AEBen liluraren menpe

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

George Floyden hilketaren berri izan nuenean, amorru-oldarrak laster leku egin zion etsipenari: “Zoritxarrez, ez da ezer aldatuko”. Bada, usteak, erabat ustel. Eta horrela, konfinamenduaren azken hilabete honetan, AEBetako hedabideei Egunean Behin aplikazioari baino fidelagoa izan natzaie. 2020ko urte distopiko honen gidoian, denboraldiak ezer berririk eskainiko ez zigula uste genuenok aho bete hortz utzi gaitu Atlantikoaz bestaldeko gertakari-segida sinesgaitzak.

"AEBek espektatibak sortzen dizkigute, baita gutxiespena ere, Mendebaldeko Europaren bertsio esajeratua balira bezala"

Gertakari zatarrak. AEBetako boterea apaltzen ari diren krisi ekonomiko, sozial, politiko eta ekologikoak biziki areagotu ditu krisi epidemiologikoak. Hori gutxi balitz, ekuazioari beste indar suntsitzaile berri bat gehitu behar diogu: Trump hautatuz gorrotoan oinarritutako aldaketa nahi zuten horiek azkenean gorrotoa pilatzea eta ezer ez aldatzea baino ez dute lortu. XXI. mendeko erronketara egokitu ordez, eskuin muturreko politikek AEBetako arazo sistemikoak izugarri areagotu dituzte. Gainera, Trumpek, Mendebaldeko boteretsuen onespena galduz, AEBen kapital morala inoiz baino gehiago higatu du. George Carlin umoregile zenaren hitzetan: “Amets amerikarra esaten diote lotan egon behar zarelako horrelakorik sinetsi ahal izateko”.

Gertakari ederrak. Hondartza pribatu, espetxe pribatu eta armada pribatuetako herrialde hartan, egungo Euskal Herrian pentsaezinak liratekeen erantzun erradikalen lekuko izan gara. Jendeak komisariak erre eta alokairu-grebak antolatu ditu, eta kontzientzia politikoa bizirik dagoela erakutsi digute. Kritika olatua bezala zabaldu da herrialde osoan eta kontsentsu zahar ugari hautsi ditu nonahi, ustekabean.

Zergatik sortzen digute horrenbesteko lilura AEBetako gertakari politikoek mendebaldeko europarroi? Inperioa desegiten ikustearen zirrara baino (oraindik horretatik urrun baikaude), AEBekiko menpekotasuna (kulturala, ekonomikoa, militarra) eta gehiegizko esposizioaren ondorioa izan daiteke. Finean, geure gizartea gehiago asaldatu du bertako hilketa arrazista batek Txinako kontzentrazio-esparru arrazistek baino. Alde batetik, hango borrokek eta arrakastek inspiratu egiten gaituzte, eta geurean lozorroan zeuden gatazkak suspertu eta indartu ere bai. Beste aldetik, bertako sistemaren dekadentziak nagusitasun moralaz puzten gaitu geure arazo sakonei ezikusiarena egiten diegun bitartean. AEBek espektatibak sortzen dizkigute, baita gutxiespena ere, Mendebaldeko Europaren bertsio esajeratua balira bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude