Euskal Vox

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Sonatua izan zen joan den astean Voxek Sestaon antolatu zuen mitina. Ultraeskuineko alderdiaren ordezkariekin etorritako lau katu erdian, deialdi antifaxistari erantzunez jendetza ezin kabituz plaza inguruan. Bateko zalaparta, besteko korrikaldi eta poliziaren bultzakadak izan ziren albiste, Vox EAEko hauteskunde kanpainan ari den ildoan.

Biharamunean ezagun ditudan alderdi sozialistako adineko bi militanterekin topatu nintzen kalean, nik gaia atera gabe, harritua utzi ninduen protesta antifaxistarekiko adierazi zuten begikotasunak. Ezin ulertua zuten nola ultraeskuinak Ebrotik behera hainbesteko indarra hartu duen. Are gehiago, seguru zeuden inoiz horrelakorik ezinezkoa litzatekeela “Euskadin

"Meatzaldea eta Enkarterrin jakina da frankista asko Franko hil aurreko alkandora urdinarekin oheratu eta PNVn izena emanda esnatu zirela Trantsizioaren egunsentian"

bertoko izatearen, langile mugimenduaren historiaren eta pentsamendu aurrerakoiaren ondorioz. Nire dudak azaldu nizkien.
Espainian orain Vox bozkatzen dutenak ez dira ilargitik iritsi, lehen ere bertan zeuden eta ez dut uste Abascalen hitzak entzunda ultraeskuindar bihurtu direnik. Voxtarrek lehen ere orain antzera pentsatuko zuten eta PP bozkatuko zuten segur aski askok.

Euskadi ez da munduko gertakizunetatik isolatua dagoen irla. Hemen ere bada kanpokoak laguntzetatik bizi direla edo genero berdintasuna egina dela uste duenik. Poliziaren gehiegikerien aurrean itsuarena eta gorrarena egin, nagusien esanetara beti makurtu edo edozein gutxiengoen beharrak (folkloretik kanpoko euskaldunenak barne) ikusi nahi ez dituenik. Eta ez dira gutxi. Esango nuke Euskadin halako mundu ikuskera dutenak, beste askorekin batera, gustura kokatzen direla PNVn.   

Meatzaldea eta Enkarterrin jakina da frankista asko Franco hil aurreko alkandora urdinarekin oheratu eta PNVn izena emanda esnatu zirela Trantsizioaren egunsentian. Ez dut uste gauetik goizera egundoko aldaketa ideologikorik izan zutenik.
Ildo beretik azken hamarkadan, besteren artean, PPk izandako beherakadagatik puztu da PNV.  Datozen krisien bidegurutzetan PNV delako Euskadin neoliberalismoaren baloreak eta dominazio sistema iraunaraztea  egokien bermatuko duen aukera. Beraz Euskadiren berezitasuna genuke gaurkoz PNVk biltzen duela hiru lurraldeetako ia eskuin osoa. Ikusteke legoke orduan zer irtengo litzatekeen hortik noizbait boterea galduko balu, are gehiago hori inoiz Bizkaian gertatuko balitz.   

Honetaz eta hartaz jarraitu genuen kalakan, Dani Arranz, Gemma Zabaleta eta abarrek eginiko idatziaz, baina hori beste baterako kontua da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2020ko uztailaren 12a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


Teknologia
Hildakoen txatbotak

Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]


2025-03-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Desgaia gai

Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]


2025-03-05 | June Fernández
Meloi saltzailea
toXic

Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Eguneraketa berriak daude