Denok ez ginen jaio Sir Isaac Newton izateko. Izurri latz baten ondorioz, Cambridgeko Unibertsitatea itxi eta etxera bidali behar izan omen zituzten Newton eta haren kideak 1665. urte inguruan, eta halabeharrezko etxealdi hartan ikusi omen zituen Isaac gazteak, amaren baratzean, sagar helduak arbolatik erortzen, konk, konk. Badakigu, gutxi-asko, zer gertatu zen gero. Istorio horretatik segitzen da, beraz, Newton jauna ez zela izan alferrontzi bat, eta ezin hobeto aprobetxatu zuela konfinamendua. (Itxialdiko ustezko denbora libre ugariagoan eta etxearen ustezko goxotasunean hamazazpi liburu irakurri, Interneteko tutorialen bidez superfit jarri eta mundua aldatuko duen teoria zientifikoren bat garatu ez duten guztiei: atsekabean lagun.)
William Bynum zientzia-historialariak Newtonen pasadizo agian alegiazko hori kontatzen du EHUren ZIO bildumako Zientziaren historia txiki bat liburu atsegin eta jakingarrian (Juan Garziak beti bezain dotore ondua da euskarazko itzulpena). Hainbat zientzialari, behar bezain zuhur, “Ezer ez dakidala baizik ez dakit” esan eta esan ari zaizkigun honetan, eta hainbat zientzia-dibulgatzaile, “jakintsuagotzen gaituen zalantza orokorraren baitan”, zomorro malapartatuaren berri albait ulergarrien ematen ari zaizkigun honetan, badirudi aditu dudagabe bihurtu garela denok, kontrakarrean: nork ez dauka, bada, bere teoria koxkorra izurriaren hasieraz, maskarak egoki erabiltzeaz (are, euskaraz maskara esateko hitz egokiaz), hurrengo birus-oldeaz, gizartearen patuaz…?
"Informazioa eta jakintza oso ondo bereizten ez dituen gizarte batean bizi gara; baita zalantza gaitzesten duen gizarte batean ere (oso kontu maskulinoa hori, derradan bidenabar). Eta argitasun itxurako nahasmen hori guztia finegi diseinatuta dago, bikainegi funtzionatzen du kasualitatea izateko"
Informazioa eta jakintza oso ondo bereizten ez dituen gizarte batean bizi gara; baita zalantza gaitzesten duen gizarte batean ere (oso kontu maskulinoa hori, derradan bidenabar). Eta argitasun itxurako nahasmen hori guztia finegi diseinatuta dago, bikainegi funtzionatzen du kasualitatea izateko. Azkenaldian, esaldi bat etortzen zait maiz gogora, batzuen ustez Newtonek esana dena eta beste batzuen ustez ez: “Urrunago iritsi bada nire ikuspegia, erraldoi batzuen sorbalda gainean jarrita egoteari zor zaio hori”. Bada, nik ez dakit nora garamatzan gure oraingo erraldoi mozkor honek sorbalda gainean, baina horrenbeste leiho eta horrenbeste zulo eta horrenbeste ostertz erakusten dizkigu aldi berean, azkenerako susmo sorra pizten baita ez ote garen ari gehiago miopetzen eta motzagotzen, jakintsuagotzen baino.
Esaldi ospetsuaren jatorrizko zentzuan, norbere aurretik bidea urratu dutenak dira noski erraldoi horiek: beren jakintza gerorainotu duten arbasoak. Orainaren eta egunerokoaren istingan hankak zeharo lokaztuta, ordea, ez gara askorik jabetzen gu ere erraldoiak izango garela ondorengoentzat, sorbalda gainean eramango ditugula noizbait, auskalo nondik, auskalo nora: eta izan gaitezke erraldoi sendo eskuzabalak, baina izan gaitezke erraldoi baldar buruzaleak ere. Ahaztu gabe, jakina (salba gaitzatela “Denon artean lortuko dugu” esaldi ospetsuaren erabilera tranpatitik), denok ez dugula botere bera erraldoi horren jitean eta jitoan eragiteko.
“Lehengoa berreskuratu”, “aurrekora itzuli”: maskaren azpitik etengabe aditzen diren desideratum-ak. Baina ez gara normaltasunera itzuliko, ez: normaltasunean gaude eta. Desjabetuak desjabetuago, eriak eriago, hilak hilik. Dena normal. Harri-puska mardul bat baita normaltasuna, bere hartan irauteko prestatua. Eta Newtonen 1. Legeak zera dio: “Gorputz oro edo egonean dago edo uniformeki mugitzen da ez badu beste zerbaitek haren gain eragiten”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]