Laurogei urtez dogma neoliberalak errepikatu ondoren, 2008ko finantza krisiak zalantzan ipini zituen baina ez zituen hondoratu. Oraingoan desberdina da, koronakrisiak eta sistemaren salbamendurako neurri sozioekonomikoek dogma hauek banan-banan leherrarazi dituzte.
Erori diren dogmen artean ondokoak daude. Merkatu libreak dena konpontzen duela eta Estatua ez dela efizientea izan da lehena. Ondorioz, Estatuaren jarduera gutxitu behar zen eta bere ekimenak pribatizatu eta desregulatu behar ziren. Koronakrisiarekin merkatu libreak huts egin du nabarmen. Horren adibide esanguratsua musukoaren gabezia izan da. Aldi berean gobernua eta, orokorrean, arlo publikoa indartu egin dira, krisi erraldoi honetarako irtenbideak egotekotan Estatuak bakarrik bideratuko dituela argi utzita. Wall Street Journal elitearen aldizkariaren arabera, AEBetako ekonomia pizteko neurriak herrialde horrek planifikazio zentralerako hartutako inoizko urratsik handiena izan dira.
"Koronakrisiarekin merkatu libreak huts egin du nabarmen. Horren adibide esanguratsua musukoaren gabezia izan da. Aldi berean gobernua eta, orokorrean, arlo publikoa indartu egin dira"
Lurperatu den beste mantra batek dio gure ahalmenaren gainetik bizi izan garela, nahikoa dirurik ez zegoelako. Osasun arreta garestiegia zen, desenplegurako diru laguntzak eskuzabalegiak, soldatak gehiegizkoak eta arazo sozialetarako diru nahikorik ez omen zegoen. Estatuaren defizita eta zorra murriztea ezinbestekoa zen eta horrek aurrezkia eta austeritatea eskatzen zuen. Oraingoan, EBren kasuan bezala milaka miloi euro bideratzen dira gastu publikoa eta pribatua indartzeko eta defizitaren zein zor publikoaren mugak gainditzea ez da arazoa ekonomia ondo bidean ipintzeko.
Halaber, kapitalak eta enpresak omen ziren aberastasunaren iturriak, ausardia eta berrikuntza tarteko enpleguaren eta errentaren sortzaileak lirateke. Etxealdi garaiak kontrakoa ekarri du bistara, aberastasuna lanak sortzen duela alegia. Langile gehienak etxeratu behar izan zirenean hazkunde ekonomikoa hondoratu egin zen. Eta gainera nabarmen geratu da premiazkoak edo beharrezkoak diren lanek sarritan ordain apala dutela.
Aberatsentzat ona dena guztion aldekoa ere badela dioen topikoa hankaz gora geratu da. Lelo horren arabera, ugazaben eta errenta garaien aldeko neurriek inbertsioa handitzen dute eta lanpostuak sortzen dituzte. Baina ekuazio hori ere ez da balekoa. Enpresek jasotako laguntzak ez dira ezinbestez inbertsiora bideratzen, are gutxiago kapitalismo finantzarioa horren indartsua den garaiotan. Gainera, inbertsio oro ez da enplegu sortzailea, areago, eskulana aurreztea ere ekar lezake. Forbes aldizkariak dionez, Espainiako Estatuko 23 aberatsenen errentak %16 igo dira itxialdian. Aldiz, enpleguen galera eta pobrezia arriskuaren hedapena ikaragarria izaten ari da han eta hemen.
Zerrenda amaitzeko, itxialdian jendeak auzolanerako eta kolaboraziorako jarrera erakutsi du nagusiki. Beraz, jendearen pizgarria lehenik eta behin norberaren interesa delako lelo liberala ere auzitan jarri da. Jokabide berekoiak ere egon diren arren, elkartasuna nagusitu da auzokideek nagusien erosketak egitean, mediku zein erizainen jarrera eskuzabalarekin, eta abar.
Zerbait berria eraikitzeko unea da. Horren aldeko aldarriak entzuten dira nonahi. Financial Times liberalak ere gobernuaren zeregina handitzearen eta zerbitzu publikoen alde agertzeak paradigma aldaketaren zantzuak mahai gainera ekartzen ditu. Kapitalismoaren birfundazioari buruz Sarkozyk 2009an botatakoa ekartzen du gogora. Oraingoan baina, ez dago atzera bueltarik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]