Gisèle Halimi, Burgosko auzira lekuko ekarri genuen abokatu menderakaitz hura

  • Duela mende erdi, 1970eko abenduan, Burgosko Auziak sekulako indarra eman zion Euskal Herriaren alde eta Francoren diktaduraren kontra ETAk piztutako borrokari. Europako agenda politikoan sartu zuen euskal auzia, tartean uztailaren 28an 93 urterekin hil den Gisèle Halimi abokatuaren lanari esker. Aitzindaria izan da defenditzen Magrebeko askapen gerran eroritakoak, kolonialistek torturatuak, abortua egindako emakume kriminalizatuak…

Gisèle Halimi (abokatuen toga jantzita) eta Marie-Claire Chevalier Bobignyko auzitegi atarian 1972an. Auzi honen uberan iritsiko zen abortuaren despenalizazioa Frantziako Estatura. (Argazkia: Elle)
Gisèle Halimi (abokatuen toga jantzita) eta Marie-Claire Chevalier Bobignyko auzitegi atarian 1972an. Auzi honen uberan iritsiko zen abortuaren despenalizazioa Frantziako Estatura. (Argazkia: Elle)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iñaki Egañak Gara-n gogora ekarri du nola Miguel Castells abokatuak deituta azaldu zen Burgosen 1970eko abendu ilun hartan Gisèle Halimi, han militarrek epaitu behar zituzten ETAko militante gazteen auzian. Giza Eskubideen Frantziako Ligaren behatzaile lanak egingo zituen Halimik, legelari europar batentzako hain osagai  bitxi bezain eskandalagarriz betetako epaiketan, zeinaren amaieran jujatutako hamasei gazteen artean banatuko baitzituzten sei heriotza-zigor –nazioarteko presioak ezabatzea lortuko zituenak– eta urte luzeetarako kartzelaldizko kondenak.

Miguel Castellsek ARGIAn kontatu zuen Halimiri zein bitxia egiten zitzaizkion Espainiako justiziaren manera zaharkituak: “Burgosko auzira etorri zenean, algaraka hasten zen Gisèle Halimi abokatu frantsesa ‘con la venia, Señor presidente’ entzuten zuenean, Felipe II.aren garaian bageunde bezala ari ginela zioen”. Baina broma gutxi Burgosen justizia militarra ezarri behar zutenekin. Epaituetako batek, Xabier Larenak, kontatua du epai-mahaiaren burua zen Ordovás zalditeriako koronelak bere pena ahots ozenez haizatzen zuela zaldietako bat gaixorik zeukalako. Hurbil zeukan Halimik aurre egin omen zion: “Zure eskuetan dago sei pertsonari bizia kentzea eta zure zaldiez zaude kezkatan!”.

Halimi (eskuinean) Jose Antonio Etxebarrieta abokatuarekin Burgosko Auziaren atsedenaldi batean.

Burgosen ikusi eta ikasitakoekin idatziko zuen Halimik Le Procès de Burgos, frantsesez Gallimardek argitaratuko zuena eta espainolez Venezuelako Monte Avila argitaletxeak. Jean-Paul Sartrek egin zion Europako ezkerrean sona handia edukiko zuen hitzaurrea; Armiarma webean irakur daiteke Markos Zapiainek itzulirik. Gisèle Halimiren kronika xehean bilduta geratu zen nola amaitu zen auzia, epaile militarrak presoei azken hitza esatea ukatuta, Mario Onandiak “Gora Euskadi Askatuta!” oihu egin eta auzipetuak hasi zirela Eusko Gudariak kantatzen: “Zutitu eta ukabila jasorik hasi dira askatasunari kantari. Panikoa auzitegian! Epaileek beren ezpatak atera dituzte, guardiek beren pistolak…” Epaiketa amaituta berehala, poliziak atxilotu eta Espainiatik kanpo eman zuen behatzailea.

Euskaldun ekintzaileen abokatuek bazekiten nori eskatzen zioten laguntza. Gisèle Halimi Europan ezaguna zen 1960an defenditu zuenetik Djamila Boupacha 22 urteko militante aljeriarra, soldadu frantsesek Aljerren atxilotu, bortxatu eta torturatu ostean heriotza zigorra arriskatzen zuena. Halimik Boupacharen sostengu taldera bildu zituen Jean Paul Sartre, Simone de Beauvoir eta puntako beste hainbat intelektual. Ez zuen lortu epaiketa irabaztea; heriotza zigorra ezarri zioten gazteari baina presidentearen indultoz salbatu eta Evianeko akordioen ostean aterako zen espetxetik. Kasuaz Halimik idatzitako liburuaren azala Pablo Picassok marraztu zuen, Djamilari egindako erretratuarekin.

