“Oso bipolarra da Errusiarekin dugun harremana: edo oso errusiazalea zara, edo oso errusofoboa”

  • Ikasle garaitik elikatu du Aroa Uhartek (Leitza, 1984) Errusiarekiko eta hango kulturarekiko lilura. Eslaviar filologia ikasi ostean joan zen hara bizitzera, eta Euskal Herrira itzuli zenetik ere aritu da hanka bat hemen, begi bat han. Azkenaldian, itzulpengintzan bilatu du distantziak laburtzeko modua. Aleksandra Kollontairen ipuin bilduma bat euskaratu berritan erantzun ditu elkarrizketa honetako galderak.

"Errusiarrak oso kontziente dira haien literaturak daukan pisuaz, eta haien kultura eta identitatearen parte inportante bat bezala baloratzen dute” (Argazkia: Josu Santesteban)

Nolatan Kollontai?

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak [EIZIE] urtero antolatzen du Literatura Unibertsala bildumarako lehiaketa: irabazi egin nuen, eta urtebeteko epea izan dut liburua itzultzeko. Nik Kollontairen pertsonaia ezagutzen nuen, bere alderdi politiko eta feminista, baina literatura lanak ez nizkion ezagutzen. Baina lagina irakurri nuen, bere liburuak irakurri nituen, eta interesgarria iruditu zitzaidan; eta orain, itzuli ondoren, eta harekin hainbeste denbora pasa ondoren, are interesgarriagoa.

Kollontaik zuzenean garamatza 1917ko Iraultzara. Baina sentsazioa da ez dela Kollontai bakarra, bide guztiak isurtzen direla han. Posible da Errusiaz hitz egitea hura aipatu gabe? Eta errusiar literaturaz?

1917ko Iraultza dena hankaz gora jarri eta mundu berri bat eraikitzeko saiakera handia eta benetakoa izan zen: utopia pila bat errealitatean gauzatu nahia izan zen, baita literaturan ere. Noski, prozesu baten ondorio da, eta hura ulertzeko atzera joan behar da, 1905eko Iraultzara, eta XIX. mendeko mugimendu iraultzaile eta populistetara. Literaturan, XIX. mendean, urrezko aroa bizi izan zen Errusian, eta XX. mende hasierarako, Iraultza aurretik, baziren nahiko iraultzaileak ziren proposamenak. Iraultzaren testuinguru sozial eta politikoan, hori dena lehertu egiten da, baita literaturan ere.

Bada dioenik literaturak ere bultzatu zuela neurri batean iraultza bera.

Iraultza ez da sortzen bat-batean lider politiko batzuek iraultza egin behar dela erabakitzen dutelako; aurretik badago ongarri bat, arlo askotan zabaldua. Literaturan bezala artean: iraultza aurreko arte abangoardista izugarri apurtzailea izan zen. Literaturak eragina izan zuela? Segur aski bai. Errusian, literaturak pisuzko toki espezifikoa du gizartean, baita politikan ere. XIX. mende guztian, literatura izan zen pentsamendua zabaltzeko bide nagusia. Literatur lan batzuk izugarrizko pisua izan zuten jende askoren pentsaeran.

Argazkia: Josu Santesteban

Eta gaur egun, zer pisu du Errusiako gizartean?

Metroan jende pila bat ikusten duzu liburu bat irakurtzen, eta bigarren eskuko liburu azoka asko dago. Errusiarrak oso kontziente dira haien literaturak daukan pisuaz, eta haien kulturaren eta identitatearen parte garrantzitsu bezala baloratzen dute. Demagun, Espainiako literaturan eta hizkuntzan On Kixotek duela zentralitatea. Errusiarekin konparatuz, zentraltasun hori ezerezean gelditzen da. Han, Puxkin da poeta nazional nagusia, eta mundu guztiak daki poemaren bat errezitatzen. Fenomeno kuriosoak izaten dira: gazteen taberna batzuetan, ikus dezakezu bat-batean norbait modu espontaneoan mahai gainera igo eta poema bat errezitatzen.  

