Badirudi azken urteotan euskal komikigintzak irakurleak eta ospea eskuratu dituela. Euskadi Sarietako Haur eta Gazte Literatura sailean Santa Familia-k irabazi izana ere bada horren erakusle.
Komikiaren izenburutik ez ezik, azaletik bertatik ere antzeman diezaioke irakurleak gaiari: familia egitura tradizionalari egindako kritika. Horren oinarrian dagoen tradizio kristauan kokatzen da familia eredu hori, eta hemen begirada ironikotik eraikitzen da kontakizuna. Gure egitura intimoetan eroso egotean sortzen diren inertziak kritikatzen dira Santa Familia-n, hainbat modutara: binetetan irudikatzen denaren eta narratzaileak dioenaren arteko talkaren bidez, pertsonaiak karikaturizatuz, koloreen erabilera sinboliko eta funtzionalaz baliatuz, gurasokeria ageriko eginez, nerabezaroko identitate krisia lehen planoan jarriz, film eta superheroiei egindako keinuen bitartez, eta abarrez.
Gizarte honetan heroitasuna, edertasun kanona eta jendaurrean eredu on gisa agertzearen pisua moralki zuzena denari uztarturik ageri da komikian. Guztia ikuspegi errealista batetik garatzen da, harik eta Norak bizi duen krisiaz jarduteko zientzia fikziora jotzen den arte.
Nora gazteak hautatzen duen bideari jarraitzen dio narratzaileak, eta urrats horiek Julen Ribasek maisuki irudikatzen ditu, bineta mota ezberdinetan nerabearen itolarria eta ezinegona marraztuz. Eider Rodriguezek ere ezin hobeki azaleratzen ditu gurasoen gehiegizko babes eta kontrola. Egiturari dagokionez, elipsi ugari du komikiak, bere laburrean atalak balitu bezala, baina atzera-jauzi batzuk beharrezko dira pertsonaien izaera eta jarrera ulertzeko. Bi sortzaileen arteko lanak sinbiosi bikaina osatzen du, xehetasun txikien bidez, eguneroko familia arrunt bat izan daitekeena guztiz deseraiki arte. Umorea dario eszena bakoitzari, eta horrek drama arintzen du.
Nerabeen (eta, oro har, haurren) agentzia-beharra azpimarratzen da komikian, gurasoek beren frustrazioak seme-alaben bitartez gaindi ez ditzaten. Hiru bizimodu eta bizitza-esperientzia ezberdin izan dituzten Sorkunde ama, Teodoro aita eta Nora alaba biltzen dira teilatupe berean, ustezko zoriontasunaren zutabeak kraskatzen hasten diren arte.
Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.