Halimi eta Djamila Boupacha (eskuinean) Renneseko espetxean 1962an. (Argazkia: AFP)

Aljerretik Afrique-Asie kazetak oroitarazi duenez, De Beauvoir eta Halimiren lanak metropoliko jendeen begien bistan utzi zuen Frantziak zein era basatian jokatzen zuen Aljerian, tortura eta hilketak naharo erabiliz eta horien arrasto guztiak ezkutaraziz. “Ez ziren nekatzen lanean. Justiziaren kateko arduradun bakoitzari idatzi zioten, militarretatik hasita De Gaulle jeneraleraino, denak bisitatu zituzten banan-banan, nahiz eta hauek gogo txarrez errezibitu. Eta lortu zuten epaituaren aldeko gutunak idaztea humanista handiek, idazleek, akademikoek, medikuek, baita frantsesek Aljerian torturatu eta asesinatutako Maurice Audin matematika irakaslearen alargunak ere, edo De Bollardière jeneralak, Aljeriako paratxutisten komandante izanik torturaren erabileragatik protesta egiteko dimisioa emana zuenak”.

Tortura, abortua, bortxaketa

Zeiza Gisèle Elise Taïeb 1927an sortu zen Tunisen –orduan kolonia frantsesa zen– eta oso txikitatik harreman latzak izan zituen aita bereberrarekin eta ama juduarekin, biak ere txit tradizionalistak, Laranjondoaren esnea autobiografian kontatua duenez. Neska izateagatik diskriminatua, etxeko lanak egin eta anaien neskame izatera derrigortzen zuten, mutikoei nahi zutena egiten utziaz. Oldarkorra atera zitzaien, ordea, neskatoa: 11 urterekin gose greba egin zuen ere anaiek bezala ikasketak egin ahal izatea lortzeko. 16 urterekin familien artean adostutako gizon batekin ezkonarazi nahi zuten arren, neskatoak lortu zuen horri uko egin eta Frantziara joatea zuzenbide ikasketak egitera. 1949an itzuliko zen Tunisera, abokatu titulua sakelean eta militante bilakatua.

Azken elkarrizketetan Gisèle Halimik penaz aitortzen zuen emakumearen eskubideen aldeko auzi garrantzitsuena galdu zuela, burujabetasun ekonomikoarena. (Argazkia: Olivier Têtard)

Borroka antikolonialean ari ziren militanteen defentsaz gain –bere lanagatik atxilotu zuten paraxutistek, Aljeriatik kanporatu...– 1960ko hamarkadatik feminismoan asko inplikatua zen Gisèle Halimi, sarritan Simone de Beauvoirrekin elkarlanean. 1972an bulegoan laguntza eske azaldu zitzaizkion Mari-Claire Chevalier 16 urteko neska eta bere ama, langile komunista: alaba epaitu behar zuten abortatzeagatik eta ama hari lagundu izanagatik. Halimik Bobignyko Auzia erabili nahi izan zuen ama-alaben defenditzeko bezainbeste abortuaren despenalizazioan jurisprudentzia sortzeko. Hizlari bikaina, emakumeen zanpaketa klase borrokarekin lotuz bazterrak inarrosi zituen. Azken hitzartzean esan zion epaimahaiari: “Beti klase bera aurkitzen dugu zigortua, emakume txiro eta ekonomikoki bezala sozialki zaurgarriena. Hogei urte daramatzat abokatutzan, jaun-andereok, eta gauza bera galdetzen dut beti. Ez dut inoiz defenditu behar izan estatuaren goi-funtzionario baten emazterik, edo mediku famatu baten edo enpresaburu batenik, ezta horien maitalerik ere. Non dago, beraz, arazoa, auzitegi honetan ala beste nonbait? Beti zigortzen dituzue berdinak!”.