Ez al du sentiberatasun artistiko horrek talka egiten askotan dugun Errusiaren irudi hotzarekin?

Oso bipolarra da Errusiarekin dugun harremana: edo oso errusiazalea zara, edo oso errusofoboa. Estereotipoetan oinarritutako informazioa daukagu, jasotzen dugun informazio gehiena oso markatua da. AEBen kasuan, adibidez, badugu bereizteko gaitasuna: Trump ez dakit nolako agintari txoroa izango da, baina AEBetako kultura oso zabala eta anitza da, errealitate asko dago… Errusiaz, aldiz, oso gauza monolitikoa jasotzen dugu. Eta kristoren dibertsitatea dago, herrialde oso zabala da, kultura eta hizkuntza pilo bat dauzkana.

Filmeetan beti dira gaizto.

Askotan, txantxetan, pentsatzen dut zenbat pelikula amerikarretan ikusten ditugun errrrrusiarrak horrrrrela hitz egiten, oso modu hotz eta gogorrean, eta gero, hizkuntza entzutean, ze goxoa den. Izaeraz, egia da errusiarrek ez dutela irribarre errazik, eta agian hortik datorkie hotzaren estereotipo hori. Baina ezagutuz gero, oso herri abegikorra da, eta badu bere azalpena: halako herrialde hotz batean, pentsa ze klima baldintzetan, ezin zara abegikorra ez izan; norbaitek zure atea joz gero, derrigor ireki behar diozu, bestela hil egingo da.

Gaur egun, zer toki du gurean errusiar kulturak?

Errusiar hizkuntzak, duen hiztun kopururako, oso toki txikia du gure inguruko hizkuntza ikasketetan. Iruñeko Hizkuntza Eskolan japoniera irakasten da, baina errusierarik ez. Bilboko Hizkuntza Eskola da toki ofizial bakarra. Ni, San Petersburgotik iritsi nintzenean, errusiar kulturarekin lotutako bide bat topatu nahian aritu nintzen, baina ohartu nintzen hemen ez zegoela aukerarik. Ez dut uste interes falta denik; interesa sortu daiteke.

Zer toki izan beharko luke?

Nahiko nuke toki handiagoa izatea. Badira horretarako saiakerak, Literatura Unibertsala bildumarena bada bat. Baina oso baldintzatuta gaude: zenbat milaka gauza interesgarri dago errusieratik euskarara ekartzeko? Dena egiteko dago. Eta, gaitasun handirik ez dugunez, normalean oso gauza kanonikoak ekartzen ditugu euskarara; baina gaur egun, bazterrean, badira kulturalki oso interesgarriak diren beste gauza batzuk ere, eta ez zaizkigu ailegatzen. Orain dela gutxi ekarri dute Altres Rússies (Victoria Lomasko) komikia katalanera, eta oso liburu interesgarria da Errusia ezagutzeko, eta zer dagoen han, Putinez aparte.

Errusia, joan-itzuliko bidean
“Arte Ederrak ikasi nituen, eta Errumaniara joan nintzen Erasmus beka batekin. Han izan nuen lehen kontaktua Europako ekialdeko mundu horrekin: hizkuntza ikasi nuen, eta hasi nintzen hizkuntzekin interesatzen. Gero, eslaviar filologia ikasten hasi nintzen Bartzelonan; ordurako errusiar literaturarekin txunditua nengoen, Dostoievskiren Krimena eta Zigorra eleberriak eragin handia izan zuen nigan, eta liluratuta nengoen. Itzulpengintzan hasiberria naiz: aukera izan nuen Amaia Apalauzarekin batera Sergei Doblatoven Filiala (Katakrak, 2017) itzultzeko, eta pasa den urtean Txalapartak eskatu zidan Leninen Estatua eta Iraultza itzultzeko. Errusiak, gainera, zubi gisa balio izan dit beste kultura batzuetara iristeko, SESBeko errepublikak izandakoetara, adibidez. Eta musikara, artera, arkitekturara, zinemara… arlo askotan du Errusiak zer eskainia”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errusia
Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Pablo Gonzalezek salatu du torturatua, mehatxatua eta presionatua izan dela Poloniako espetxean

