Goizeko bederatziak eta hamabi

Goizeko 09:12 Arrosako geltokian. Agorrilean gara, autoa panan eta euria ari du. Han eta hemen kuskuekin zebiltzan hiru beilari. Ikasle bat amatxiren etxera abiatzen zena. Bi bizikletadun.

Lantokira zoanak deserosotasun samarra sentitu zuen Arrosan trena harrapatzean. Jendez emokatua zen bagoia bere muturraren aitzinean gelditzean ezinegona baieztatu zion. Leku bat xekatuko zuen azkarki. Gainera, koronabirusaren aurkako babes neurriak segitzekotan, toki bat biren gain baizik ez ziren baliatzen ahal. Ezinezkoa iruditu zitzaion langileari. 45 minutuko bidea bazuen Baionako lantokira, zutik egon behar ote zen? Zulo ttipi batean kokatuko zen, sagua bezala. Inguruan, Quechuaz jantzitako behin-behineko edo ohiturazko bide eta mendizaleak hamarnaka. Batez ere, Donibane-Garazitik

"Sos egiteko sugeak Baionatik Donibane-Garazira garamatza. Hemengo langile eta ikasleei tenore eta prezio desegokiak proposatuz, betetzen ote du bere funtzioa? Turista masa eramateko tresna bilakatu da tren ttipia"

Kanboko ur onetara zihoazen burges taldetxoak –berberak atzemanen zituen kontrako bidea eginen zuelarik; ur onetan zitezkeen aste baterako eta “itzuliño bat Donibane-Garazin” egiteko aukera ukanik, arratsalde batez hartu zuten trena–.

Langileari, aste honetan baizik ez zaio tokatu lantegira trenez joatea. Nahiz eta Ortzaizen bizi den, autoa du ohizko ibilgailu. Treneko ordutegia desegokia iruditzen zaio: goizeko 06:40etan hartzea ez zaio komeni, lanean ez du goizegi iritsi nahi ateak hetsirik atzemateko; aldiz, 09:12etan Arrosatik abiatuz Baionan berantegi erakutsiko zion nagusiari bere aurpegia.

Garraio publikoa izan ezik, turistak baizik ez ditu karreatzen ‘Limousin’ eskualdetik etortzen zaigun karkasak. Baionatik Donibane-Garazira edota Donibanetik Kanbora. Hau dena beilariendako da aproposa. Baionara iristen diren erromesek, zuzenki Donibane-Garazira jotzen dute beren zaku maskordun alimalekoekin. Egiazko bidaia. Beldar elektriko hura hartuko dutenek “bista xoragarria” gozatuko dute trenetik. “Domaia da oraiko pintadek bista kukutzen baitute!”, “Pintadak espres eginak dira?”, galdegingo zioten ondoko autoktonoari lekuz alda zedin eskatuz –“ur xirripa hobeki ikusteko zeren gure aldean arroka baizik ez da”– argudiatuz.

Sos egiteko sugeak Baionatik Donibane-Garazira garamatza. Hemengo langile eta ikasleei tenore eta prezio desegokiak proposatuz, betetzen ote du bere funtzioa? Turista masa eramateko tresna bilakatu da tren ttipia, eta hau da Frantziar estatuak barnetik erailtzen duen sektore publikoa. Euskal Herria enkantean salduz eta garraio publikoa desbideratuz. Herritarrentzat behar gabeko bilakatuz, pribatizatzeko parada errazagoa emanen dio tren konpainiari, hain segur; non ez den mendi eta folklorekeria saltzeko tresna bihurtu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Analisia
Agur buzoiei

Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]


2025-03-26 | Anuntxi Arana
Plater garbiak

“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]


2025-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Bakardade tonifikatua

Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


2025-03-26 | Tere Maldonado
Hezkuntza Saila: ezgai ala ez duin?

Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Otsoak

Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.

Palestinako Popular... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


Eguneraketa berriak daude