Garaikide izateko aukera

  • Euskal Herri iraultzaile eta borrokalaria iraganeko kontua da. Esan nahi dut, iruditzen zaidala iraganean ikusten ditugula gertatu diren iraultzak, baina unean kontserbadoretik gehiago izan ohi dugula. Kulturgintzan batez ere.


2020ko ekainaren 12an - 11:13
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Javi Jorajuria Barañaindik eta Kattalin eta Ane Barcena Larrabetzutik dira J Martina. Konfinamendu betean eskaini dute kontzertua Barcena ahizpek euren etxetik, Jorajuriaren base elektronikoekin eta autotunearekin topera. Streaming kontzertu gehienek bezala ez du zuzeneko baten itxura ezta emoziorik ere, baina kontzertu hau berezi egin duena taldearen estreinua izan da.

Bi kanta kaleratu dituzte, kasualitatez, konfinamendu garaian. Elektronika geldoa, autotunea eta letretan arreta dira taldearen osagai nagusiak. Eta interes handia piztu dute dagoeneko.

Paul Beitiak manera zoragarrian euskaratu zuen beste proiektu baterako Camarón de la Isla-ren Viejo Mundo kanta, eta bertsio horren bertsioa eginez aurkeztu zen taldea etxean egindako bideoklip zaindu batekin. Produkzio oso gordina proposatzen dute, erritmo kutxa eta sinte gutxi batzuekin, ohiko egitura komertzialetik nahiko urrun.

Proposamenaren berritasuna ez dakar elementu hauen erabilerak. Elementu hauen erabileran kontingentziak baizik. Esango nuke elementuak hautatu direla kantak egiteko eta kito, eta ez orain arte egon izan diren “euskal trap”, “euskal reggaeton” edo nik zer dakit zein etiketa bilatuz, merkatu-nitxo horren bila.

Al que asome la cabeza duro con él” zioen Carlos Puebla handiak; eta gurean antzeko autotunearekin eta musika elektronikoarekin: “tranpa” omen. Mundu osoan originala dena, erronka artistiko berria dena, hemen mesfidati ikusten dugu. J Martinakoek beraiek onartu behar izan dute uste zutena baino hater gutxiago izan dutela inguruan.

Entzun nuen behin, Elbira Zipitria andereñoak Ipar Euskal Herrira eraman zituela bere ikasleak euskal jaialdi batera. Eta ez Dok Amairukoak taularatutakoan kalera atera zituela ikasleak. Ez zuen begi onez ikusi gitarradun euskal kantu berri hori. Zipitria andereñoa, hain aurrerakoia gauza batzuetarako… eta tira!

“Kaleak su hartu du, ez naiz beldur. Erretzen ikusiko al dugu?” kantatzen ireki dute –denboraldi batez bukatzea espero dudan– streaming bidezko kontzertua. Euskal kulturan belarriak irekiago edukiko dituen eszena eta belaunaldi berri batean esperantza pixka bat. Hartu dezala su hartu behar duen guztiak, garaikideago eta, zergatik ez, futuristagoak izan gaitezen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


2024-01-02 | ARGIA
80 pertsonak dastatu zuten Bermu Okerra

Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak Bermu Okerra musika jaialdia antolatu zuen abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egin zuten, eguerdian. Antolatzaileek azaldu dutenez,... [+]


2023-12-19 | ARGIA
Abenduaren 28an identitate disidenteek antolatutako Bermú Okerra musika jaialdia Kontrastako tabernan

Arabako Mendialde eta inguruetako identitate disidenteek osatzen duten Asteriskes kolektiboak antolatu du Bermu Okerra musika jaialdia abenduaren 28rako. Araba eta Nafarroa arteko mugan kokatuta dagoen Kontrasta herrian egingo dute jaialdia, eguerdian.


2023-12-18 | Ahotsa.info
Hatortxurock 28, amaiera berri bat

 Hatortxurock elkartasun jaialdiaren 28. edizioa ospatu da gaur Atarrabian. Euskal errepresaliatu guztiak etxeratzeko helburua duen musika festibalak milaka lagun bildu ditu berriz ere. Jaialdia aurrera eramateko, boluntarioen lana ezinbestekoa izan da. Sarrera guztiak... [+]


2023-12-15 | Iñigo Satrustegi
Amorante eta Ibil Bedi
Portuko ranpa gehiago komeni

Amorante eta Ibil Bedi

Non: Portuko ranpi (Ondarroa)

Noiz: Azaroaren 25ean

------------------------------------------------

Ez zait aukerarik sortu orain arte Ondarroako Portuko Ranpara gerturatzeko. Toki berezia zela eta gustatuko zitzaidala esaten zidaten lagunek... [+]


Eguneraketa berriak daude