“Berealdiko egitandiak bezala landu nuen, Egiptoko artea bezala”

  • Madril erdigunean, Neptunoko iturritik eta La Ingobernable zentro sozial okupatua egon zen eraikinetik gertu dago Medinaceliko Jesusen eliza. Kaputxinoen ordenaren eraikinaren kanpoalde osoa friso urdinkara erraldoiez jantzita egon da berrogeialdi osoan. Migrazioei buruzko nazioarteko jardunaldiak antolatu zituzten kaputxinoek, baina dena bertan behera geratu zen, agerian elementu bakarra: Zurrunbilo erakusketa erraldoia, Iruña Cormenzana (Iruñea, 1967) margolari nafarrak egina. Berarekin mintzatu gara.

Hiru kaleetako azalerak batzeko zirimola erraldoia margotu zuen Cormenzanak (Argazkia: Iruña Cormenzana)
Hiru kaleetako azalerak batzeko zirimola erraldoia margotu zuen Cormenzanak (Argazkia: Iruña Cormenzana)

Ze harreman duzu eliz artearekin?

Dena kasualitatea izan zen. Egun batean Irunberriko erretorea Iruñeko Ziudadelan egin nuen erakusketa batera etorri zen. Areto ilun-ilun batean xake taularen itxurako lur bat jarri nuen eta Marie Antoinette erregina margotu nuen takoiekin, harro, urkamendira bidean. Gorputza goititua zeukan, bere buruan segurtasuna duen emakume batek bezala. 2009ko martxoan izan zen hori, bolborategian egin nuen Argiantza erakusketan.

Erretorea gaztea da, gustatu zitzaion. Jasokundeko parrokiako kapera izozkailu bat da. Egoteko txarra da, beroa eman niezaion nahi zuen. Debeku bakarra ezarri zidan: ez nitzala pertsonak margotu, bereziki ez nitzala emakumeak margotu eta are gutxiago takoiekin.

Ezagutu zintuen erakusketan margotu zenuen kontrakoa margotzeko eskatu zizun?

Bai. Onartu nuen. Eta etxetik ikusten ditudan paisaiak egitea pentsatu nuen: soroak eta muinoak. Baina orduan neuk ere baldintza bat jarri nion: ezingo zen inor sartu kaperara nik margotzen nuen bitartean, ez nuen nahi margoketa ikuskizun bihur zedila. Iritziz itotzen bazaituzte eragiten dute zure lanean. Azkenean bi gizon gihartsu margotu nituen: San Joan Batailatzailea eta Jesus. Lehenengo ganga beltzez margotu nuen eta bigarrena, eszenarena, urre-kolorekoa. Horrela, bisitariak urre-koloreko eremura pasatzean atea itxiko balitz bezala sentituko dute. Kaxatxo bat bezala geratu zen. Handik erakusketak espazio handietan egitera jauzi egin nuen. Esaterako Villa Arnagan, Kanbon. Kaperaren kontura Debatik hots egin zidaten, kalostrape bat egiteko. Ezagutzen duzu Debako fideikomisoa?

Argazkia: Iruña Cormenzana

Ez.

Debako tipo batzuk dirutza egin zuten Ameriketan panama txanoak egiten. Ez zuten ondorengorik izan eta ondasunak Debako herriari utzi zizkioten, baldintza bakarrarekin: dirua kulturarako erabil zezatela. Horregatik, kalostrape bikain horretan hamaika gauza egiten dira udan, goi mailako kontzertuak. Abesbatzakoak eta bandakoak ezagutu nituen. Oso kantariak dira. Kalostrapeari beroa eman nion, oso berezia da, erle kabia dauka. Alemaniako beste kalostraperen batean ere badago, baina hemen inguruan ez da halakorik. Ohiz kanpokoa da. Kalostrape eder horretan sartu nuen gorria. Margotu nituen musikariak eta abeslariak. Hasi nintzen beste eskala batean lanean. Gero Iruñeko San Juan de Dios klinikan zentsuratuko zidaten murala egin nuen. Albiste hori Madrilera iritsi zen. Kaputxinoei gustatu egin zitzaien kentzeko agindu zidaten klinikako murala.

Haiek hots egin zizuten?

