Turismoaren Zero Urtea gerta ote daiteke 2020 COVID-19aren eraginez?

  • COVID-19 pandemiak lurrikara baten gisa astindu du turismoa, mundu osoko estatuek herritarrei bidaiatzea eragotziz estreina eta, ondoren, jendeei etxetik urrun mugitzeko gogoak hoztuz, beldurraren eta krisi ekonomikoaren poderioz. Azken urteotako bidaiatzeko sukarraren amaiera iragarri dute batzuek eta, aldiz, besteek uste dute industria bezala estatuak ahaleginduko direla jendea lehengo ohituretara bihur dadin.

Birusa eta dirua. COVID-19ak eragindako beldurrak eta krisi ekonomikoak eragin dute turismoaren aurtengo nahasmendua. Chudeach Satiten argazkian, emakume gaztea hutsik dagoen aireportuan barrena.
Birusa eta dirua. COVID-19ak eragindako beldurrak eta krisi ekonomikoak eragin dute turismoaren aurtengo nahasmendua. Chudeach Satiten argazkian, emakume gaztea hutsik dagoen aireportuan barrena.

Ekonomia osoaren osagai garrantzitsu batez ari gara: turismoari lotuta zeuden 2012an munduko zerbitzuen %30, esportazio guztien %6. 2008ko krisi ekonomikotik irteten ari zela, 2020an SARS-CoV-2 birus txiki bezain kutsakorrak kolpatu du bete-betean turismoa. Turismoaren Mundu Erakundeak maiatzean kalkulatu zuen aurten %20-%30 artean murriztuko direla nazioarteko bidaiak eta sektoreak galdu ditzakela 30.000-50.000 milioi dolar. Hori horrela bada kopuru globaletan, badira oporraldien negozioei estuago lotutako hiri eta eskualde asko %80-%90eko galerak nozitu ditzaketenak.

Ekonomia soziala, alternatibak eta trantsizioa lantzen dituen Socialter aldizkari frantsesak zenbaki berezia eman dio gaiari: “Tourisme, Année Zero” [Turismoa, zero urtea]. Dosierraren atariko editorialean dio: “COVID-19ak odolustuta utzi ditu nazioarteko turismotik bizi diren eskualdeak, hegaldien industria lurrari josita, Barne Produktu Gordina gruyère gazta baten gisa zulatuta… Zer iragartzen digu munduaren geldialdi honek? Gerta ote daiteke 2020a izatea turismoak beste norabide bat hartu zueneko Zero Urtea? Goiz da aurreikuspenik egiteko baina normalena litzateke diru-laguntza publikoz dopatutako abiatze berri baten aurrean egotea”. Horixe da uste duena Socialter-en elkarrizketatu duten Philippe Bourdeau geografoak ere.

COVID-19 krisiak, Bourdeaurentzako, lehen kolpe batean eraitsi du turismoaren hazkunde etengabean askok jarrita zeukaten fedea: itsututa industria hau ezin delako deslokalizatu (Balear Uharteak ezin dira lekutik mugitu…), ahaztua zuten lekuotara turistak eramatea zela baldintza. Epidemiak erakutsi du sektorea zein zaurgarria zen: “Espero genuen Txinatik turistak etortzea eta birusak iritsi zaizkigu: paradoxikoki turismoak lagundu du zabaltzen gero bera paralizatu duen gaixotasuna”. Aldizkari berean Saskia Cousin turismoaren antropologian berezitutako irakasleak (baditu dozena erdi bat liburu gaiaz) azaltzen duenez, turismoa bere hirugarren iraultza betean zegoela harrapatu du koronabirusak.

Lehenbiziko iraultza XIX. mendean ezagutu zuen, garraiobide komunitarioak jaio zirenean, batik bat trena. Bidaien antolaketak orduan hartu zuen dimentsio ekonomikoa. Bigarren iraultza 1950. hamarkadan aireko garraiobideek eragin zuten, bidaiarientzako hegaldiek,  eta turismoak jauzi egin zuen ordura arteko eredu artisanaletik eredu industrialera. Hor sortu zen mundu mailako turismo industria, nazioarteko hotel kateekin, formatu estandarreko gelekin, bidai agentziekin… Cousinen aburuz, hirugarren iraultza da gaur bizitzen ari garena, plataformen turismoarena: mundu mailako hotel eta hegaldi enpresetatik jauzi egin dugu turismoaren ekonomia osoa finantziarizatzera. Plataformek beren negozioa ondasun komunen gainean eraiki dute, merkatura eramanez orain arte ekonomiaren alorretik kanpo zegoena: paisaiak, etxebizitza, intimitatea, partekatzearen ideia, beste jendeak ezagutzea… –hau da, berez komertziala ez dena–. Airbnb bezalako plataformek aprobetxatzen dute jendeak turismoarekiko daukan arbuioa eta horren bidez etxe bat alokatzen duena ez da sentitzen ohiko hotel batera doana bezain “turista”.

