Duela hamabi urte hizkuntza arduradun nintzen Gipuzkoako Kutxan. Eta hiztun espezie interesgarria aurkitu nuen bertan: 80ko hamarkadan euskara ikasteko ahalegin serioa egin, emaitza biribiltzerik lortu ez, eta zekiten euskara ezkutatzen zuten lankideak. Nolabait esateko, “Everestera ez bada, Igeldora zertarako?”. Denbora batez lan sistematikoa egin nuen haien ulermenaren balioaz jabetu zitezen, beraiek euskaraz egin gabe ere besteei euskaraz egitea ahalbidetzen zielako. Eta epe laburrean emaitza harrigarria gertatu zen: hainbat korapilo askatu zen, jarrera asko hurbildu, eta euskara gehiago erabiltzen hasi. Ulermenaren bertuteak.
"Denbora batez lan sistematikoa egin nuen haien ulermenaren balioaz jabetu zitezen, beraiek euskaraz egin gabe ere besteei euskaraz egitea ahalbidetzen zielako"
Duela bost urte hizkuntza arduradun nintzen Gipuzkoako Aldundian. Eta ulermenaren gaineko informazioa biltzen hasi nintzen, giltza hori erabili nahian. Orduan egin nuen topo Aldahitz ikerketarekin eta Pello Jauregirekin. Hizkuntza ohiturak aldatzeko bideak ikertzen ari zen 2010az geroztik, eta Eusle metodologiarekin esperientzia sistematikoak ari zen burutzen hainbat lantegitako taldetan. Kontua zen euskarazko hiztun irmoentzat esparruak antolatzea, eta denbora jakin batez neurtzea haien jardun euskaldunak taldearen ohituretan zuen eragina. Esperimentuan, ‘eusle’ ziren horiekin batera, eginkizun esanguratsua zuten ‘uzle’ zirenek, hau da, euskara ulertzeko gai ziren taldekideek. Bistan da gaur egungo ahobizi, belarriprest eta ariguneen aurrekariak direla.
Testuinguru horretan erronka bota nion Pellori: ulermenak erabileraren atea zabaltzen duenez, ikertu dezagun ea zenbat denbora behar den oinarrizko ulermenera iristeko, eta zein metodologia landu behar den denbora hori ahalik eta laburrena izan dadin. Erantzuna oraintsu iritsi da Soziolinguistika Klusterraren eskutik, eta libre dago hemen: www.soziolinguistika.eus/ulersaioak
Ikerketak bistaratzen du ulermena tresna oso ahaltsua dela euskararen biziberritze prozesuan jauziak eragiteko. Euskara ikasteko bidea ulermenetik hasita, 60 ordutan lortu daiteke oinarrizko ulermen maila bat; eta, ondorioz, euskarari belarriak itxi ordez belarriak zorrozteko jarrera hartzea. Tarteko helmuga lorgarri batekin hasita errazagoa da oztopoak gainditzea eta, aurrera egin ahala, helmuga urrunagoak –ezagutza– bilatzea.
Aurrerapauso handiak ekar ditzake, eta eskura daukagu. Gure hainbat eskema eta jarduera moldatu beharko genituzke ulermenaren giltza modu eraginkorrenean erabiltzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]