Bartzelona, 1860. Hiriko harresi zaharrak bota eta sei urtera, Ildefons Cerdá (1815-1876) ingeniariak zabalgunea eraikitzeko plana prestatu zuen.
Iraganean hiri zaharra astindu zuten epidemiak geldiarazteko koarentenak ez ziren nahikoak izan, eta zientziaren garapenari eta estatistikari garrantzi handia ematen hasi zitzaien garaietan, hiri higieniko, osasungarri eta funtzionala lortzea zen helburua. Cerdáren plana eredu eta oinarri izango zen beste hainbat hiritan; esaterako, katalanaren eragina oso nabarmena da Donostiako zabalgunerako Antonio Kortazarrek 1862an abiatu zuen proiektuan, baita Bilbo zabaltzeko 1876an onartutako Atxukarro, Alzola eta Hoffmeyerren planean ere. Hiri askok bota zituzten urte horietan harresi zaharrak eta, gehienek, Bartzelonaren arazo eta behar berdintsuak zituzten.
Cerdák planifikatutako zabalgunea hiri zaharra baino 20 aldiz handiagoa zen, kale zabalak zituen, berdeguneak, leiho askoko etxeak, patioak… Mugikortasun arinagoa bermatzeaz gain, etxebizitzetan argi asko sartzea nahi zuen, eta ondo aireztatzeko aukera izatea. Lurrazpian ere jarri zuen arreta: estolda azpiegitura indartsua sortu zuen eta putzu beltzak edo minda zuloak ezabatu. Ez zen hura erabaki urbanistiko osasungarriak hartzen ziren lehen aldia: XVIII. mendean hilerriak hirigunetik kanpo eramateko eta kale nahiz plazatan iturriak jartzeko joera nagusitu zen, eta onurak nabaritu ziren. Baina hura eredu zaharrari adabakiak jartzea zen; Cerdáren proposamenak, aldiz, hiriaren paradigma errotik aldatzen zuen.
Higieneaz eta osasun publikoaz gain, Cerdáren hirigintza planak horiei estu lotutako beste helburu bat zuen: berdintasuna. Richard Sennett soziologo eta historialari estatubatuarrak Building and Dwelling: Ethics for the City (2018) lanean esaten duenez: “Osasun publikoaren arazoak izan ziren hiria birpentsatzera eraman zutenak, gaixotasunek berdin eragiten zielako aberatsei zein pobreei”. Cerdá sozialista utopikoen korrontekoa zen eta, estatistika lagun, langileen bizi baldintzak xehe aztertu zituen, planak haien beharrei erantzun ziezaien. Hau da, hiri berriak aberats zein pobreek baldintza berdinak izango zituztela bermatu behar zuen.
Baina aberatsei ez zitzaien berdin, tartean haien interes ekonomikoak zeudelako. Cerdáren planari aldaketa asko egin zizkioten eta oso desitxuratuta, urardotuta eraiki zen azkenean. Espekulazioa eta dentsifikazioa gailendu zitzaizkien osasunari eta kalitateari. Askok diote azken hilabetetako egoera daukagun hirigintza eta etxebizitza ereduaz hausnartzeko baliatu behar dela. Baina zabal daitezkeen bide berriak motz geratuko dira, duela mende eta erdi bezala, hiri eredua logika ekonomiko hutsetik lantzen jarraitzen bada.
Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik... [+]
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera ezarri du, garrek ehundaka etxe kiskali dituzte hainbat auzotan, eta haizete gogorrek ez dute... [+]
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Mediterraneoan tanta hotz batek eragindako triskantzak erakutsi digu gizakiak noraino sartu dezakeen hanka. Klima larrialdia sortzeaz gain, bere kalte humanoak eta ekonomikoak anplifikatu ditugu. Copernicusen datuen arabera, 400 kilometro koadrotik gora lur geruza... [+]
Ekintza zuzena burutu dute Donostiako Marrutxipin 600 pertsonatik gorak. Ategorrieta ondoan, Sorleku parkea egitea nahi duten lur-eremuaren inguruan buelta bat eman ostean, barrura sartu dira ordu erdi pasatxo iraun duen protestan. Duela hainbat urte, Donostiako Udalaren... [+]
Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Japonian auto (pribatu) bat izateko aparkaleku (pribatu) bat izatea derrigorrezkoa da. Neurria polemikoa iruditu dakiguke, hemengo araudiak (hemengo balore sistemak) autoaren gordailua publikoa den espazioak hartzea onartzen duelako. Hau da: arazoa publikotasunaren... [+]
Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]
Baionako Zitadelan egitekoak dituzten obrak salatu dituzte CADE ingurumen elkarteen batasunak, Bergeret-22 auzotarren kolektiboak eta Attaque elkarteak, prentsaurreko bidez. 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete; alta, Tokiko Hirigintza Planaren arabera eremu babestu gisa... [+]
Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]