TURISTAK DENOK ETA INOR EZ

“Plataformek aldarrikatzen dute bidaiariari lekuko jendeekiko harremanak sendotzen laguntzen diotela –dio Cousinek–, baina errealitatean ondorioak alderantzizkoak dira. 2015ean analizatu genuen Airbnb-ren basea eta aurkitu genuen alokatzaileen %10 baino gutxiago zirela beren etxeko gela bat proposatzen zuten biztanle pribatuak. Kapitalismoaren aitzindaritzan ari dira plataformak: ondasunik eta enplegaturik eduki gabe, bitartekaritzatik eskuratzen dituzte etekinak, arrisku guztiak utziz haiengana jotzen duten etxe-jabeen edo enpresen gain. Plataformok hain daukate komunikazio ahalmen handia ezen eta etxeetako gelak alokatzeko sare tradizionalak [chambre d’hôtes, frantsesez] hondoa jo baitute”.

Soberan legoke ARGIAren irakurleari azaltzea zer nolako kritikak piztu diren bazter guztietan turistifikazioaren kontra. Alabaina, denok jarraitzen dugu turismoa egiten, batera edo bestera… sarritan amestuz egiten duguna turismoa ez baina beste zerbait dela.

Cousinek oroitarazi du Dean McCannell soziologoak jada 1970an azaldu zuela funtsean turismoa egin arren norberak bere buruari turista izatea ukatzearen fenomenoa. “Zu norabait mugitzen hasten zarenean, zuri harrera egiteko berehala antolatzen da hasieran artisautza eta ondoren industria. Orduan konturatzen zara dena antolatuta dagoela eta hori ez zaizu laket, zu bakarra sentitzen zarelako, bidegile bat. Orduan ohiko eszenatokiaren atzeko aldearen bila hasten zara, bazterretan begira, beti autentikotasunaren bila baina honek ihesi egiten dizula beti. Gero, ertz eta bazter horiek ere ezagunak bihurtzen direnean, are urrutirago joko duzu bilaketan. Gure turista estatusari ihes egin nahi izatea ahalegin postmoderno bat da, alferrikakoa eta harrokeriaz betea”. Philippe Bourdeauk uste du herrialde aberatsetan post-turismo aroan sartuta gaudela. Hau da, hasieran oporretako bisitetan ezagutu diren turismo leku asko, kostaldekoak bezala mendialdekoak, bihurtu dira jende askorentzako ohiko bizileku; eskualdeok erretretara iritsitako jendeak erakartzen dituzte sarritan, baina baita oraindik lanean ari diren asko ere, bilatzen dutenak bizimodu edo bizileku hobea. “Orain ‘bizimodu ona’ –dio Bourdeauk– deitzen diogu etengabeko opor giro batean bizitzeari. Oporraldien ereduak hain emaitza onak eman ditu, ezen eta gaur egun turismoa alde guztietan ageri baita”.

Eta 2020ko krisi honekin zer gertatuko da? Epe laburrean pentsa daiteke hurbileko bidaiak loraldi berri batean direla, pandemiak eraginda baina baita herritarrak sakelean jada nabaritu duen krisi ekonomikoak ere. 2008tik mugimenduak etxe inguruetara gehiago mugatzeko joera bazegoen, krisi turismoa aipatzeraino. COVID-19ak itzaliko ote digu urrutiago joateko gure irrika? Horra Bourdeauren erantzuna: “Egia da kilometro baten barruan konfinatuta egon zarenean exotismoa ager daitekeela etxetik 10 kilometrora ere. Baina post-turismoa aldarrikatzen duten pertsona bakanetatik harago, eszeptikoa naiz horrekiko, turismoaren industria eta estatuak jada zorrozten ari direlako lehengo bidetik segitu ahal izateko tresnak. Ikusiko dugu ea noraino iristeko prest dauden eredu industrial eta mundializatu honen sustapenean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude