Haurrak euskaraz aritzeko mintzakide bila dabiltza

  • Ikastetxeak itxita eta lagunekin egoteko aukerak mugatuta, familia erdaldunetako haur ugariri asko murriztu zaie euskaraz aritzeko aukera, eta beraiekin hitz egiteko mintzapraktika sare sendoa osatu dute, tartean, Bilbon eta Donostian. Egitasmoaren arrakasta ikusita denboran luzatzea pentsatzen ari dira.

Josu Chocarro boluntarioa Bilbon aritzen da Maialen Narváez Balcazarrekin. Argazkia: Hodei Torres.
Josu Chocarro boluntarioa Bilbon aritzen da Maialen Narváez Balcazarrekin. Argazkia: Hodei Torres.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskara ere alarma egoeran dago martxoaren 13tik eta egitasmo hauen bitartez, euskara haurren egunerokora eramaten ari dira. Sare hauek oso lan interesgarria egiten ari direla uste du Jaime Altuna gizarte antropologoak, “ez bakarrik euskaraz praktikatzeko aukera emateagatik, baita erakusten dutelako euskarak komunitate horietan duen garrantzia ere”. Harrera ona izan dute, eta haurrek aurrerapauso nabariak egin dituzte.

Hamazazpi auzotako eta inguruko herrietako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin hitz egiten dute Bilboko boluntarioek, horrela, 500 etxetara euskara iristea ahalbidetu dute. Auzo bakoitzak bere koordinatzailea dauka eta astean hiru aldiz egiten dituzte boluntarioek deiak, ordua eta modua familiekin adostuta.

Mintzapraktikak egiten eta egitasmoa koordinatzen ari da Koldo Lopez. Deustuko taldean dago eta 6 urteko neskato batekin aritzen da berriketan. Hasierako asmoa astean hamabost minutuko hiru dei egitea zen, baina beti luzatzen dira: “Aurreko batean, esaterako, Argentinara bidaiatzen duen platano magiko baten istorioa kontatzen hamabost minutuz aritu zen hizketan gelditu gabe”. Eta ez da bakarra,  Ibane Muniategirentzat, terapia moduko bat da, Enpresen administrazio eta zuzendaritza ikasketak ditu eta lan giro formal batetik ihes egin eta tarte batez haur hauekin hitz egiteak mesede handia egiten diola aitortu du: “Barre pilo bat egiten dut”.

Muniategi ere Deustuko mintzapraktika sarean dabil eta 6-7 urteko bi umerekin hitz egiten du, batekin dei bidez eta bestearekin Whatsappeko bideo dei bidez: “Dei bidez egiten dudanean haurra behartuta dago deskribapen gehiago egitera eta oso aberasgarria da”. Bideo deiak aldiz, beste aukera batzuk eskaintzen dizkiola dio: “Dei bakoitzerako kanta bat sortzen dit haurrak, eta ukelelez lagunduta abesten dit”.

Bilbon, hamazazpi auzotako eta inguruko herrietako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin hitz egiten dute boluntarioek. 500 etxetara iritsi da euskara

Lopezek eta Muniategik Deustun egiten duten gisara, Sheila Melcon San Frantzisko auzoan ari da mintzapraktika egitasmoan parte hartzen, koordinatzaile moduan. Beste auzo batzuekin alderatuta zailtasun gehiago izan dituztela dio: “Internetez formulario bat ahalbidetu zen mintzapraktikarako izena emateko, baina gure auzoan horrek hainbat zailtasun sortu zuen; batzuek ez dute ordenagailurik edo internet konexiorik etxean, eta guraso batzuek ez dute hizkuntza menperatzen”.  Hori dela eta, guraso elkarteen bidez egin dute familiekin harremana: “Beraiek bidaltzen dizkidate familiak eta nik auzogilea (boluntarioa) esleitzen diet”. 28 familia eta 38 auzogile daude une honetan.

