Susmoa dut koronabirusaren krisia dela eta, lur azpian edota bigarren mailan kokatzen ziren hainbat gai azaleratu direla. Pandemia honek mahai gainetan jarri ditu askorentzat oso ezagunak ez diren –gutxienez sakonean– hainbat gizarte-errealitate eta problematika. Hainbat eremutan ezagunak baldin baziren ere, egun hauetan ia-ia mainstream izatera pasa dira: gizarte politiken garrantzia, estatua eta ekonomiaren arteko beharrezko harremana, zaintza lanen balioa, etxerik gabekoen egoera eta bizi-baldintzak, eta abar.
Eta agerian gelditu diren errealitate zahar-berri horien artean, oinarrizko errentaren ideia daukagu ere. Pandemia honen ondorioetako bat jende asko enplegurik gabe gelditu dela eta geldituko dela izan da. Pertsona eta familia horien beharrizanak asetzea gizartearen inperatibo bezala agertu zaigu. Beste era batera esanda, momentu honetan gure gizarteak eta ekonomiak, egoera honi aurre egiteko eta ahal den eta azkarren ekonomia (ber)pizteko dirua behar dute, dirua zirkulatzen jarri behar da.
"Oinarrizko errentaren eztabaida moda iheskor bat ez izatea da erronka. Bultzada aprobetxatu nahi bada, eztabaida ondo zehaztu behar dugula uste dut"
Hori epe motzera begira, baina epe ertain zein luzea kontuan hartzen badugu enplegua eta honen etorkizuna da benetan ezbaian agertzen dena, lan prekarizazioa edota iraultza teknologikoa dela eta. Era batera edo bestera agertzen zaigun galdera da nola bizi era duin batean enplegurik ez dagoenean edo enplegu horrek ez dizkigunean oinarrizko bizi-baldintzak bermatzen.
Momentu hauetan oinarrizko errentaren eztabaida moda iheskorra ez izatea da erronka. Bultzada aprobetxatu nahi bada, eztabaida ondo zehaztu behar dugula uste dut. Eta honetan ados baldin bagaude –nora joan nahi dugun–, zer lortu nahi dugun; argi izan behar dugu ere nola –ideiaren difusioa eta dibulgazioa– gauzatu daitekeen.
Nire planteamendua nahiko irekia izango litzateke eta gutxieneko batzuk adostea izango luke helburu. Ez gara gutxi diru-sarrerak lan merkatutik at –gutxienez zati batean– egon behar direla pentsatzen dugunok. Ideia horren inguruan aldeko koalizio askotarikoa sortu daitekeela uste dut. Horrela bada, gutxieneko batzuk ezarri beharko lirateke eta ez baztertzaileak diren printzipio itxi eta dogmatikoak.
Eztabaida ez nuke era dikotomikoan aurkeztuko, oinarrizko errenta bai ala ez. Are gutxiago, oinarrizko errenta eta gutxieneko errentak kontrajarriak bezala plazaratuz eta hauen arteko ezberdintasunak –baldintzapekotasuna– azpimarratuz. Laburbilduz, hasi gaitezen etorkizunean pentsatzen, gaur egungo krisiak abaguneak eskaintzen ditu oinarrizko errentaren ideiaren inguruko eztabaida zabaltzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]