60.000 pobre eta bazterturen erreskatea

  • Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera onartu du Espainiako Gobernuak, EAEn eta Nafarroan lehendik ere daude DSBE eta Errenta Bermatua zeuden. Hala ere, milaka dir halako errentarik gabe geratuko direnak, desberdintasun sozialak maila asko baititu: generoan, nazionalitatean, enpleguan, soldatetan… eta gizarte-prestazioetan ere bai.

Joan den astean onartu zuen Espainiako Gobernuak errenta berria (arg.: RTVE)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Espainiako Gobernuak Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) onartu du eta 2,5 milioi pertsona bizi diren 850.000 etxetan jasoko dute laguntza. BGDSk Espainiako Estatu osoari eragingo dio, baita Hego Euskal Herriko lurraldeei ere, non jadanik Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) eta Errenta Bermatua baitaude. EAEn, pertsona bakarrarentzako DSBEa 693,7 eurokoa da, eta Nafarroan 623,23koa. BGDS 462 eurokoa izango da pertsona bakar batentzat. Hego Euskal Herrian, lehendik beste errenta horiek jasotzen dituztenek –80.000 pertsona inguru– orain arte bezala kobratzen jarraituko dute. Horrela, EAEko eta Nafarroako gobernuek milioika euro aurreztuko dituzte, BGDSren errentaren eta ordaintzen ari zirenaren arteko aldea bakarrik ordaindu beharko bailukete.

Lakuaren Pobrezia eta Desberdintasunei buruzko Inkestaren arabera, ordea, milaka pertsona dira DSBE edo antzeko errentaren bat jasotzen ez dutenak –EAEn 60.000 lagun–. Ondorioz, ezer baino lehen, administrazioek formulak bilatu beharko lituzkete behartsuen eta sozialki baztertuak daudenen multzo horrek errenta-motaren bat jaso ahal izan dezan; errenta hori BGDSk ahalbidetzen dien aurrezkiarekin finantzatu ahal izango litzateke.

Era berean, ez da ahaztu behar DSBEak handiagoa izan beharko lukeela 2008ko Legea bete izan balitz, baina gaur egunera arte %26ko murrizketak izan ditu. Murrizketa horiek orekatzeko ere erabili ditzake administrazioak BGDSaren aurrezkiak, betiere aldez aurretik lortzen badu sozialki baztertuta dauden behartsu horiei errentaren bat bermatzea.

Desberdintasun sozialak maila asko ditu: generoan, nazionalitatean, enpleguan, soldatetan… eta gizarte-prestazioetan ere bai. Sistema kapitalistak sortu du eta, zuzenketa kosmetikoak eginda, mantentzea interesatzen zaio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizarte politikak
DSBErekin salatzen den “iruzur” zati handiena bere tramite akatsak direla aitortu du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailak emandako datuek erakusten dutenez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) gaizki jasotzen duten herritarren artean apenas dago iruzurrik, eta gehien gehienean administrazioaren tramitazio atzerapenek eragindakoak dira. Ordainketa horiek gero... [+]


Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]


Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren araudi berriak “isilpean” murrizketak dakartzala salatu dute

ESK sindikatuaren Argilan plataformak, Berri Otxoak plataformak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak helegitea jarriko diote DSBEaren araudi berriari, prestaziorako sarbidea mugatu eta "eskubide gehiago murriztuko" dituelako euren esanetan.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Pobreziaren kontrako “euskal sistema”

EAEko parlamentuan aurrera egin du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren lege aldaketak. Badago zer aztertu legearen eztabaidak, aldaketa egiteko ezker zein eskuin egin den akordioak, eta legeak ekartzen dituen berrikuntzak izan duten oihartzun eskasari... [+]


Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berria indarrean sartu da kritika artean

Teorian pobreak egoera horretatik ateratzea helburu duen Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IUk, eta indarrean sartu da lege berria. Jende asko kanpoan uzten duela, pobrezia egoeratik ateratzeko ez duela balio eta txiroak... [+]


Ertzaintza egunero miaketak egiten ari da prestazio ekonomikoak eskatu dituen jendearen etxeetan

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzen hasi aurretik ere, prestazioa eskatu duen jendearen etxeak arakatzen ari da Ertzaintza: “Prebentzioaren izenean, egunero-egunero ari dira etxeetan sartzen; astakeria da eta jendea beldur da, modu oldarkorrean ari direlako,... [+]


2023-01-31 | ARGIA
1.080 eurokoa izango da Espainiako gutxieneko soldata, sindikatuek eskatu baino 20 euro baxuagokoa

CCOO eta UGTrekin erdietsi du akordioa Espainiako Gobernuak: 2022an 1.000 eurotik izatetik, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.080 eurora igoko da 2023an hamalau ordainsaritan.


Ikatza Santander banketxeari eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreforma adostu duten alderdiei

Haurrak dituzten bi familia kaleratzeko duen asmoagatik ikatza bota dute Bilboko Santander banketxeko egoitzetako batean. EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosentzat ere izan dute ikatzik Olentzerok eta Mari Domingik, adostu duten Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformak... [+]


2022-11-09 | ARGIA
Gizarte-larrialdietarako laguntzarik ezingo da bideratu Barakaldon datozen hilabeteetan

Gutxienez datozen lau hilabeteetan gizarte-larrialdietarako laguntzak tramitatzeko aukera kendu dute Barakaldoko gizarte zerbitzuetan. Hala salatu du Berri Otxoak elkarteak. Barakaldon, familien %10,1 pobrezia egoera larrian dagoela gogorarazi du elkarteak.


2022-10-18 | ARGIA
Pobreziatik ateratzeko balio al du Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak?

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan aldaketak adostu dituzte Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemos-IUk: prestazioa jasotzeko malgutasun handiagoa eta eskatzaileentzat diru gehiago iragarri dituzte EAEn. Baina diru kopuruan, baldintzetan eta gestioan sakonduz gero,... [+]


Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta
Duin bizitzeko eskubidea

Bizkaian, Gipuzkoan edo Araban urtebetetik gora bizi bazara eta 18 urtetik gora badituzu, hilero 900 euro jasotzeko eskubidea izango duzu, beste inongo baldintza barik. 450 euro jasoko dute 4 eta 18 urte arteko herritarrek eta 4 urtetik beherakoek 270 euro. Ados egongo zinateke?... [+]


2022-05-11 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren lege berriaren hobekuntzak eta kritikak

Jaurlaritzak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege-proiektua onartu du eta Legebiltzarrean aurtengo urte bukaerarako onartuko dela espero da. Jaurlaritzaren esanetan, lege berriak jende gehiagori emango dio estaldura eta prestazioa jasotzen duen... [+]


“Inoizko aurrekonturik handienak”

Jaurlaritzak 2022 urterako prestatuko egitasmoa “inoizko aurrekonturik handienak” direla esanez aurkeztu du. Hala da bai, zenbakiei bakarrik begiratuz gero. Baina handiak izanagatik, ez dute zertan nahikoak eta egin daitezkeen handienak izan beharrik. Ezberdina... [+]


Eguneraketa berriak daude