Distopia teknologikoa azkartu shock pandemikoa baliatuz

  • Giza kontaktua gutxienera murriztu duen jendartea. Tele-osasuna, tele-hezkuntza, tele-lana, gidaririk gabeko ibilgailuak, adimen artifizialean oinarritutako armadak eta muturreko kontrol soziala. Horretarako beharrezko bitarteko teknologikoak, azpiegiturak eta informazio fluxuak enpresa handien eskuetan eta kontrol publikotik at. Hori da Silicon Valleyko inperio teknologiko nagusiak aspalditik bultzatzen duen etorkizuna. Naomi Kleinek ohartarazi du shock pandemikoa baliatzen ari direla proiektu horretan sakondu eta erresistentziak indargabetzeko, Pantailaren Itun Berria inposatuz (Screen New Deal). The intercept atarian argitaratu duen lan mardularen laburpena dakarkigu orriotara.

Etorkizun horretan, gure etxeak ez dira inoiz gehiago espazio soilik pertsonalak izango, baizik eta, abiadura handiko konektibitate digitalaren bidez, gure eskolak, mediku-kontsultategiak, gure gimnasioak eta, estatuak hala erabakitzen badu, gure espetxeak. Jakina, gutako askorentzat, etxe horiek berak gure lantoki bihurtzen ari ziren, inoiz itzaltzen ez direnak, eta pandemiaren aurreko gure entretenimendu-leku nagusiak, eta zaintzapeko espetxeratzea ‘komunitatea’goraka zihoan”. Pandemiak prozesu hori warp abiaduran (argia baino azkarrago mugitzeko forma teorikoa) azeleratzeko testuinguruu aproposa sortu du, Naomi Kleinen ustez. Etorkizun horretan, “gure mugimendu, hitz eta harreman bakoitza arakatu eta datuak atera daitezke, gobernuaren eta erraldoi teknologikoen arteko aurrekaririk gabeko akordioen bidez”.

Kleinek New York Estatua eta Eric Schmidt jartzen ditu adibide bezala. Baina, ohartarazten du, “anbizioak edozein estatu edo herrialdetako mugetatik haratago doaz”. Maiatzean, New Yorkeko gobernadore Andrew Cuomok Schmidt aurkeztu zuen “estatuaren COVID-19 osteko errealitatea berrirudikatzeko” funtzioa duen batzorde baten buru. Schmidtek lehentasunak marraztu zituen: “Tele-osasuna, urruneko ikaskuntza eta banda zabala. Orain aurkez daitezkeen irtenbideak bilatu behar ditugu, eta gauzak hobetzeko teknologiaren erabilera bizkortu”. Googleren CEO (zuzendari exekutibo, chief executive officer) ohia da Schmidt. Egun Defentsako Berrikuntza Batzordearen eta Adimen Artifizialari buruzko Segurtasun Nazionaleko Batzordearen (NSCAI) lehendakaria da, besteak beste.  Lehenbizikoak AEBetako Defentsa Ministerioa aholkatzen du –armadan adimen artifiziala gehiago erabili dadin–, eta NSCAIk Kongresua –segurtasun nazionalerako eta ekonomiarako arriskuen aurrean, esaterako–. “Bi batzordeak Silicon Valleyko CEOez eta Oracle, Amazon, Microsoft, Facebook eta, noski, Schmidtek Googlen dituen lankideez beteta daude”, dio Kleinek. Gobernua aholkatzen duen aldi berean, Schmidtek milaka milioi ditu akzio eta inbertsioetan Googlen eta beste enpresa teknologikoetan.