Kazetariak adierazi du ez diotela argi azaldu zergatik espetxeratu zuten, eta espetxean zegoela “bere buruaz beste egitea” iradoki ziotela, Russia Today-n izandako elkarrizketa batean. Esan du laguntza “gutxien espero zen tokitik” etorri dela.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


2024-07-09 | Mikel Aramendi
Hungariako lehen ministro Viktor Orbanek badarabil plan zehatzen bat buruan

Europar Batasunaren txandakako presidentetza beretu eta astebeteren buruan Viktor Orban hungariar lehen ministroak egin duen ezusteko blitz-ak azalpen serioa eskatzen du. Gaiaren neurrikoa.


2024-06-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Benetako espioia ote da ba Ewan Gerxkovitx kazetari estatubatuarra?

Errusiako epaileek leporatzen diote, besteak beste, Armata errusiar tanke modernoenaren ekoizlea den Uralvagonzavod enpresako dokumentu klasifikatuak gainean zeramatzala harrapatu zutela. 20 urteko zigorra jaso dezake. Baina benetako espioia ote zen? Zoritxarrez, ezetz esango... [+]


Zer dira Mendebaldearen mehatxuei erantzuteko Errusiak erabiltzekoak dituen arma nuklear taktikoak?

Urrats berri horren berri eman du Errusiako Defentsa ministerioak maiatzaren 21ean, zehaztuz "Mendebaldeko arduradun batzuen mehatxuei" bideraturiko erantzuna dela. Oraingoz, arma nuklear taktikoak ez dira inoiz erabiliak izan, hain zuzen, suntsiketa gaitasun... [+]


2024-03-18 | ARGIA
Putinek orain arteko emaitzarik onenak lortuta irabazi ditu Errusiako hauteskundeak

Errusiako hauteskundeetan, Vladimir Putin presidenteak botoen %87 lortu du eta agintean izango da 2030era arte. Putinek adierazi du Navalni trukatzeko ituna egina zuela oposizioko kidea hil baino egun batzuk lehenago.


ANALISIA
Ukraina EAEko kanpainan

Bi urte joan dira Errusiak Ukraina ofizialki inbaditu zuenetik eta denak adierazten du Errusiak lortu duela aurrea hartzea Ukrainari. Errusia gai izan da gerra industria baliatzen herrialdeko ekonomia haizatzeko, bere baliabide energetikoei beste aterabide bat bilatzeko eta... [+]


2024-02-23 | Gedar
Errusiari zigor gehiago ezarriko dizkio Europar Batasunak

Ukrainako gerra hasi zenetik bi urte betetzear direnean, Errusiaren kontrako hamahirugarren zigor-sorta adostu du Europar Batasunak. Orain arteko zabalenetakoa da, eta aurrenekoz barne hartzen ditu Txinako enpresak ere.


Gotorlekurik zaharrena

Siberiako taigan duela 8.000 urteko gotorlekua topatu dute Berlingo Freie Universitäteko ikerlariek, inoizko zaharrena. Gotorlekuak Iraultza Neolitikoarekin batera iritsi zirela uste izan da luzaroan, nekazaritzak komunitateak egonkortzea ekarri zuelako.

Baina duela... [+]


Ofiziala da: AEBek eta Erresuma Batuak presio egin zioten Ukrainari ez zezan Errusiarekin bakerik sinatu

Gauza jakina zen 2022ko apirilean Ukrainak uko egin ziola bake ituna sinatzeari Errusiarekin. Putinek Afrikako delegazioaren aurrean erakutsi zuen Istanbulen proposatutako bake hitzarmena, 18 artikuluz osatua. Gudak jarraitu du, eta orain Mendebaldeko herrialdeak Ukrainari... [+]


Eguneraketa berriak daude