Bai. Ezagutu nahi ninduten. Pardoko beren komentura joan ginen. Itzel pasa genuen, kongregazioan onartu gintuzten. Humanistak dira, eskuzabalak, ongi sentitzen duzu zeure burua, solasaldia atsegina da, denetarik irakurtzen dute. Bazkaldu genituen dilistak eta haragi-bolak. Haien artean zegoen gizon oso zahar bat, 94 urtekoa, han dauka estudioa, deitzen da Antonio Oteiza. Maitemindu ninduen. Jorge Oteizaren anaia da.

Lehoiaren kaiolan sartu ninduten. Antoniok nire proiektua atsegin bazuen egingo nuen, bestela buelta etxera. Han hasi zen harremana. Nahi nuena proposa nezan esan zidaten. Ez nuen inoiz horrela lan egina. Beren ordenaren filosofia ezagutu nuen. Irunberrira bueltan, koadro bat egin nuen. Lehenengo zirriborroan gorputzak egin nituen. Kaputxinoek helarazi zidaten ideiatik hasi nintzen: heriotzak funtzio bat dauka. Horregatik gorputz ederrak egin nituen, bizitza jario dute. Benjamin,  Medinaceliko Jesusen elizako priorea, Irunberrira etorri zen koadroa ikustera. Esan zidan koadroa beretzat nahi zuela.

Madrilen kaputxinoek hamarnaka etorkin jasotzen dituzte. Ematen diete edonolako formazioa. Laguntzen diete aurrera segitzen. Han izan ginenean txarrantxa gurutzatu zuten pertsonak zeuden, Mediterraneoa txalupan pasatakoak. Beren markak erakusten zizkizuten, gorputz osoan zeuzkaten. Baina barre egiten zuten, oso giro ona zegoen, eta esaten zuten “hemen gaude” behin eta berriro, adierazteko heriotza atzean gelditu zela. Benjaminek esan zidan migrazioa landu nezala.

Nola lantzen duzu Mediterraneoko migrazioa erakustea?

Gure Mediterraneoa plazera eta dibertsioa da. Haientzat bukaera da, amaiera. Abandonuaren ideia egin zitzaidan erakargarria. Itotzear dagoenak erabakitzen duenean ezin duela gehiago. Pertsonak ulertzen duenean ezin duela bizitza eutsi, badoala.

Margolan handi bi egin nituen, izkina baterako. Eta esan zidaten ezetz, egiteko gehiago, baliatzeko eliza guztiaren kanpoaldea. Orduan erabaki nuen koadro bakoitzean pertsona bat egitea, bizitza bat, bakoitza bere istorioarekin. Baina guztiek azken erabakia partekatzea. Begiratzen badituzu oraindik ez dira hil. Bizitza hor dago. Nahi nuen Mediterraneoa margotu eta nahi nuen kaputxinoek heriotzari ematen dioten tokia erakutsi.

Urdinez egin nuen Letren auzoa oso gorrixka delako, adreilu asko dago. Batasuna eman nion erakusketari, trinkotasuna, zeren hiru kale ezberdinetatik ikusiko zen. Berealdiko egitandiak bezala landu nuen, Egiptoko artea bezala.

MIGRAZIOAZ ETA HERIOTZAZ
Iruña Cormenzana 1967ko martxoaren 25ean jaio zen Iruñean. 2001etik Irunberrin bizi da. Alaba baten eta seme baten ama da eta margogintza eta margo eskolak ematea du ogibide. Bere erakusketa guztietan bi elementu dira ezinbestekoak: margotzen duenarekin harreman pertsonala izan behar du (izan lagunak, izan ezagutu berriak ala izan pertsonaiak) eta lan guztiak toki jakin batean erakusteko pentsatzen ditu, ez du obra bat landu eta gero non erakutsi bilatzen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pintura
Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Van Goghen koinata eta fenomenoaren ama

Bussum (Herbehereak), 1891ko azaroaren 15a. Johanna Bongerrek (1862-1925) zera idatzi zuen bere egunerokoan: “Urte eta erdiz lurreko emakumerik zoriontsuena izan nintzen. Amets luze eta zoragarria izan zen, amestu litekeen ederrena. Eta ondoren sufrimendu izugarri hau... [+]


2023-09-13 | Julen Azpitarte
Beste munduko margolanak

Hilma af Klint (Solna, 1862 – Danderyd, 1944) artista suediarra pintura abstraktuaren sortzailetzat jotzen da egun, baina Vasili Kandinskiren aurretik, bere obra abstraktua ezkutuan izan zen 1980ko hamarkadaren erdira arte. Milaka margolan, testu eta koaderno sekretupean... [+]


Ekilore-zopa

Klimaren aldeko ekintzaile batzuek Van Goghen Ekiloreak koadroari zopa poto bat jaurtitzeaz, lehenbizi, zera esan behar da: munduko intentziorik onenarekin egindako ekintza izan dela. Bigarrenik berriz, aurrekoari erantsi behar zaio munduko intentziorik onenak ez duela askorik... [+]


Esnezaleak ezkutatzen duena

Johannes Vermeer margolariaren artelan ezaguna eskaneatu dutenean ezusteko elementu batzuk azaldu dira, egileak gero kendutakoak.