Melconek 9 urteko haur batekin egiten ditu deiak: “Batzuetan nekatuta egoten da pantaila bidezko harremanerako eta kalera joan nahi izaten du, beste batzuetan oso gustura aritzen gara”. Hasierako harremana erraza izan bazen ere, egunak aurrera joan ahala hizketa gaiak aurkitzea zailtasun bat izan daitekeela ohartu dira. Hori dela eta, Whatsapp talde bat dute eta bertan elkarbanatzen dituzte jolasak: “Nire etxea erakusten diot, eta, bertan, lekuz kanpo dagoen zerbait aurkitu behar du. Demagun, platano bat mikrouhin barruan”. Beraien interesak zeintzuk diren asmatzen ahalegindu dira boluntarioak eta konturatu dira, denek Fortnite jokoan jolastu nahi dutela: “Gure artean hitz egin gabe ohartu ginen hiruk deskargatu genuela jolasa beraiekin zertaz hitz egin edukitzeko, orain konturatu gara jolas horri genero ikuspegia txertatzea lan izugarria izango dela”.

Kattalin Mutuberria Irazoki boluntarioa Donostiako egitasmoan ari da parte hartzen. Argazkian Izaro Martinez Cerratorekin hitz eta pitz. Argazkia: Dani Blanco.
Ordu erdiz berriketan

Bi foku nagusi ikusi dizkio Ana Hermidak ekimenari, alde batetik mintzapraktikek boluntarioei eskaintzen diena, baina batez ere, eta bereziki, boluntarioek haurrei eskaintzen dietena: “Niri pertsonalki laneko arazoetatik urruntzeko balio izan dit. Konfinamenduan irakasleok lanpetuta ibili gara eta haurrarekin eskolatik kanpo hitz egitea polita izaten ari da”. Dena den, uste du garrantzitsuena boluntarioek eskaintzeko dutena dela: “Tarte batez euskaraz hitz egitea ez da lan handia boluntarioentzat, baina haurrarengan sortzen duen onura ikaragarria izan daiteke”.

Paula Paunerok alaba apuntatu zuen egitasmoan. Eskolaren bitartez jakin zuen mintzapraktiken berri: “Ni Gaztelakoa naiz eta nire bikotekidea Galiziakoa, gure alabak ez du aukerarik etxean euskaraz hitz egiteko eta aukera polita iruditu zitzaigun”, azaldu du. Oso pozik dago egitasmoarekin eta inguruko familia guztiei gomendatu die. Bideo dei bidez hitz egiten dute eta azaldu du lehenengo aldiz alaba 30 minutuz euskaraz hitz egiten entzun zuenean hunkitu egin zela. Asko eskertzen dio boluntarioari haurrarekin partekatzen duen denbora: “Oso ondo konpontzen dira, eta guri ere asko lagundu digu ekimenak”.

Donostian euskaraz mintzapraktikak egiteaz gain, eskolako lanekin laguntzearen beharrari erreparatu diote. Zaintza sarea sortu zuten hainbat beharri aurre egiteko eta tartean, hezkuntza eta hizkuntza beharrak atzeman zituzten: “Alde batetik, konturatu ginen bazeudela ume batzuk etxeko lanak egiteko laguntza beharko zutenak, bereziki, etxean euskara menperatzen ez zuten familietan, eta bestalde, ikusten genuen ume askoren harremana euskararekin eten egingo zela”. Ideia horri tiraka sortu dute mintzapraktika sarea, eta bertako koordinatzailea da Elene Lopetegi. Aurretik ere horretan aritzen diren beste elkarte batzuk daude tartean, esaterako, Bagera edo Ongi Etorri Eskolara elkarteak. Auzoka antolatu dute sarea eta dagoeneko 30 boluntario daude martxan, baina jende gehiagoren bila ari dira.

Boluntarioetako bat da Kattalin Mutuberria. Egia auzoan dabil mintzapraktikak egiten. Magisteritzako ikaslea da eta pentsatu zuen modu polita zela laguntzeko: “Hiru aste dira 8 urteko haur batekin hitz egiten hasi nintzela, astean bi ordu inguruz”. Oso gustura dabil, baina pantaila atzetik egin behar izateak nekatzen du: “Ea laster saioak aurrez aurre egiten hasten garen”.

Udan zer?

