Frantzian gertatzen dena ez da arrazakeriaren kontrako borrokaren “amerikartzea”

  • Frantziako poliziaren arrazakeriaren gaia aktualitatean kokatzea lortu du Egia eta Justizia Adamarentzat izeneko komiteak. Poliziak Adama Traore hil zuen 2016ko uztailak 19 hartaz geroztik, etengabean, hiriz hiri, auzoz auzo, pertsonaz pertsona egindako jakinarazte lan alimalearen emaitza da gaur egun Frantziako kaleetan iragaiten ari dena. Borroka antiarrazistaren “amerikartzea” dela erratea, arazoaren parean itsu izaten segitzea da. Frantziako Estatuan hemeretzi lagun hil eta beste 117 larriki kolpatu zituen poliziak iaz. Eta hiri inguruetakoek eguneroko ogi dituzte polizia gehiegikeriak eta arrazakeriak.

20.000 lagun batu ziren Parisko Auzitegiaren aitzinean ekainaren 2an eta hortik bi astetara berriz ere beste hamarnaka mila, Egia eta Justizia Adamarentzat Komitearen (Comité Vérité et Justice pour Adama) deiari erantzunez, Parisez gain, manifestazioak beste hirietan ere burutuz. Ezohikoa eta historikoa da Frantziako Estatuan gertatzen ari dena: arrazakeria sistemikoaren kontrako mezua periferiatik atera eta erdigunean kokatu da, hots, bazter auzoetatik hiri erdigunera pasa da, boteredunek aipatu beharrekoen zerrendan sartzeraino –izan agintari politikoena zein mainstream komunikabideena–.
2016ko uztailaren 19an, Val d´Oise  Parisko hiri inguruko jendarmerian hildako Adama Traoren heriotzari buruz egia eta justizia exijitzen dabil kolektibo hau. Assa hildakoaren arrebak egindako lan handiari esker, anaiaren hilketaz haratago, Frantziako Estatuan den arrazakeria mekanismoa argiratzeko eta desmuntatzeko grinarekin dabiltza borrokan. Egiturazko zapalkuntza horren garro batean zentratzen da komitea: polizia indarkeriaren arrazakerian.
Bataz beste, urtero hamabi pertsona hiltzen dituzte Frantziako poliziek ala jendarmeek. Iaz hemeretzi izan ziren eta beste 117 larriki kolpatu. Datu horrek ere gora egin du COVID-19ari aurre egiteko konfinamenduan –Frantziako polizia ala jendarmeengatik, hamabik dute bizia galdu apirilaren 4tik maiatzak 10eko tarte laburrean!–.
Hilketei gehitu behar zaizkie indarkeria fisikoak, kontrolak, presioak zein irainak, eta zenbaki guztiak bat datoz ondorengoa ondorioztatzeko: banlieue-tan, hau da, Frantziako hiri inguruetan dira gehiengoan bideratzen. Hots, jatorriz kanpokoak –baina usu hiru edo lau belaunaldi Frantzian pasatako familiakoak– dira biktimak. “Enplegua, etxebizitza, hezkuntza ala beste, egoera kaskarra pairatzen dugu, baina guzti horrek oinarri bera du: arrazismo estrukturala dago Frantzian”, azaltzen zion ARGIAri Louisa Yousfi arrazismoaren aurka dabilen gazte militanteak Poliziaren gehiegikeriak Frantziako auzo txiroetan erreportajean. Horri gehiturik poliziak bideratu indarkeria, egoera jasanezina leherkorra ere da aspaldian. Eskubideen Defendatzailea deitu egitura administratibo ofizialak dio: Frantziako Estatuan beltzek eta arabiarrek poliziaren partetik kontrolatua izateko hogei aldiz arrisku gehiago dute.
Arazoa ez da berria eta noski, berdin-berdin arazoarekin bukatzeko aldarria. Egia eta Justizia Adamarentzat-ek burutu bi manifestazio historikoen gisara, 1983an ere 100.000 lagun batu ziren Parisen, “Berdintasunaren aldeko eta arrazismoaren aurkako martxa”  kari. Orduan ere, poliziak tirokaturik ospitalean zegoen Toumi Djaidja gaztearen ahotik atera zen protestarako deia. Marseillatik hamar bat lagun abiatu eta ehun mila batu ziren Parisko azken kilometroetan. Tartean ia 40 urte pasa dira eta arazoak bere hartan dirau. “Polizia auzitan jartzea Errepublika auzitan jartzea da. Eta Frantzian, Errepublikaren sakralizazio batean izateaz gain, arraza-osagaia erabat falta da”, dio Rokhaya Diallo arrazakeriaren kontrako militante eta kazetariak. Hori horrela da, liberté, égalité, fraternité trinitatea itsuki errepikatzen eta iragan kolonialari amnesiko bailitzan bezala dabilen Frantzian.

