazpi eta Skabidean taldeen bertsioak egiteko tartea hartu ere. Benetako bertsioak eta ez cover-ak, hau da, kantak haien terrenora eramanaz. Arriskatu egiten dute ahotsekin eta horrek ematen die plusa, bi, hiru edo lau ahotsetan kantatzen dutela, izugarri ongi enpastatzen dituzte denak.
Erraztasunez aritzen dira publikoaren aitzinean, baita bakoitza bere tresnarekin ere. Urduritasunaren ondorioz eginiko akatsak eta esperientzia ezaren kontrol falta nimiñoak izan dira, normala den bezala. Baina zailenaz, ikasi ezin denaz datoz beteta: gogotsu, lanerako prest, proposamen berriekin eta kalitatez.
Botoa emateko adina justu-justu duten arren, oholtza gaina nahikoa dute bost kideek indarrez eta dotore salatu beharreko guztia salatzeko. 45 minutuak labur eta bozgorailuak txiki geratu zaizkie gaurkoan. Harrera ederra egin dio hiriak taldeari, ez zuten gutxiago merezi.
Ezin sanoago dator Burutik lagunok, eta COVID-19 garaian bagara ere, nik ez nieke pista galduko. Txoritxo batek esan dit dataren bat finkatua dutela jada… Euskal Herria, prest?
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.