“Gure helburua euskaraz ikastea da eta ez euskara ikastea”

  • Hogei urte ditu jada Piarrez Larzabal kolegioak. Seaskaren bigarren kolegioa izan zen, gaur egun lau daude jada. Honek, ordea, badu berezitasun bat: ireki orduko, bertako guraso elkarteak animatzaile postu bat sortzea deliberatu zuen. Maritxu Larzabal Duperou (1978, Urruña) horrela iritsi zen bertara. Urruñarra, gaztea eta euskalduna. Urruñako Trinkete ostatuan izan dugu solasaldia, etxean sentitzen da bertan. Kolegioko jardunaz, garapenaz eta elkartasunaz hitz egiteko denbora izan dugu.

"Lapurdi kostaldeko kolegioa gara, eta izugarri emendatzen da haur kopurua. Hori oso baikorra da euskararen etorkizunerako" (Argazkia: Irantzu Pastor)

Piarrez Larzabal kolegioa abiatu zenetik zaude bertan lanean animatzaile bezala.

1999. urtean hasi nintzen, kolegioa bera ireki zen une berean. Seaskaren bigarren kolegioa zen garaian: Xalbador Kanbon eta Piarrez Larzabal Ziburun. 70 ikasle ziren orduan eta egun 300 baino gehiago gara. Ziburuko marinela auzoan hasi zen dena, itsas lizeoarena izan zen egoitza zaharra erabili genuen kolegio gisa 2005a arte. Gaur egun bertatik pasatu eta ez dago deus. Gezurra dirudi kolegio bat egon zenik bertan. Baina guk oroitzapen eta anekdota ugari dugu gogoan. Uholdeak izaten genituen etengabe, arratoiak, pixa usaina… baina hain gutxi izateak batu egin gintuen eta giroa oso ederra zen. Gaur egun ez dugun berezitasun bat zuen. Egun ere oso ongi gaude, dena berria da eta itsas lizeoaren ondoan gaude berriz. Lapurdi kostaldeko kolegioa gara, eta izugarri emendatzen da haur kopurua. Hori oso baikorra da euskararen etorkizunerako. Baina hain handia izateak baditu bere alde on eta txarrak.

Zure animatzaile lana nola aldatu da garai hartatik?

Asko aldatu da. Denbora guztia talde txiki horrekin pasatzen nuen. Jolas garaietan tailer ugari egiten genuen. Irrati tailerrak egiten genituen, inauteriak ospatu… denak gogoratzen ditut irriz, kantuz eta alai. Jende ospetsua gonbidatzen nuen egun seinalatuetan etor zitezen eta pozik hurbiltzen ziren gugana. Erreferente euskaldunak eskaintzen genizkien ikasleei. Gaur egun ezinezkoa da, gehiegi gara. Ezin duzu 300 ikaslerekin atera. Ez da hobea edo okerragoa, ezberdina baizik. Baina segitzen dugu beti aitzina, eta hemen ere egiten ditugu bestak, jendea gonbidatzen segitzen dugu…

Argazkia: Irantzu Pastor

Gaur egun beste hiru kolegio ditu jada Seaskak, baina zurea da animatzaile postu bakarra. Nolatan? Norekin konpartitzen dituzu laneko arrangurak, formakuntzak?

Ni ez naiz Seaskako langilea, kolegio honetako guraso elkartearen enplegatua baizik. Horren aldeko apustua egin zuten eta apustuari eutsiz segitzen dute, beharrik! Hasi berria nintzenean hezkuntza aholkulariarekin –erretiratua da jada– egiten nuen lan asko. Oso harreman estua genuen eta elkar elikatzen ginen. Bestalde, gainontzeko Seaskako hezitzaileekin harremanetan nago beti. Formakuntzak edo pedagogia egunak antolatzen direnean ere joaten naiz. Ez naiz hain bakarrik sentitu, hezitzaile ugari baikaude lau kolegioen artean. Animazio arloan aldiz, bakarra naiz, bai. Ikastegian zer nahi duten behatzen dut beti, ikasleekin batera.

Piarrez Larzabal kolegioak, Urruñako ikastolarekin batera, Ordiziako ikastolarekin harreman estua du. Zer dela eta?

