Informazioaren Gizartean Doktorea eta Donestech kolektiboaren sortzailea da Núria Vergés (Igualada, Herrialde Katalanak, 1976). Zientzia Politikoak ikasi zituen UAB Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Gizarte eta Politika Publikoen masterra egin zuen UPF Pompeu Fabra eta John Hopkins unibertsitateetan. Bere lan ibilbidea emakumezkoen eta teknologia berrien inguruko harremanaren azterketan oinarritu du.
Noiz eta nola jaio zen Donestech?
2006an gorpuztu genuen urtebete lehenago sortu zitzaigun ideia. Oker ez banago, amets moduko bat izan nuen, eta ernatzerakoan garai hartan elkarren artean ezagutzen ez ziren Alex eta Eva deitu nituen eta Bartzelonako Raval auzoan gelditu ginen hitz egiteko. Feelinga egon zen hiruon artean eta Katalunia mailako ikerketa bat planteatuz hasi ginen. Ordurako, modu batera edo bertzera teknologiaren aktibismo desberdinetan murgilduta ginen hirurok, eta generoaren eta feminismoen inguruan lan egiteko beharra elkarbanatzen genuen. Argi genuen emakume anitz ari ginela gauza interesgarriak egiten eta, nolabait, ikusezin bihurtzen gintuztela.
Zeintzuk dira zuen erronka nagusiak?
Bizitza bakar batean ase ezin diren erronka anitz ditugu, horregatik sarean lan egiten dugu sarri. Batez ere teknologietan emakume eta LGTBIQ* lagunek toki hobeagoa izan dezaten lan egiten dugu, genero inpaktu askatzaileen bitartez. Garapen teknosozialen abantailak betikoentzako izan ordez, guztiontzat izan daitezen. Orain, gehienbat, harreman digital aske eta seguruen alde lan egiten ari gara.
Generoaren eta teknologiaren inguruko hainbat ikerketa egin duzu. Zein toki dugu gaur egun emakumeok mundu digitalean?
Baikorra naiz, emakumeon tokia gorakorra eta emankorra dela erranen nuke, baina oraindik ere espazio garrantzitsuetan egoera minorizatua bizi dugu. Zentzu horretan, erronka da geroz eta gehiago izatea eta mundu digitalean baldintza hobeak lortzea. Horretarako ezinbertzekoa da generoa kontutan hartzea.
Emakumea askea da Interneten?
Zoritxarrez, oraindik ez. Baina Internetetik kanpo ere ez, emakumeak izate hutsagatik. Adibidez, sareko indarkeria matxistak sare sozialetan dugun askatasuna mugatzen du, eta are gehiago, hainbatetan kanporatuta gaude, zuzenean edo zeharka.
Indarkeria matxistak aipatzen dituzu. Nola dago panorama?
Hagitz gutti hobetu da. Kasik ez dugu daturik ezta neurri eraginkorrik ere sareko indarkeriari aurre egiteko. Harrigarria bada ere, indarkeria matxista ezabatzeko erantzukizuna emakume eta feministoi egozten zaigu. Baina, erasoaren ardura erasotzailearena da. Gobernuek eta boterea duten plataformek bertze alde batera begiratzen dute eta euren gelditasunarekin sareko indarkeria matxista normalizatzen dute. Larria da big dataren aroan indarkeria matxistak diagnostikatu eta gure burua defendatzeko hain informazio gutti izatea. Egia da feminismoek lagundu dutela, baina bide luzea gelditzen zaigu oraindik.
Historikoki, zenbateraino izan da Internet gizonezkoen esparrua?
Ada Lovelace bezalako erreferenteak izan arren, gaur egun komunikazio eta informazio teknologien ikerketa eta lanetan txikia da emakumezkoen partaidetza –ez da horrela sare sozialetan–. Pribilegio, prestigio eta botere mundua delako batetik, eta indar kapitalista, kolonial eta patriarkalagatik bertzetik. Erranen nuke historikoki teknologiaren sarbidean emakumezkoen ezagutzak barrera formalak izan dituela eta gaur egun informalagoak direla. Baina bai, generoaren sozializazio estereotipatuaren bitartez teknologikoa dena, ustez, gizonezkoena da.
Google bezalako enpresa erraldoiek geroz eta informazio gehiago dute erabiltzaileen inguruan. Nola izan gaitezke askeak geure inguruko hainbertze informazio duen esparru batean?
Argi dago informazioa izateak boterea ematen diela gurekiko. Horregatik, boterea birpentsatu beharra dugu; askatzailea izan beharko luke, zapaltzailea izan ordez. Eta, zalantzarik gabe, askatasuna bermatzeko ezinbertzekoa da sistema teknologikoa despatriarkalizatzea. Geure datuen eta bizitzen inguruko autonomia eta subiranotasuna izaten hasi behar dugu, erantzukizun kolektiboaren bitartez.
Egingarria da, sistema honetan, emakumezkoentzat askatzailea izango den mundu digitala sortzea?
Errealitatea historikoki gutxiengoen mesedekoa izan den arren, geure zerumugak gehiengoa ase behar du. Eta, mundu digitala segurua ez den bitartean, elkarren arteko zaintza funtsezkoa da.
Baina, zein da zaintzaren gakoa?
Batzuetan atseden hartzea komeni da, maskarak edo babes gehiago erabilita, adibidez. Horretaz gain, garrantzitsuena modu seguruan eta zerbitzari ziurren bitartez nabigatzea da. Baina, noski, horrekin bakarrik ez dugu mundu digital seguru eta askerik lortuko. Garrantzitsua da, bitartean, zerumuga begiratu eta nahi dugun mundu digital hori eraikitzen hastea. Horretarako funtsezkoa izango da Internet feministatzen jarraitu eta eduki feministez betetzea, eta eduki horien eragina birbanaketa, justizia, eta askatasunari begira jartzea, iruditeria ziberfeministak amestuz eta sortuz.
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Gorrotoa sustatzen duten algoritmoak, mendekotasuna sortzeko diseinatutako aplikazioak, pertsonak beharrean publizitate-hartzaileak ikusten dituzten plataformak, merkantzia gisa tratatzen gaituzten sare sozialak... Badirudi azken aldian Internetetik toxikotasuna baino ez dugula... [+]
“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]
Espainiako Liburutegi Nazionala eta Euskariana Euskadiko Liburutegi Digitala elkarlanean aritu dira, bigarren urtez jarraian, .eus domeinuko eduki multzo handi baten bilketan. 13.000 domeinutan, orrialde sorta handiak biltegiratu dituzte, informazioko 15 terabyte guztira. Baina... [+]
Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]
Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]
Euskarazko Wikipediaren proiektuetako bat da Ikusgela, ikus-entzunezko material didaktikoak sortzeko ekimena, eta ikasturte berria abiatzera doaz euskal kultura sailerako bideo sorta berria argitaratuz. Hori egireko orduan konturatu dira artikulu askok hobekuntza eskertuko... [+]
Udako albistea da, zenbait tokitan agertu zena, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organo bat) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari espedientea ireki ziola Googleren produktu batzuk erabiltzera behartzeagatik ikasleen... [+]
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Irail amaieran itxiko da Kaixomaitia.eus, harremanak aurkitzeko euskarazko webgunea, 17 urteko jardunaren ondoren. Hala jakinarazi du mezu batean bere sortzaileak, urteotan baliabide hau kudeatzen hainbeste lan egin duen Iñigo Arandia Galarragak. Mezuan aipatzen du... [+]
Amazonen hodeia da AWS, eta funtsezko faktorea izaten ari da Israelen operazio militarretan.