Frackingaren gainbehera munduan

  • Joan den hamarkadan frackinga erabili zen ohiko petrolio gordinaren gailurrak merkatuan sortutako eskasia estaltzeko. Hori lortu zen, baina horretan energia asko erabiliz eta hondamendi ekologikoa latzak eraginez.

2012 eta 2019 artean, oraindik COVID-19aren inongo berririk ez zenean, 30 konpainia handienen artean 50.000 milioi dolarretik gora galdu zuten.
2012 eta 2019 artean, oraindik COVID-19aren inongo berririk ez zenean, 30 konpainia handienen artean 50.000 milioi dolarretik gora galdu zuten.

Frackingaren unea. 2006an eman zen ohiko petrolioaren historiako erauzterik txikiena. Harrez geroztik petrolio ekoizpena %30 hazi zen frackingari ezker, baina 2014an eten handia izan zuen. Ondoren berriz berreskuratu zen produkzioa eta gaur egun negozio honetan ari diren enpresak bata bestearen atzetik erortzen ari dira. AEBak munduko petrolio ekoizlerik handiena bihurtu ziren eguneko ia 12 milioi upeleko ekoizpenarekin, beti lehena izan den Saudi Arabiaren aurretik, baina herrialde honek bere produkzioan erabilitakoa baino 100 aldiz energia gehiago erabilita.  

Oso garestia. Haustura hidraulikoa edo frackinga aspaldi ezagutzen zen, baina oso garestia izan da –500-5.000 metroraino jo behar da lur azpian– eta ez da erabili izan modu masiboan ohiko petrolio gordina urritzen hasi arte. Funtsean, energia berreskuratzeko tasa (EBT) txikia du, hau da, energia kopuru handia inbertitu behar da energia lortzeko. Kasurik onenetan eman izan du EBT 1:5 / 1:10 artean (1:5, inbertitutako energia unitate 1etik 5 lortzea). Baina izan dira baita ere 1:1eko EBTak, hau da, ez da energiarik irabazi.

Hondamena. Frackingaren industria beti bizi izan da zenbaki gorrietan, baina, Aretxabalak dioenez, dolarrak artifizialki eutsi izan dio. 2012 eta 2019 artean, oraindik COVID-19aren inongo berririk ez zenean, 30 konpainia handienen artean 50.000 milioi dolarretik gora galdu zuten. Eta 130 enpresa handienen galerak (Europako ) bilioi bat dolarreraino iristen dira. Ospetsuak izan ziren 2006-2016 artean ExxonMobil Corporationeko zuzendari exekutiboa izan zen Rexon Tilerson-ek 2012an New York Times-i adierazitakoa: “Frackingaren negozioarekin alkandora ere galdu dugu”.  Gero Donald Trumpek energia idazkari izendatu zuen. 2014an 100 dolarretan izan zen petrolio upela –pandemian 20tik behera ere jaitsi da– eta orduan ere ez zen errentagarria izan.   

Gasa ere larri. Frackingaren bidez erauzten da neurri handi batean gasa eta trantsizio ekologikorako erregai bezala ikusi izan da, baina gero eta gehiago jartzen da zalantzan hori, bere erauzketan metano asko askatzen delako besteak beste. AEBetan Massachusetts, Kalifornia eta New York-ek gasaren erabilera baztertzeko prozesuari ekin diote eta dagoeneko Kaliforniako 30en bat hirik eraikuntza berrietan gasaren erabilera debekatu dute. Finantza hondamenaz gain, hondamendi ekologikoa ere oso handia izan da, eta hauen harira herritarren eta enpresen arteko ehunka auzi izan dira epaitegietan.

Akabo Europan. Europan dagoeneko ez da fracking gasik erauzten. Polonia eta Errumania puntan ibili ziren gas mota honen ekoizpenean, baina lortutako gasa oso zikina zen eta ez zuen lortu merkatuan sartzea. Euskal Herrian ere izan ziren zundaketak egiteko baimenak, baina azkenean Nafarroako Legebiltzarrak 2013an debekatu zuen haustura hidraulikoa eta Eusko Legebiltzarrak 2014an. Espainiako Konstituzio Auzitegiak atzera bota zituen parlamentuon ebazpenak, eskumen horiek Espainiako Gobernuarenak zirela argudiatuz. Madrilgo gobernua prestatzen ari den trantsizio ekologikorako legearekin, ezingo da fracking jarduerarik bideratu estatuan.

Testu hau honako erreportaje zabalaren zati bat da:

Energia urritzearekin datorren ekonomiaren uzkurtzea

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


2024-12-18 | Mara Altuna Díaz
Migratzaileen Nazioarteko Eguna | Alberto Flores-Uranga, artzaina
“Amerikak asko eman dit, baina nik ere asko eman diot Amerikari”

20 urte zituela, Alberto Flores-Uranga Mutrikutik Idahora (AEB) joan zen artzain. Bakardadean, mendietan galduta, maiz koiote eta hartzak begira zituela."Berriro egingo nuke, zalantzarik gabe", dio, garai haiek gogoratuta.


Siemens Gamesak 423 langilerentzako erregulazio espedientea proposatu die sindikatuei

Aldi baterako erregulazio espedienteak aerosorgailu konpainiak Asteasun eta Zamudion dituen lantegietako langileei eragingo lieke eta batzarrean bozkatuko da aurreakordioa.


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


Nola egiten da bi ikastetxeren fusioa?

Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?


660 langileko Eskirotzeko lantokia ixteko erabakia iragarri du BSHk, Nafarroan

660 langile ditu ontzi-garbigailuak eta hozkailuak ekoizten dituen lantokiak. Astelehen goizean ezagutu dute Alemaniako zuzendaritzaren asmoa. Enpresa batzordeak langile asanbladara dei egin du.


2024-12-16 | Jon Torner Zabala
Euskal Sagardoa
Ipar eta hego, mendeetako tradizioa txapel beraren pean

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]


2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Ozaetako (barrundia) sagar zuku ekoizpena
8.000 sagar zuku litro ekoitziak, 900 biztanleko herrian

“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]


Armagintza industriaren "moldaketa eraldatzailerako" proposamena
Armagintzari loturiko euskal enpresa eta erakundeak 70etik 200 baino gehiago izatera pasa dira 2008tik hona

Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]


2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


2024-12-13 | ARGIA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarik gabe abiatuko da KoopFabrikaren ekintzailetza eskola

Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]


Eguneraketa berriak daude