Gutxinaka bada ere kultura berpizten ari da. Duela aste batzuk zabaldu zituzten museo eta arte-galerietako ateak, eta Gasteizko hainbat kontzertu aretok laster irekitzeko asmoa dute. Udako eskaintza kulturalak ez du zerikusirik izango aurreko urteetakoekin. Gasteizko Azkena Rock Festibala urtebete atzeratu da, eta aurreikusita zeuden ekimen askok streaming-aren aldeko apustua egin du.
Dena ilun ikusten den egoera honen erdian, zaila da etorkizun oparo eta aberasgarri bat aurreikustea kultur arloarentzat. Izan ere, ondo deritzot urte honetarako programatuta zeuden kontzertu, antzerki, erakusketa eta eskaintza kulturalen datak atzeratzea, baina non geratuko da kulturaren garapena? Sormena lantzen duten artistek tokia izango dute hurrengo udako jaialdietan?
Ziurgabetasun eta zalantzaz beteriko etorkizunari tarte batean ihes egiteko, Zeru bat, hamaika bide erakusketa proposatzen digu Gasteizko Artium Museoak. Konfinamendua baino lehenago estreinatu zen erakusketa honek Euskal Herriko zenbait artistaren artelanak ditu ikusgai. 1977-2002 bitarteko eraldaketa politiko, kultural eta sozialak ditu mintzagai, eta Nestor Basterretxea, Itziar Okariz, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Esther Ferrer eta beste hainbaten lanak biltzen ditu.
Adierazpen aniztasunaren barnean egiten du ibilbidea museoak proposaturiko ibilbide honek. Ehun artelan, dokumentu eta artxibo-irudi baino gehiago jasotzen ditu erakusketak, eta tokikoaren eta globalaren arteko talkak erakutsi nahi dizkigu. Mugimenduz beteriko urteetan Euskal Herria gune oso aktiboa izan zen, hainbat arrazoirengatik, hala nola, gainbeheran zegoen industria eredua, diktadurak egindako errepresioa…
Ziurgabetasun eta aukera berrien testuinguru horretan, egoera berriak eskatzen zuenera moldatu zen artea. Garai hartako artista askok, herri-administrazioarentzat eta sortzen ari ziren erakundeentzat iruditegiak sortzeko zeregina hartu zuten: Eduardo Chillidak esaterako, EHUko logotipoa diseinatu zuen. Chillidaz gain, garai horretako euskal artea ulertzeko ezinbestekoak diren Oteiza eta Basterretxearen artelanak.
Itziar Okarizen artelanek ere indarra ematen diote erakusketari. Haren lanetan gorputzaren eta hizkuntzaren arteko konexioak sortzen du donostiarraren identitatea. 1990eko hamarkadan egindako argazki batzuen bidez, pijama daraman gazte kaskamotza hozkailu barrura begira dago. Gaztearen buruak Lurra irudikatzen du, buruko azalak ura eta ile motzek, aldiz, kontinenteak.
Laburbilduz, Zeru bat, hamaika bide erakusketan homogenizazioaren kontrako euskal aldarria adierazten da. Artelanek egonkortasuna eman nahi izan zieten garai ezegonkorrei. Errealitatea kritikotasunetik adierazteko ahalegin multzoa da, ordena apurtzeko modu bat.
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]
Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.
Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.
Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]
Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]