Omen, borroka “amerikartua”

Nahiko deigarria da mainstream komunikabideek Frantzian gertatzen ari denaz duten irakurketa. Salbuespenak salbuespen, aho batez dabiltza arrazakeriaren kontrako haserre popularra AEBetako George Floyd afroamerikarren heriotzari lotzen. Noski, gertakizun horrek hauspotu zuen sua –Traore ere Floyden gisara zendu zelako eta bien azken hitzak “itotzen naiz” izan zirelako–, baina pindarrak hor ziren aurretik. Tartean, konfinamendu garaian biderkatu polizia gehiegikerien bideo bortitzak sortu ezinegona.
Komunikabide hauen diskurtsoaren azterketa irakur daiteke www.arretsurimages.net webgune independenteko Antiarrazismo frantsesa amerikartu  al da? (l´antiracisme français s´est-il américanisé?) artikulu mamitsuan. Adibideen artean, Le Point komunikabideko editorialaren pasarte hau: “Arrazialistek lortu dute Frantziako egoerarako amerikar irakurketaren inposatzea, eta sinestaraztea Minneapoliseko polizia txuri batek odol-hotzean hildako George Floyden gisako heriotzak eta gutxiengoen eskubideen zangopilatze sistematikoak ohikoak liratezkeela Frantzian. Tetelekeria”. Borroken “amerikartzeko” joera hori ez dute berria eta jada genero eta sexu identitateen aldeko borrokentzat ere berdina leporatzen zuten urte batzuk lehenago.
Hamarkadetan zehar martxan den borrokaren osagaiei ez begiratzeko eta AEBetako aktualitateari lotzeko joerak Frantziako Estatuak goraipatzen duen “unibertsalismoarekin” lotzen ditu artikuluak. Modelo unibertsalistaren arabera, guztiak gara herritar eta frantses eta edozein izanik ere gure berezitasun kulturalak, eskubide berak ditugu. Nonbait, zentzu berera doaz Emmanuel Macron presidenteak ekainaren 15ean plazaratu zituen hitzak. Bi egun lehenago Parisen egindako manifestazio historikoa ez bazuen zuzenki izendatu ere, arrazismoaz mintzo zela, ondokoa adierazi zuen: “Separatismorik” eta “komunitarismorik” ez duela onartuko. Boterearen logikari segi, unibertsalismoan ez dagoelako bereizkeria estrukturalik eta beraz, elkarbizitza hau kritikatzen dabiltzanak berez multzoa hautsi eta bereizi nahian dabiltzalako. Irain gisa hartu zituen adierazpen hauek Egia eta Justizia Adamarentzat komiteak.
Bazter hirietako herritarrek jasandako gehiegikeria salatzerakoan “ez dago kerik surik gabe” ukan dute sistematiko erantzun gisa. Postura hori oraindik presente baldin bada ere, gutxituz doa. Sare sozialei esker, lekukoen bideoak hor direlako froga gisa, eta nola ez, bazter hirietan burutu ohi zena hiriguneetako errealitate bihurtu delako. Jaka Horiek zein mugimendu sozialek jasandako errepresioa oso bortitza izaten ari da Frantzian.
“Borroken konbergentzia” ez baina “ukaldien konbergentzia” izendatzen du egoera hau Eric Fassen soziologoak: “Polizia indarkeriaren esperientzia partekatua”.  Salbuespenak salbuespen, bi mugimenduen bateratzerik ez da eta egitekotan, –bai ala bai– zuri gisa dituzten pribilegioei buruz beharko dute gogoetatu Jaka Horiek. Pobrezia, diskriminazioa eta polizia indarkeria biek pairatzen badute, sistema arrazializatuan ez direlako alde berean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


Ertzaintzak Lurraldebuseko autobus gidariak prestatuko ditu eraso matxisten aurrean

Azahara Domínguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Antolamendu Saileko diputatuak iragarri du, Jabier Zabaleta Ertzaintzaren buruarekin bildu ostean. Besteak beste, sexu erasoei aurre egiteko baliabideak eskainiko dizkiete, biktimak "azkarrago artatzeko... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


2024-12-16 | Leire Ibar
Durangoko gaztetxea desalojatu dute eta Ertzaintzak foam jaurtigailuekin tiro egin du bertan zeudenen aurka

Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]


Ertzaintzari “erantzukizunak” eskatu dizkio Realak, foam jaurtigailuz zaurituriko zalearen kasuan

Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.


2024-11-27 | Leire Ibar
Ertzaintzak komisarian jipoitu zuen emakume arrazializatuaren kasua itxi dute prokuradoreak helegitea aurkeztea “ahaztu” eta gero

2018ko maiatzean Getxoko Ertzaintzaren komisarian jipoitu zuten Silvia emakume migratu eta arrazializatua, bidegabeki atxilotu ostean. Epaiketan zigor arinak ezarri zizkioten ertzain bati, baina emakumea ere zigortu zuten desobedientzia leporatuta. Silviak Espainiako Epaitegi... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


2024-10-10 | Gedar
Guardia Zibilak bizkarretik tiro eginda hil zuen pertsona bat Madrilen, agerraldi psikotiko bat jasatean

Gutxienez hamabi poliziak inguratu zuten gaztea. Erail zuen agenteak esan du gainera joan zitzaiola agerraldia izan zuen gaztea, baina bertsio hori gezurtatu du lekuko batek. 2020an izan zen hilketa, eta orain ari dira epaiketa egiten.


Zupiria, zauritutako Realeko zalearen kasuaz: “Ezin da baieztatu foam jaurtigaia izan zenik”

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak orain arteko bertsioari eutsi dio. Bestalde, esan du Amaya Zabartek, martxoan PSGren kontrako futbol partiduan Anoetan larri zauritutako Realeko zaleak, ez zuela bere deklarazioan aipatu ertzain batek ostikoa jo zionik.


Eguneraketa berriak daude