Haltzak badu bihotzik

Haltzaren muinoa | Anjel Lertxundi | Ilustrazioak: Antton Olariaga | Elkar, 2020.
Haltzaren muinoa | Anjel Lertxundi | Ilustrazioak: Antton Olariaga | Elkar, 2020.

Haltz bat dugu obra honetako protagonista. Arbola bat; mundua ezagutu nahi duen arbola. Eta, denok dakigun bezala, arbola ezin da dagoen lekutik mugitu, ezin da itsasoraino joan, ezin ditu bidaiak egin… ala bai?

Muino batean dagoen haltza dugu protagonista, eta lehen ataletan (liburua orri bateko 96 ataletan dago banatuta) arbolak zer pentsatzen duen ikusiko dugu, zer sentitzen duen, nortzuk ibiltzen diren haltzaren inguruan, nola grabatu duen bihotz bat eta J-M inizialak jarri Martinek… Egoera, baina, erabat aldatzen da uholdeen ondorioz ur korronte batek haltza bota eta errekak daramanean. Hortxe hasten da abenturazko obra eta haltzaren ikuspegitik hainbat gertakariren lekuko izango gara. Nola salbatzen duten emakume bat helikoptero batetik, hutsik pasatzen den sehaskak haltzarengan sorrarazten duen tristura eta kezka, hildako animalien presentzia uretan eta, batez ere, urak erdi itota daraman mutil bat nola salbatzen duen arbolak. Izan ere gure haltza, esfortzu handiz, mutila dagoen lekuraino doa eta beste enborra eta adarrak eskaini dizkio itsasoraino berarekin batera joan dadin.

Atal laburrak dira, oso azkar irakurtzen direnak, eta ez bakarrik luzeragatik, Lertxundik hainbatetan erritmo bizia darabilelako baizik: “Helikoptero bat zeruan. Itsaso aldetik dator, ibaian gora eginez. Oso baxu dabil, uholdeak ekarritako hondamendiak neurtzeko altura egokian inondik ere”. Eta horrek guztiak irakurtzen jarraitzera eramaten zaitu. Gainera, liburuan gertakariak, gogoetak, protagonisten hizketaldiak tartekatzen dira argumentuari arintasuna eta bizkortasuna emanez.

Haltzak bidaiatu nahi zuen, itsasoa ikusi eta bidaia horretan heriotza izan du gertu, baina baita mila abentura bizi; eta narratzaileak dioen moduan: “Damu du ibai ondoko muinoa abandonatu izana? Damua baino gehiago, nostalgia da”.

Aipagarriak dira, baita ere, idazleen aipuak, Lizardi, Lete, Celan, Elissalde,… eta gure kulturako erreferentziak; eta, nola ez, Antton Olariagaren ekarpena. Ilustrazio ugari daude, zuri-beltzean, testuak dioena azaltzen, batzuetan modu argian, askotan hori baino gehiago iradokitzen. Eta bien arteko konbinazioak, testu jaso eta arinek, eta ilustrazio iradokitzaileek, are ederrago egiten dute bihotza duen haltz honen istorio zoragarria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haur eta gazte literatura
DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dituzte magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

Saran egingo da urriaren 11 eta 12an, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da.


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]


Nola irakurzaletu ikasleak

Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek,... [+]


Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Materialismo histerikoa
Haur euskaldun izatea

Igande goiza Tolstoiren ipuin bat irakurtzen pasa genuen, irakurtzen, euskaraz: “Zenbat lur behar du gizon batek?”. Eta Elena Odriozolaren marrazkiak ezagutu ditu Gulliverren abenturetan ikusi zituelako, Ipuinen harian gozatu. Diskotekero jartzen da gero, maiz, eta... [+]


Ireki dute Urruzuno literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea

Saria bost eguneko literatura-egonaldian parte hartzeko aukera izango da. Guztira hogei irabazle izango dira, eta ikastetxeak ere sarituko dituzte.


Oin bat bestearen aitzinean?

Gure semea irakurtzen hasi zelarik eskolan, bere adineko liburu bila aritu ginen. Horrela agertu zitzaigun etxean frantsesezko Sami et Julie font des crêpes (“Samik eta Juliek matahamiak egiten dituzte”), E. Massonaud eta T. Bontéren lana. Izenburua... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Eguneraketa berriak daude