Torturaz adina kezkatu zen betidanik bortxaketaz. Eta 1978an egokitu zitzaion Aix-en-Provencen bortxaketa delitua dela defenditzeko aukera. Mediterraneoko itsas bazterrean kanpin egiten zuten bi neska gazte belgikar bortxatuak zituzten hiru gizonek lau urte lehenago. Ez zen goxoki pasatu auzia, abokatuak eta akusatzaileek atarian zain zeuzkaten hainbat jende irainka eta bultzaka hartu zituztenak. “Bortxatzaileek argudiatu zuten –kontatu zuen abokatuak– bi neskek onartua zela. Eta lesbianak zirenez, bazirudien haien onerako eta dena izan behar zuela, ‘horrela ikasiko dute’!”. Baina auzia irabazi zuten eta bi urte beranduago Frantziako Estatuak legez ezarri zuen delitutzat bortxaketa.

Frakaso handi batek ematen zion pena Halimiri zahartuta ere, 2005ko elkarrizketa batean aitortu zuenez: Vilmorin hazi konpainia auzitara eraman zuen emazte ingeniari baten izenean, bere diploma eta curriculum berdintsuekin enpresak erabaki zuelako lehentasuna ematea gizon bati. Apelazio guztiak eginda ere, auzia galdu zuten.

Gisèle Halimi gazteei hizketan 1958ko bilkura batean. (Argazkia: Ron Kroon)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2024-11-21 | Julene Flamarique
Feministak eta artista emergenteak eskutik eskura: Feministaldia eta Inmersiones jaialdiak ahizpatu dira

Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.


Elene Lopetegi, Bilgune Feministako kidea
“Beharrezkoa da utopia maximoetan pentsatzea, horra iristeko bideak marraztu ahal izateko”

Egin berri dira Euskal Herriko Emakume* Abertzaleen Topaketa Feministak, azaroaren 16an, Laudion. Trantsizio feminista dimentsio guztietan lelopean 500 feminista elkartu ziren. Egun osoz amets egin zuten, utopiak lortzeko bidea marrazteko eta mugimenduko kideak ilusioz betetzeko.


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


Nafarroako Parlamentuak Lantxotegi elkarteari konfiantza berretsi dio etorkinak gizarteratzeko prozesuan

Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Iranen heriotza-zigorra jaso duen Pakhshan Azizi feminista kurduaren espetxekideek justizia eskatu dute

2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]


Gorputz hotsak
“Bidea moztu da eta hutsune batean gaude”

Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Garbiñe Larrea "Kosmetikoak sendabelarrekin" liburuaren egilea:
“Kosmetiko industrialak gure sistema hormonala hackeatzen ari dira eta horren aurrean baliabideak eman nahi izan ditut”

Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]


2024-11-05 | Euskal Irratiak
Debrien Figurak, feminismoaren eta transfeminismoaren inguruko egun arrakastatsua Oztibarren

Baionan Loverdose eta Atharratzen Bekat’uros egin den bezala, Oztibarren (Nafarroa Beherea) Debrien Figurak feminismoaren eta transfeminismoaren inguruan antolatutako egunak arrakasta izan du.


2024-11-04 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Zer irabazi dugu Errejónekin?

Urriaren 24tik Espainiako Estatuko hedabide guztietako lerroburuak eman dizkiote Iñigo Errejóni, eta maiztu arte erabili dute haren izena, ezker-eskuin. Gutxitan ikusten den zarata mediatikoa lortu du, eta badirudi oihartzunak luze jarraituko duela. Orain... [+]


Euskara eta sexu-genero disidentziak uztartzeko zertzeladak

‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.


Gorputz hotsak
“Harrotasunaren eta lotsaren arteko gatazkan bizi naiz”

Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]


2024-10-28 | ARGIA
Maixan Arbelbide militante feminista heletarra hil da

91 urte zituela, urriaren 27an hil da Heletan jaio eta Baionan bizi zen militante feminista, abertzalea eta ekologista. Ehorzketa urriaren 30ean izango da Heletako elizan.


Oraindik ere nabarmen gutxiago dira seme-alabei lehenengo abizena amarena jartzen dietenak

Seme-alabari lehenengo abizena amarena jartzea baimentzen du legeak Hego Euskal Herrian, duela urte batzuetatik, baina sozialki oraindik urrun dago parekidetasuna. Tradizio patriarkalak, inertziak, aitak (eta haren familiak) gaizki hartzeak, baita ofentsatzat ere… pisua... [+]


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Eguneraketa berriak daude