Hilma Af Klint, abstrakzioaren ama

Stockholm (Suedia) 1896. Hilma Af Klint (1862-1944) margolariak eta beste lau lagun artistek boskote bat osatu zuten espiritismo saioak egiteko. Saio horietan oinarrituta, idazketa eta pintura automatikoan jarduten zuten taldekideek. Handik urte batzuetara, Klintek... [+]


San Telmori egindako dohaintza bati esker lehen lerrora itzuli da Amable Arias, Gaur taldeko artista ‘outsider’-a

San Telmo Museoak Amable Ariasen (1927-1984) 61 akuarela eta 43 marrazki jaso ditu dohaintzan, artistak azken 14 urteetan bikotekide izan zuen Maru Rizoren eskutik. Teatro Principal  (Antzoki Zaharra) izeneko serie horrekin erakusketa egiteko asmoa dute datorren urtean,... [+]


2022-05-11 | Ander Perez
Xabier Morras. Margolaria
“Nirea ez da pintura atsegina, tragikoa da”

Laster beteko dira 50 urte Iruñeko Topaketek hiriburua hartu zutenetik. Huarte enpresari familiak finantzatuta, mundu osoko arte garaikidearen erakusgarri izan zen hiria 1972ko uda hasieran, astebetez. Baina arteaz gain, garaiko tentsio politikoen isla ere izan zen... [+]


Iñaki Imazen 'Alimentación, lencería, bazar' erakusketa
Supermerkatuaren poetikaz

Bilboko erdigunean etxarte baten bila nabil. San Mames Zumarkaleko 11. zenbakian kale-kantoi urdinxka bat omen dago, eta, bertan, ezohiko arte-galeria bat. Galdu samar nabil bi dendaren artean hondo urdinean El Callejon Zollo. Molcris idatzita ikusi dudan arte. Pasadizoa igaro... [+]


2021-08-16 | Erran .eus
Mikel Tabernarekin luze eta zabal

Mikel Taberna idazlea elkarrizketatu dute Xorroxin irratian. Arkanbele kantak (2021, Susa) poema-liburua eta Ignacio Larra margolariak Beran ikusgai duen erakusketa izan dituzte mintzagai.


Ibarrolaren ‘Guernica Gernikara’ obra Bilboko Arte Ederren museora eramango dute

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 300.000 euro ordaindu dituzte lana Madrildik Euskal Herrira ekartzeko. Ekainean, José de la Mano galeristak eraman zuen Madrilgo Arco erakusketara.


Ibarrolaren “Guernica Gernikara” obra Madrilera eramango dute

Picassoren Guernica obra Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapen gisa egin zuen Ibarrolak Guernica Gernikara mihisea. Madrilgo Arco erakusketara eramango dute orain, 1981etik gordeta egon ondoren.


2021-06-24 | Peru Iparragirre
Erakusketa Bilboko ITsas museoan
Agustin Ibarrolaren itsasadarra

Bilboko itsasadarreko paisaiak margotu zituen Agustin Ibarrolak (Basauri, 1930) joan den mendearen azkenetan, desindustrializazioa heldu aurretik. Museoak daude lehen ontziolak zeuden lekuan, ibai ertzeko paseoak dikeen lekuan. Bilboko itsasadarra ez da horren grisa azalean... [+]


2021-02-08 | Peru Iparragirre
Donapaleuko frantziskotarren komentuko ondarea berriro argitara

Donapaleuko frantziskotarren etxeak garrantzia berezia du herritarrentzat, baina Euskal Herriko kulturgintzan eta herrigintzan ere esanguratsua da. Herriko etxeari saldu ziotenetik, ordea, erabat hustu dute, bertako jarduera guztiak kanporatuz eta ondarea ezabatuz. Esaterako,... [+]


Eguneraketa berriak daude