Hogeita bi eta bat

  • Julian Retegik Juan Inazio osaba tanto bakarrean utzi zueneko partida famatua izan zen. Julian aurretik, lehiakor, harro, seguru, osaba atzetik, pilota ikusi ere egiten ez zuela. Osabaren tanto bakar horrek ere min eman ziola aitortu omen zuen Julianek, hutsean uztea helburu, sobrare.


2020ko uztailaren 03an

Abilidadez jokatu dute hizkuntzaren partida Jaurlaritzako bi sozioek legealdi honetan. Aurreko urteetako joko-estrategia aldatuta abiatu zuten jokaldia, entrenatzaile eta jokalari berriekin, eta joko ederra ikusteko parada eskaini dute. Tantoz tanto, aurkaria txikitu eta ikusleak bereganatzea lortu dute. Hogeita bigarren tantorako sakeak zutik jarri du frontoia.

Beste gai askotan gertatzen den bezalaxe, hizkuntza kontuetan ere antzeko hitzak eta kontzeptuak erabiltzen ditugu kontrajarriak diren edota bata bestearengandik urrun dauden ideiak adierazteko. Hala, ekonomia zirkularra deitzen diogu hondakinak nola edo hala sailkatu eta trontzorik handiena erraustegira bidaltzeko sistemari; heziketa inklusiboaz ari gara matrikulazio kanpainetan kolore pixka bat sartu eta etorri berriei gure eskoletan behar dituzten baliabideak eskaintzen ez dizkiegunean; genero parekidetasuna deitzen diogu mahai inguruan gizonak eta emakumeak kopuruan berdintzeari, eguneroko languneetan, maiz, emakumeok hitza hartzeko ere zailtasuna dugunean; zertaz ari ote gara hizkuntza normalkuntza edo, gaur egun dioten moduan, hizkuntza berdintasuna, diogunean?

Gutxi aurreratu dugu azken urteotan eta mantso goaz, oso mantso, nahiz eta bestelako irudi bat ematen saiatzen garen. Adibide txiki bat besterik ez: gaur oraindik, gure herrietan lasai asko irekitzen dituzte merkatalgune handiak, inolako exijentzia linguistikorik gabe, ez baitugu legerik hori zorrotz arautzen duenik. Ordainetan, nolabaiteko adabakia jartzeko, udala behartuta dago, 2016ko Udal Legeak jasotzen duenaren arabera, gune horien eragin linguistikoa neurtzera, eta, eragin hori negatiboa izan badaiteke, neurri zuzentzaileak aholkatzera. Aholkatu, proposatu, inoiz ez exijitu. Herriko euskaltzaleak ondoren, hamabost eguneko ariketa bat egiteko proposamena egitera joango dira merkatalgunera, asertibitate handiz, kontsumitzaile euskaldunok langile euskaldunez hornitutako ordainlekuak izan ditzagun, gure hizkuntz eskubideak errespetatuak izateko. Hamabost eguneko ariketa eginda, libre hurrengo bat arte. Exijentziarik ez da gehiago. Dena da sustapena eta sedukzioa.

Merkatalguneak, administrazioa, osasun etxeak, irakaskuntza, kirol jarduerak, enpresa mundua, hedabide publikoak, aspalditik bidean omen den doako euskalduntzea… Sakoneko hutsuneek hutsune izaten jarraitzen dute, baina bada gauza bat errotik aldatu dena, eta hori presio soziala da. Mugimendu sozialak, konfrontaziorik gabeko elkarlanaren izenean, autonomia galtzen joan dira, zentzu kritikoz aurrera egitea eta eginaraztea zailduz. Horrek eman dio boterean dagoenari 22. tantoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-20 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
“Penko” kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-17 | ARGIA
EH Bilduren eta PP+C's-en artean jokoan zegoen Bizkaiko eserlekua, eskuinarentzat

Atzerrian bizi diren Euskal Herritarren botoak zenbatu ostean, PPk eta Ciudadanosek eratutako koalizioak bereganatu du Bizkaiko 25. eserlekua.


2020-07-15 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


2020-07-14 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


U12: hauteskundeen lehen analisia

2020ko uztailak 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzak esku artean ditugu eta horiek aztertzeko asmoz hiru artikulu idatziko ditugu, gaurkoa lehenengo izango da interpretazio deskriptibo-orokor bat eskaintzeko:


2020-07-13 | Axier Lopez
Normaltasun berriak zahar usaina du

Jokaldia ondo atera zaie. EAEko hauteskundeak Kataluniakoekin, eta batez ere, erabakitzeko eskubidearekin, talka ez egiteko aurreratu zituzten aurrena. Koronabirusak uztailera arte atzeratu du bozkaketa, baina helburua lortu dute boterean jarraitu nahi zuten alderdiek: orain... [+]


Gipuzkoa EAJ eta EH Bildu artean banatu dute ia, lehia estuan

Euskal lurraldeen artean, EAJren eta EH Bilduren lehia-gune handia da Gipuzkoa. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduk irabazi zuen ozta-ozta, 2016koetan EAJk aise eta 2020koan ezker abertzaleko alderdia jeltzaleengandik oso gertu egon da. Abstentzio handia... [+]


2020-07-12 | ARGIA
Andoni Ortuzar (EAJ)
“Kolaborazio ziklo berri bat behar dugu krisitik ateratzeko”

EAJk irabazi ditu hauteskundeak eta 31 legebiltzarkide lortu ditu, 2016ko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Andoni Ortuzarrek Iñigo Urkullu jo du krisitik ateratzeko gidaritzat, eta alderdi politiko guztiei eta euskal gizarteari egin die elkarlanerako eskaintza.


2020-07-12 | ARGIA
Ordizian EH Bildu garaile botoen %45ekin

Ordizian parte-hartzea nabarmen handiagoa izan da bataz-bestekoa baino: %55,92k eman du botoa eta EH Bilduk irabazi ditu Legebiltzarreko hauteskundeak herri honetan. 1.747 (%45,3) boto lortu ditu, eta bigarren indarra izan den EAJk, berriz, 1.268 (%32,88). Duela lau urteko... [+]


2020-07-12 | Mikel Eizagirre
%53ko parte hartzea Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan, inoizko baxuena

Abstentzio-tasa %47koa izan da, 2016an baino baino %7 handiagoa.


2020-07-12 | ARGIA
Maddalen Iriarte (EH Bildu)
“Gure baloreekin bat egiten duen gero eta jende gehiago dago”

EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriarte “oso oso pozik” agertu da koalizio abertzaleak izandako emaitzekin. Bere esanetan emaitza horiek “aldaketa baten hasiera baino ez” dira.


Eguneraketa berriak daude