Garai zailak bizitzen ari gara denerako, baita, eta agian bereziki, kulturarako ere. Distantzia egokiei eustea eta osasun-agintarien gidalerro guztiak betetzea oso zaila da leku itxietan, jende asko dagoenean. Eszenatoki baten gainean orkestra oso batek, edo abesbatza handi batek, osasun publikorako apustu arriskutsuak dirudite.
Horregatik guztiagatik, Musika Hamabostaldiaren antolatzaileentzat ez da erraza izan aurten programa egitea, aurretik programatuta zegoenaren ordez. Hala ere, ekainaren amaieran, azkenean, publiko egin zen programa hau, non bertako artistek eta talde txikiek protagonismoa duten. Zalantzarik gabe, ahalegin handia egin da, eta horregatik, jendearen arreta merezi du. Aurten, kosta ahala kosta, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 81. edizioa dugu. Haize freskoa izango da, hilabeteetako sufrimenduaren ondoren.
Lerro hauen bidez, saiatuko naiz zuentzako gomendio batzuk egiten. Zalantzarik gabe, programatutako kontzertu guztiek xarma eta kalitatea dute edukien eta interpreteen ikuspegitik. Baina beti aipa ditzakegu nire ustez ezinbestekoak diren saio batzuk. Programa osatzen duten zikloetako bakoitzean, oharkabean igaro behar ez diren benetako harribitxiak aurki ditzakegu.
Kursaal Auditorioaren zikloan, lehen kontzertua abuztuaren 8an izango da, Euskadiko Orkestraren eskutik, Semyon Bychkoven zuzendaritzapean. Ziur aho-zapore ona utziko digula, Beethoven-i eskainitako programa batekin. Era berean, ez nuke Grigory Sokolov pianistaren errezitaldia galduko hilaren 16an, Mozart eta Schumannen lanekin.
Topaketa interesgarriak izango dira San Telmo Museoan. Besteak beste, Euskal Herriko Gazte Orkestraren kontzertua izango da abuztuaren 1ean, egitarau bariatu eta zirraragarriarekin. Eta hilaren 17an, Gerhard Laukotearen kalitate handiak arrastoa utziko du entzuleengan, musika garaikideko emanaldi batekin.
Aurten, gainera, agertoki berri bat izango dugu, Tabakalera eraikina hain zuzen ere. Bertan izango diren ikuskizunen artean, Juan Laboreria baritonoaren errezitaldia nabarmenduko nuke, Javier González Sarmiento pianoan duela. Opera, zartzuela, euskal kantua eta frantses kantua interpretatuko ditu. Oso erakargarria, beraz.
Baina gogoratu hauek gomendio batzuk baino ez direla. Kontzertu guztietara edo gehienetara joaterik baduzue, uda musikal bizia biziko duzue, dudarik gabe.
Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]
Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.
Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]
Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.
Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]
Musika Hamabostaldiak 85. edizioari hasiera eman dio, orkestra handi batekin eta inaugurazio baten mailako programarekin.