Iparra Hegoa elkartea izan da harreman honen bitartekaria. Ikusgarriak, kontzertuak… antolatzen ditugu urtero, jada tradizio bilakatu direnak eta guretzako ezinbestekoak. Oso polita da, elkartasunak batzen gaituelako. Beharra duenari laguntzea da harremanaren helburua. Izugarrizko laguntza ematen digute eta horrek bihotza berotzen du. Beharrak beti hor baitaude. Aldi berean, horri esker deskubritzen ditugu guk ere hainbat artista, hainbat talde… Eman eta hartu, hartu eta eman. Hori da lotura aske honen funtsa.

Nola ikusten duzu egun nerabeen mundua?

Hizkuntza aldetik, gurean, denetarik dago. Haur gehienek euskara dute etxetik, baina badira asko eta asko egoera horretan ez daudenak. Guraso batzuek beren haurrak euskaraz ikastera ekartzen dituzte eta beste batzuek euskara ikastera. Azken hori ez da gure asmoa. Euskara hemendik kanpo ere ikasi daiteke. Gure helburua euskaraz ikastea da eta ez euskara ikastea. Ikasleak euskararen mundura eramatea, euskaraz.

Denbora libreari dagokionez, kolegiora ezin dute sakelakorik ekarri. Badakigu gaur egun dena pantailen bitartez pasatzen dela. Kontziente gara, baina hain justu nire lanpostuari esker, bestelako jardunak antolatzen ditugu: mahai-jokoak, kantu tailerrak, dantzak, mus txapelketa… Pantailen kontua gainontzeko sektoreak bezala lantzen dugu. Modu ludikoan eta adituekin.

Lanean emandako hogei urteek markatu dute zerbait zugan?

Bai, jarraitu behar ote dudan galdetzen diot nire buruari. Nik hala ere ongi pasatzen dut ikasleekin. Baina jada zaharregia ez ote naizen pentsatu izan dut batzuetan. Dena dela, bada beti atxikimendu bat. Ikasle bat zerbait antolatzeko gogoz zugana heldu dela ikustean, edo zuk antolaturiko horretan parte hartzeko irrikaz, edo gurasoek eskertzen didatenean halako edo besteko antolatu izana, horri esker beren haurrarengan emaitza ikusi dutelako… Beti dago su txiki bat eta itzaltzen ari dela sumatu arren, berriz pizten da. Lanean ongi pasatzea ederra da, eta hobe hala, bertan pasatzen baitugu denbora gehiena. Lan guztiek bezala honek ere baditu alde onak eta txarrak.

Herriko elkarteen bueltan
Euskalduna da Maritxu. Lapurtarra baina, kasu, ez edonongoa: urruñarra. %100 urruñarra gainera. Hala azpimarratu ohi dute bertakoek. “Gazte denboran euskararekiko ‘klik’ bat izan nuen, zendu zen osaba bati esker. Etxean ikasi nuen euskaraz, ez naiz ikastolatik pasatakoa. Eta ikasketetan murgildu ahala, galtzen hasi nintzen. Ez nuen nahi, ordea. Beraz, AEKn sartzea erabaki nuen, baita herriko beste zenbait elkarteetan ere, eta horrek euskaldunago sentitzen lagundu ninduen. Hartzen eta ematen ikasi nuen elkarteetan izan nuen inplikazio garaian”, azaldu du. Urruña ezagutzeko elkarteen bueltan egoteak ekarpen handia egiten duela dio, “herritarra sentitzen” laguntzen duelako. Herriaren behar eta interesak ezagutzen. Egun, beste elkarte batzuetatik jarraitzen du herriaren bizitza: “Denborak aurrera egin du, orain ama naiz eta haien aisialdiaren bueltako elkarteetan parte hartzen dut”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Hilberria
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


Hezkuntza saila eta sindikatuak ostiralean bilduko dira, eta akordio bat lortzeko nahia adierazi du Jaurlaritzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]


Armagintza sustatzearen aurkako manifestua sinatu dute EHUko 135 irakaslek, Jaurlaritzaren posizioa kritikatuta

Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]


Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude