Baionan bizi den abertzale ezkertiarrak giroa tentsiodun sentitzen du bigarren itzuliaren bezperan. Baionaz kanpo denak “zer demontre pasatzen da Baionan?” galdera du mihi puntan. Etxeto eta Etxegaraien artean izanen da hautua, ezkerra eta eskuinaren artean. Abertzale batzuek ezker-eskuin eskemari loturik, Etxegarai kanporatu eta ezkerra nahi dute boterean –BBE Baiona Berde eta Elkarkidea Etxetori juntatzeko aldekoen argudioa zen, batzarraren bozketan gutxiengoan kausiturikoa–. Etxegarai sostengatzen duten abertzaleek, eskema horretaz haratago joan eta auzapezgaien posturari so egiteko premia ikusten dute. Argi da auzapezgaiari so eginez, ezker-eskuin kartak nahasirik direla: ezkerreko Etxeto AHTaren alde da, eskuineko Etxegarai kontra; etorkinen alde aritu da Etxegarai, prefetaren aurka egiteko ausardia politikoarekin gainera –Pausa harrera gunearen sorrera izan da ikusgarriena, baina aitzin goraipatu ez zituen neurri asko hartu zituen, etorkinek zein laguntzaileek estimaturikoak–. Bake prozesuaren aurka da Etxeto, asko egin du Etxegaraik, presoen auzia konpontzeko bilerak Justizia ministerioan errepikatuz. Euskara politikari dagokionez argi da Etxegaraik ez duela nahikoa egin eta hitzemandakoa ez duela gauzatu. Baina Etxeto ez doa hobeto. Ondoko osagaia ere hor da: 2014an Baionako eskuinaren Grenet dinastia Etxegarairen aurka aritu zen kanpainan eta Etxeto agertu zaigu duela hiru aste, merkatu egunez terrazan Grenetekin kafea edaten, guztiok ikusteko gisan. Aurten ere, eskuin historikoaren sostengua nora doan zalantzan jartzeraino. Auzapezak inguruan taldea duela diote Etxetoren aldekoek, bai –baina– auzapezak asko egiten duela diote Etxegarairen aldekoek. Giroa are elektrikoagoa da, jakina delako ekainaren 28ko emaitzak Baionatik haratago ukanen dituela ondorioak, Euskal Hirigune Elkargoan zein presoen auziari dagokionez Paris mugiarazi nahian dabilen ordezkaritzan.
26 bozek banatu zituzten Etxeto eta Etxegarai 2014an eta aurten ere oso tinko da afera. Abertzaleen botoak ukanen du eragina: ezker-eskuin eskemari begira direnen eta auzapezgaiari so direnen arteko aldeak ukanen du pisu handia.
Hauteskunde egunean, oposizioak ohartarazi bi akats nagusi onartu ditu epaileak.
Marie-José Mialocq-ek Arbonako hauteskundeak bigarren aldiz irabazi ditu. 2020ko martxoko bozketan Beñat Arlaren zerrendak helegitea jarri zuen eta auzitegiak onartu. Uztailaren 18an egin dituzte hauteskundeak bigarren aldiz.
Aktualitatea ez zait batere interesatzen –zutabe hauetarako, bistan da; bestela aktualitatearen kontsumitzaile ohikoa naiz, are garaiaren arabera tiraniaren menpekoa–; baina batzuetan iruditzen zait azkar asko ahaztuko dugun txikikeriaren batek erakuts dezakeela... [+]
Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]
Jean-Rene Etxegaraien zerrendan aurkezteko hautua egin zuen Joseba Erremundegi abertzale eta euskaltzaleak. Justuki abertzale eta euskaltzale den horri luzatu dizkiogu bizpahiru galdera, hautatu duen zerrenda ez delako abertzalea eta eskuinekoak ere dituelako bere taldean.
Bigarren itzuli honetan ere urtetako lanaren emaitza lortu dute abertzale ezkertiarrek: Ziburun, Urruñan eta Itsasun auzapez izango dira. Bozketen lehen itzulian Biriatun eta Donapaleun irabazirik, Uztaritzen eta Baigorrin 2014ko garaipen historikoa berriz ere... [+]
Beste sei urtez izanen da Baionako auzapez Jean-Rene Etxegarai. Botoen %53,81 bildurik, lehen atera da bozketen bigarren itzulian. Mezu bateratzailea eraman izanarekin lotu du garaipena. Ikustekoa orain Euskal Hirigune Elkargoko presidentearen aulkia atxikitzeko lehiari eutsiko... [+]
Kotte Ezenarrok alkatetzean jarraituko du Hendaian 1.717 boto eskuratuta, 1.367 lortu dituen Pascal Destruhauten aurretik.
Gorka Taberna abertzalearen zerrenda bigarren postuan geratu da.
Baionan auzapeza ez da aldatuko. Bigarren itzulian Jean-Rene Etxegaraik eutsi dio herriko etxeko aginteari, Henri Etxeto sozialistari gain hartuz. Bozen %53,81 lortu ditu Etxegaraik eta %46,19 Etxetok, duela sei urteko hauteskundeetan baino alde handiagoa lortuz, gainera.
Dominique Iriart garaile izan da Senperen bozen %51,3 eskuratuta (1.674 boz). Azken sei urteotako auzapez Pierre-Marie Nousbaum eskuindarrak % 48,7ko babesa lortu du (1,589 boz). Hala, Idiartek Senpere Bai zerrendarekin egindako aliantza dela-eta, kide abertzale batzuk izango... [+]
Maider Arostegi eskuineko hautagaiak irabazi ditu bozak Miarritzen %50,22ko babesa lortuz. Lehen aldiz emakume bat izango da Miarritzeko auzapeza.
Aramendik bozen erdiak lortu ditu bigarren itzulian eta hala, 10.000 biztanle inguru dituen Urruña bilakatu da Ipar Euskal Herriko abertzaleek kudeatutako herririk populatuena.
Laurent Lucmareteren zerrenda izan da bigarren, eta Veronique Robertena hirugarrena.
Botoen %44,7 lorturik, Eneko Aldanak irabazi du bigarren itzuliko lehia Ziburun. Ziburu Bizi ezkerreko zerrenda irekia nagusitu da, Aldana abertzale eta ezkertiarra buru duela.