UEUk 120 plaza eskainiko ditu eskari handiena duten hiru espezialitateetan. Jakitun dira euskarazko eskari osoari erantzuteko ez direla gai izango.
Masterra derrigorra dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleek, eta hizkuntzen irakasle izango direnek. EHUk euskaraz eta aurrez aurre egiteko aukera ematen du. Mondragon Unibertsitateak baditu plaza batzuk internetez eta euskaraz. Internetez eta euskaraz egin nahi duen ikasle ororentzat ez dago, ordea, aukerarik. Ikasle askok gaztelaniaz egin dute masterra Espainiako unibertsitateetan, nahiz eta etorkizunean euskaraz irakatsiko duten.
UEUk EHUren zentro atxiki gisa eskaini ahal izango du Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra. Plazak beteta daude eta irailaren 19an egingo dute aurkezpena.
Eskaera handiena dagoen hiru espezialitatetan eskainiko da masterra: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, eta Natur Zientziak eta Matematika. Bakoitzean 40 plaza egongo dira. Espezialitate bakoitzean hautazko irakasgai bat egongo da, ingelesez.
Masterra internet bidez izango bada ere, aurrez aurreko hainbat saio izango ditu, baldin eta osasun egoerak eragozpenik eragiten ez badu. Ebaluazioak eta amaierako lanaren defentsa aurrez aurre egingo dira eta praktikak hezkuntza zentroan.
Masterrak zortzi espezialitate dauzka EHUn eta aurrez aurrekoak dira, EAEko hiru campusetan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, eskainiak. EHUk ez du internet bidez eskaintzen. UEUk abian jarri duen masterraren arduraduna da Aitzol Astigarraga eta berak adierazi digu internetez egiteko eskaria eskaintza baino handiagoa dela: “Irakaskuntza ikasketak bukatu berri dituztenek zuzenean masterra egiten dute eta ohikoa aurrez aurreko modalitatea aukeratzea da. Gaur egun ordea, jende helduak, bestelako lan batean ari denak ere, bestelako ikasketak egiten ditu eta batzuek master hau egin nahi dute. Lanean ari direlako edo kontziliazio kontuengatik ezin dituzte aurrez aurreko eskolak hartu. Horiek internetera jotzen dute. Euskaraz eskaintza oso murritza da, Mondragon Unibertsitateak ditu plaza batzuk. Beraz, askok masterra gaztelaniaz egiten du Errioxako edo Valentziako unibertsitateetan, adibidez. Gaztelaniaz egiteaz gain, hemengo curriculuma ez dute ikasten, eta gero hemen izango dira irakasle”. 120 plaza gehiago izango dira hemendik aurrera masterra euskaraz egiteko, nahiz eta jakin badakiten eskari osoari erantzuteko moduan ez direla.
Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.
ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.
Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]
Nolako esperientzia eta ondorioak izan dituzte iraganean bateratu ziren ikastetxeek? Zein berme eskatzen dituzte orain fusio fasean murgilduta daudenek? Bi ikastetxek bat egiteko prozesuan, aintzat hartu beharreko gakoak zein diren aletu ditugu, etorkizunean fusioen politikak... [+]
Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]
Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.
Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Hitzarmena berritzea, baina, ez dute lortu, eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa astearte honetan izango da.
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]
Oier Sanjurjo Maté hautatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari. Atzo egindako asanbladan erabaki zuten izendapena. "Mugarri garrantzitsua da euskarazko hezkuntzaren etorkizunerako foru erkidegoan", adierazi du Ikastolen Federazioak ohar batean.