Txina mamu eta eredu

Schmidtek denbora darama presio lana egiten AEBetako gobernuak teknologian eta adimen artifizialean diru gehiago inbertitu dezan eta sektore publiko eta pribatuaren arteko harremanak estutzen. Txina mamu zein eredu gisa astintzen du horretarako: mamua, teknologikoki aurreratuagoa dagoenez AEBei aurre hartuko omen dielako munduan potentzia gisa; eredua, sektore pribatu eta publikoaren arteko aliantza ekonomiko eta politiko estuagatik. 2019ko maiatzeko aurkezpen batean, azaldu du Kleinek, NSCAIk ohartarazi zuen Txinak aliantza publiko-pribatuak egiteko borondatea duela “zaintza masiboan eta datu-bilketan” –aurpegien azterketarako teknologia ikur–, eta hori potentzien arteko “lehiarako abantaila” dela. Azaroan, Kongresuarentzako txosten batean, NSCAIk esan zuen AEBak eta Txina “lehia estrategikoan” daudela eta

"Amazon bezalako enpresek zerbitzua eta aholkularitza eman beharko diete sistema informatikorik eta esperientziarik ez duten gobernuko funtzionarioei"
(E. Schmidt)

lehia horretan, “adimen artifiziala erdigunean egongo da. Gure segurtasun eta ekonomia nazionalaren etorkizuna jokoan dago”. Presio eta propaganda lana eremu publikoan ere egiten du Schmidtek. 2020ko otsailean “Silicon Valleyk Txinaren aurrean galdu lezake” artikulua argitaratu zuen The New York Times-en. “Gobernuaren eta industriaren arteko aurrekaririk gabeko elkarlanak” aldarrikatu zituen.

Kleinek distopia teknologikoarekiko erresistentziak daudela gogorarazi du, eta horrek mugak ezartzen dituela: “Duela oso gutxi arte, korporazio horien aurkako gaitzespen publikoa hazten ari zen. Amazonek New Yorkeko egoitza baterako planak bertan behera utzi behar izan zituen tokiko oposizio irmoaren ondorioz. Googleren Sidewalk Labs proiektua [kontrolean oinarritutako hiri inteligenteak] etengabeko krisian zegoen, eta Googleko langileek berek uko egiten zioten aplikazio militarrekin zaintza-teknologia eraikitzeari”. Artean ez zen COVID-19aren pandemiarik, eta osasuna ez zegoen politika horien beharra justifikatzeko kezken artean.

Erresistentzien aurrean, osasunaren bandera

“Orain, neurri horiek guztiak (eta gehiago) datozen urteetan gurekin egongo den birus berri batetik babesteko dugun itxaropen bakartzat saltzen ari zaizkio jendeari”, dio Kleinek. New York Estatuan konfinamendua ezarri eta bi astera artikulu berria argitaratu zuen Schmidtek Wall Street Journal-en. Artikuluan “Tele-guztian oinarritutako etorkizuneko ekonomia eta hezkuntza sistema” baten alde egiten zuen, dirua herritarrek jarriz eta lidergoa, aldiz, enpresa pribatuek: “Amazon bezalako enpresek badakite nola hornitu eta banatu modu eraginkorrean. Zerbitzua eta aholkularitza eman beharko diete sistema informatikorik eta esperientziarik ez duten gobernuko funtzionarioei (…) Iraintzea maite dugun korporazio horien onura sakona da, komunikatzeko gaitasunari dagokionez, osasunari aurre egiteko, informazioa lortzeko. Pentsatu nolakoa izango litzatekeen zure bizitza Estatu Batuetan Amazon gabe”. Eskertuta egon beharko lukete herritarrek Schmidten ustez, haiei mesede egiteko enpresa horiek egiten dituzten inbertsioengatik eta sortzen dituzten erremintengatik.

Kleinek ez du hitz egiten etorkizun urrunaz, eza AEBez soilik ere. Inperio teknologikoak egoera baliatzen ari dira orain, munduko bazter guztietan distopia teknologikoan aurrera egiteko. Australiako Gobernuak Amazon kontratatu du COVID-19aren jarraipenerako aplikazio sistema “polemikoaren” datuak gordetzeko. Kanadako Gobernuak ekipamendu medikuak posta zerbitzu publikoaren bidez ez, Amazonen bidez mugitzen ditu.

Teknologiak osasun krisiari aurre egiteko egin ditzakeen ekarpenak ez ditu auzitan jartzen Kleinek, baina eztabaida politiko publikoa, gardentasuna eta kontrol demokratikoa eskatzen ditu. Erabakia politikoa baita, ez teknikoa: pantailetan inbertitu –arrakala digitala areagotuz, besteak beste– edo irakasleetan, azpiegitura hobeetan eta aire libreko hezkuntzan, esaterako. Beste horrenbeste osasunerako, eta jendarterako oro har.