Mutuberriak interes bereziarekin jarraitu du haurren egoera konfinamendu garaian eta kezkatuta dago epe luzera honek sor ditzakeen galerekin. Hala dago Ana Hermida ere, ofizioari eta bokazioari jarraika apuntatuta zen mintzapraktika egitasmoan. Lehen Hezkuntzako irakaslea da eta bazekien konfinamenduak haurren erabilera linguistikoan zein eragin izan zezakeen, horregatik animatu zen mintzakide izatera: “Udara ostean haurrak eskolara bueltatzen direnean asko nabaritzen da nortzuek hitz egin duten euskaraz eta nortzuek ez, egoera larriagoa izango da hainbeste hilabete eta gero”.

Euskara ikasgelatik ateratzea lortu dute egitasmo hauek, eta hori aurrerapauso handia dela uste du Altunak: “Euskaraz aritzeko erreferente berriak edukitzea ekar dezake honek”. Bat dator horretan Paunero ere: “Nire alabak orain badu norekin euskaraz hitz egin eta gainera oso harreman polita sortu dute bien artean”.

Altunak ez du uste konpondu ezin den kalterik ekarriko duenik egoera honek, baldin eta datozen asteetan ondo bideratzen badira egin beharrekoak. Izan ere, azaldu du beste esparru gehienetan hasiak direla krisiari aurre egiteko planak antolatzen eta uste du haurren euskararen sozializazioan ere halako zerbait antolatu beharko litzatekeela: “Zer egin azken asteetan euskara entzuteko edo hitz egiteko aukerarik izan ez dutenekin egoera gehiegi ez luzatzeko? Zer baliabide eskainiko ditugu horretarako?”.

Galdera horiei erantzun nahian ari dira Lopez eta Lopetegi ere. Harrera oso ona izan dute egitasmoek eta eutsi egin nahi diote: “Jendea lanean hasi da berriro, eta uda garaian prestutasuna ere aldatu daiteke, baina aukerak aztertzen ari gara ahal den neurrian egitasmoari eusteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen erabilera
Euskarabentura Araban barrena dabil, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Nafarroan ibili ostean

Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]


GUKA aurkeztu dute, Bilboko ehunka euskaltzalek sortutako “plaza askea”

Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.


Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
“Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena”

Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]


Biarritzeko turismo-audiogidetan euskararen arrastorik ez

Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.


Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]


Iñigo Urrutia
“Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian”

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


2023-06-30 | Sustatu
Umap hil da, akabo Twitterreko euskarazko biltegia

Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]


2023-06-21 | ARGIA
Futbolean euskararen erabilera sustatzeko ‘Euskara, jalgi hadi plazara!’ txapelketa egingo dute berriz ere

Ekainaren 24an bigarrenez egingo da Euskara jalgi hadi plazara lagunarteko futbol txapelketa Lezaman. Euskal Herri osoko lau kirol elkartek hartuko dute parte, eta helburua kirolean ere euskararen erabilera sustatzea izango da.


Uskararen Eguna egingo dute Erronkarin eta euskara hizkuntza ibiltaria izan dela gogoratuko dute

Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.


Iñaki Iurrebaso
“Hiztunek ez diote bizkar ematen euskarari”

Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]


2023-03-13 | Sustatu
Nafarroako datu soziolinguistikoak: ezagutzan aurrera, baina aurkako jarrerak gorantz

Nafarroako 7. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak eman ditu jakitera Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren euskara zerbitzuak. 2021ekoak dira neurketak, eta bertan jasotako datuak laburbilduz, Kike Amonarriz soziolinguistak egin duen bezala, "ezagutzan irabaziak, erabileran... [+]


2023-02-06 | ARGIA
Amikuzen Otsail Ostegunak bost izango dira aurten

Amikuzeko Zabalik elkarteak aste honetan ekingo dio euskara hutsezko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloen 26. edizioari. Aurtengoan, gainera, ekitaldia otsailetik martxora zabaldurik lau ez baina bost ostegunez burutuko dira hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean, duela gutxi arte... [+]


Euskarara gerturatzeko urrats txikiak Lekeition

Saltsa guztietan egon ohi dira eta Lekeitioko Ikastolak proposatutako erronkari ere ez diote iskin egin espeja-gartziatarrek. Alina Diadoma ukrainarrak prestutasun hori baliatu eta gogoz hartu du aste betez familia euskaldun batean bizitzeko erronka. Ikasleek eta familiek... [+]


Eguneraketa berriak daude