Ez dira gauza bera sendatu eta sendotu, inondik ere. Pairatzen ari garen pandemia honetatik sendatuta irtetea omen zen guztion helburu deklaratua, baina beste xede indartsuago bat gailendu zaio, eta “Sendoago irteten gara” kanpaina zabalaz bete ditu Espainiako gobernuak berak Estatu osoko komunikabideen lehen orrialdeak eta pantailak.
Aitorpen hau oso esanguratsua da, zalantzarik gabe. Argi uzten baitu, modu horretan, zein den gobernu espainiarrak duen ardura printzipala: ez herritar guztion egoera klinikoa, baizik eta Estatuaren beraren osasun egoera sendotzea, Estatu espainiar batu bakar goitik beherakoari tinko eustea.
"Horixe baita egia, guretzat garratza bada ere. Estatu espainiarra sendoago irten dela azken hilabeteotako krisi sakonetik, eta Espainia horretatik kanpo, Estatu libre independentea nahi dugunok, aldiz, makalduta"
Izan ere, Gobernu espainiarraren jokabide estrategikoa gardena izaten ari da, zentzu horretan, osasun krisi larria nabarmendu zenetik hona. Gogoratu ditzagun hartutako neurriak: lehenik eta behin, gobernua bera indartu eta ahalguztidun bihurtu, goitik behera jokatzeko botere guztiak bereganatuz (alarma egoera famatua medio); ondoren, gobernuaren eguneroko jokabide “sanitarioan” Armada, Guardia Zibila zein Polizia mota guztiak ardatz bihurtu; horrez gain, erabaki nagusien gune zentrala Madrilen kokatu, eta bertako gobernu, parlamentu, komunikabide, epaitegi nagusi guztiak gaitu, aktibatu, gainontzeko herrialdeetakoak itzalean lokartuta utziaz. Esan daiteke, zinez, pandemiaren birusa bera baino zabal eta sendoago hedatu dutela azken hilabeteotan, Estatu osoan zehar, beste birus maltzur bat: zentralizazioarena, “Espainia nazio bakarra” birusa, Madrilen epizentroa izan eta Estatuko lurralde guztietara intentsitate handiz hedatu dutena.
Orain eta horrela bai ulergarri egiten zaigu “Sendoago irteten gara” kanpaina maltzur horren esanahia. Horixe baita egia, guretzat garratza bada ere. Estatu espainiarra sendoago irten dela azken hilabeteotako krisi sakonetik, eta Espainia horretatik kanpo, Estatu libre independentea nahi dugunok, aldiz, makalduta.
Nola eta zergatik gertatzen ari da azken hau? Gobernu espainiarraren estrategia horri, aldez edo moldez, bidea erraztu egin diogulako, sarritan traba seriorik ipini gabe, eta, batez ere, bestelako alternatibarik eskaini gabe. PSOE/UPren gobernu progresista delakoa legitimazio-transferentzia bikoitzaz baliatu da kasu honetan.
Osasun publikoaren izenean eta interes sanitario orokorra aitzakiatuz, Estatuaren egitura indartsu zehatz bat legitimatzeko egin du lehen transferentzia. Operazio honen kapitulu esanguratsuak izan dira, besteak beste, Orwellek berak mirestuko lukeen Estatu-bozeramale Anaia Nagusi bihurtu duen Fernando Simon, zeinen atzetik disimuluan gelditu diren factotum nagusiak, besteak beste Felipe seigarrena edo Pedro Sánchez; berdin, diskurtso ideologikoan asmatu duten “birusak ez du mugarik”, zentralizaziorako tresna demagogiko baliotsua, nahiz eta gero, adibidez, Euskal Herria erdibitzen duen muga itxi. Gure nazio batasuna, “Route barrée” (bide itxia) delako, bistan da egunotan Izpegiko mugan zein beste guztietan. Beraz, osasunaren izenean, arlo guztietako erabaki nagusi guztiak Madrilen (edo Parisen) hartuko dira, orain pandemia garaian, eta batez ere jendea sendatu eta Estatua bera sendotzen den unetik aurrera.
Bigarren legitimazio-transferentzia politikan eta instituzio politikoetan gertatu da zuzenean: Estatu zehatz horren izenean “gobernu progresista” agertzen zaigunean, balizko izaera progresistaren azpian Estatu helburu horiek bere egiten dituena. Eraginkorra gertatzen ari da horretan, alternatibak eta aurkakotasunak sarritan abstentzio bihurtu arte. Zer pentsatu ematen du, bai.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]