“Konpainiak teknologikoek urruneko ikaskuntzarako, tele-osasunerako, 5Grako eta gidaririk gabeko ibilgailuetarako presio eta lobby kanpaina gogorra irabazten badute,  beren Screen New Deal-a, ez da dirurik geratuko premiazko lehentasun publikoetarako, gure planetak premiaz behar duen Green New Deal (Itun Berde Berria) kontuan hartu gabe. Aitzitik, gailu distiratsu guztien prezioa irakasleen kaleratze masiboa eta ospitaleen itxiera izango da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


Hemen dator Gorillas, kalea hiltzeko makina berria: zuk eskatu eta 15 minutu barru etxean bertan jasoko duzu

Amazon ondoren Glovo, Deliveroo eta Uber Eats-ek gure hiri eta auzoetako bizimodua hankaz gora jarri dutela uste baduzu, adi hurrengo uhinari: heldu dira Cajoo, Flink, Dija, Gorillas, PicNic , Everli... COVID-19 betean sortuta, tximista bezala zabaltzen ari diren banaketako... [+]


2022-02-16 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
“Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko”

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


2022-02-15 | ARGIA
COVID pasaportea eta bestelako neurri murriztaile gehienak bertan behera geratu dira Nafarroan

Nafarroako Gobernuak bart gauerditik aurrera indargabetu ditu COVID-19aren aurkako neurri murriztaile gehienak. Kalean eta ikastetxeetako patioetan ez da derrigorrean maskararik erabili beharko, gaueko aisialdiak eta ostalaritzak pandemia aurreko ordutegiak berreskuratuko... [+]


2022-02-07 | ARGIA
Grebak deitu dituzte Osakidetzan otsailaren 25 eta 28rako, “Jaurlaritzaren konponbide ezari” aurre egiteko

"Osasun Sailaren immobilismoaren eta konponbide ezaren aurrean", otsailaren 25ean greba deitu dute lehen arretan ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta otsailaren 28an Osakidetzako esparru guztietan. Horrez gain, otsailaren 26an manifestazioak egingo dituzte... [+]


Ziztada

Zizt! Hor dator berriz ere, bularraldean sentitu dut goizean goiz, arraroa da benetan ziztada hau.

Zizt! Jertsearen gainetik bihotzaldea igurtzi dut, emeki. Ea pasatzen den, esan dut baxu, inork ez entzuteko moduan. Gaur egun kontuz ibili behar da nork-zer entzungo duen... [+]


2022-01-28 | La Bogue
Covid pasea Naomi Klein eta Deleuzeren argitan

La Bogue da Frantziako Limousin (okzitanieraz Limosin) eskualdeko hedabide alternatiboa. Kolektibo autonomo batek kudeatua, boluntarioek egina eta militantea, bere burua kokatzen du mugimendu anti-autoritarioaren baitan. Bertan agerturiko artikulua itzuli dugu euskarara.


Langileen eskubideak, sintoma arinekin

“Proba bat egin ostean, COVID-19an positibo eman dut. Ondo nago, sintoma arinekin. Hurrengo egunetarako aurreikusitako agenda publikoa atzeratu eta konfinamendutik lanean segituko dut”. Kendu agenda publikoaren zera hori erditik, eta edonorenak izan zitezkeen... [+]


Jaurlaritza Osakidetza desegiten eta osasun sistema pribatua indartzen ari dela salatu dute milaka lagunek

Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun... [+]


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022-01-18 | Estitxu Eizagirre
Zenbait inmunologok hirugarren dosia hartu beharra zalantzan jarri du

Txertoaren hirugarren dosia abian da herrialde aberatsetan eta laugarren dosia ere ezarriko zaie arrisku taldekoei. Denborarekin txertoek eragindako antigorputzak galdu egiten dira, eta horiek gehitzeko errefortzu dosiak jartzea da gobernuen estrategia. Baina txertoen alde... [+]


2022-01-13 | Sonia González
Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu

Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.

Denok... [+]


Eguneraketa berriak daude