“Nola borrokatzen du birus baten kontrako super-heroi batek?”

  • New Yorken lan egiten duen artista iruindar bati buruzko albistea Arabiar Emirerri Batuetako ingelesezko egunkari salduenean. Zergatik? Central Park-en igeltsuzko eskultura bat agertu delako: lau urteko haur baten moldearekin egindako super-heroi bat, ospitale baten parean eta haur batek idatzitako “eskerrik asko” jartzen duen afixatxo batekin eskuan. Beñat Iglesias (Iruñea, 1979) eskulturaren egilearekin mintzatu gara.

Euria egiten duen egunetan euritakoa jartzen diote super-heroiari, hondatu ez dadin. (Argazkia: Beñat Iglesias)
Euria egiten duen egunetan euritakoa jartzen diote super-heroiari, hondatu ez dadin. (Argazkia: Beñat Iglesias)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ezaguna egin da lana, zergatik?

Egia aitortuko dizut. Normalki artelanak egiten ditut. Erakusketa muntatzen dut. Eta bukatutakoan, ikusleak galeriara joan direnean esertzen naiz teklatuaren aurrean erakusketan dagoena argitzen. Erabat bukatuta dagoenean. Eta honakoan ere berdin ari naiz. Orain, kazetariei erantzutean-eta hasi naiz artelanaren eta testuinguruaren artekoa ulertzen eta aztertzen. Hurrengo kazetariari aurreko prentsako material guztia bidaltzen diot, adibidez. Diskurtsoa batuketaren bidez eratzen dut.

Bereziki argazkiak eta eskulturak egin dituzu. Zure aurreko zein ekoizpenekin du lotura ezagun egin den pieza honek?

Bisaia asko interesatu zait beti. Asko landu dut. Egin izan ditut bustoak argazkiz, margolanez, grabatuz, marrazkiz ala eskulturaz. Erretratua asko landu dut. Ez nator super-heroien tradiziotik, inondik ere. Lan hau toki publiko batean dago jarrita. Nire aurrekari bakarra 2013an egin nuen Bainulariak eskultura seriea izan zen. Hudson-en ibaiertzean jite ezberdinetako gizon-emakumeak irudikatu nituen, Riverside Parken, urte bete egon ziren han.

Baina proiektu hark eta honek ez dute zerikusirik. Harekin aurrekontu bat izan nuen, dirulaguntzak izan nituen, jende askoren laguntza izan nuen, New Yorkeko udalak ere sustatu zuen, beste artisten laguntza izan nuen eta hautaketa prozesu baten ondorioa izan zen. Hau kasuala izan da. Semeari super-heroiak gustatzen zaizkio. Eta parkean ematen ditugun paseoetan beti ibiltzen da esaten “Hara! Gaizto bat dator”, eta batetik bestera ibiltzen da korrika. Azken hilabeteetako kontua da super-heroiena.

Koronabirusarena hasi zenean, eskolak bertan behera utzi aurretik, oso bitxia iruditzen zitzaidan New Yorken ez zela inolako neurririk hartzen ari Europan hartzen ari ziren bitartean. Ni larritzen hasi nintzen eta semeak nabaritu zuen. Orduan hasi zen koronabirusaren kontrako super-heroi batek bezala jokatzen. Galdera asko egiten zizkidan: “Nola borrokatzen da birus baten kontra? Nola hil dezaket?”. Eta hasi ginen hitz egiten horri buruz. Orduan bururatu zitzaidan, jendearengandik aldentzeaz gain eskerrak eman genitzazkeela egunerokoan lehen lerroan dauden sendalari eta langileei.

(Argazkia: Beñat Iglesias)

Martxoa amaieran hasi ginen eskultura egiten. Bitxia da jendeak esaten didalako semearentzat esperientzia ederra izango zela, baina zer dakit nik, hori berak esan beharko du hemendik urte batzuetara. Afera da zeharka konturatzen dela eskulturaren esanahiaz, ospitaleko langileek esker mezuak bidaltzen dizkigutenean, adibidez.

Eskultura bertan dago oraindik?

Bai.

Harrigarria da.

Hantxe dago. Apirilaren 23an jarri nuen, liburuaren egunean. Estudioko lan bat balitz askoz gehiago landuko nuke. Baina banuen halako larritasun bat bukatzeko, eta eskulturak atzeko istorioa eusten zuela sentitu nuenean bertan jarri nuen bizkor, nire lanketaren bulkada alde batera utzita.

Harrituta nago. Hasieran uste nuen piezak ordu batzuk iraungo zituela. Inondik ere ez egun bat baino gehiago. Baina egia da tokia berezia dela: Mount Sinai ospitalearen parean dago, eta toki gutxi zutenez ospitaleak kanpoan ere oheak jarri behar izan ditu, dendetan. Gainera polizia mordoa dago inguruan. Uste nuen poliziek ala parkeko guardek kendu egingo zutela segituan. Ala gaztetxoren batek ostiko bat emango ziola.

Bitxia iruditu zaizu halako eskultura gehiago ez agertzea munduko ospitaleen parean?

Pankarta eta proiekzio asko egin dira sendalariei eskerrak emanez.

Bai, baina eskultura beste molde bateko interbentzio bat da, nahiz eta biribilguneetako txatarra bihurtu den neurri batean.

Egia. Hara, bi semeak hara joaten dira pediatrarenera. Parke horretan asko jolasten dute. Nahi nuen zerbait zehatza haientzat eta niretzat. Nire ogibideak, beren osasunak, beren aisialdiak eta beren gustuak bat egin dute oharkabean pieza horretan. Egia da hasieran nahi nuela ordu batzuez han utzi eta gero beste toki batzuetara eraman. Langile askok merezi dute eskertza: izkinako dendatxoko emakumeak, duela bi urte izozki denda ireki zuen gazteak… bistan da sendalarien lana, baina krisi honetan askoz jende gehiago dago ituan.

Orain jendeak bere egin du eskultura testuinguru horretan, ez dagokit niri erauztea.

Iruindar estatubatuartua
Beñat Iglesias 1979ko urriaren 12an jaio zen Iruñean. 2005etik bizi da AEBetan. Bi semeren aita izan arte artelanak saltzea zuen ogibide. Duela lau urtetik bestelakoak ere egiten ditu: zurgintza, etxe konponketak, lantxoak. Bere bikotekidearekin batera 2.000 dolarreko alokairua ordaintzen dute Harlemgo brownstone batean, jabea ezaguna dutelako dute hain merke; auzoan 3.500$ ari dira ordaintzen halako pisuengatik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kaleko artea
Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


Artista kolektiboen jaialdia Leioako kaleetan, maiatzaren 18tik 21era

Leioako XXIII. Umore Azoka ospatuko da datorren asteburuan. Arte eszenikoetako 43 konpainia eta 90 emanaldi izango dira ikusgai; tartean izango dira Euskal Herriko hamazazpi konpainia.


Mutrikuk kale museo bilakatzeko bidea hartu du

Lau horma irudi egingo dira aurten. Urtero hainbat artista gonbidatzea da udalaren asmoa. Artista bakoitzak hamar urteko bermea ematen du bere horma irudia bere horretan mantenduko dela ziurtatzeko.


2023-02-15 | Axier Lopez
Horma biziak zentsura eta ahanzturaren gainetik

“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]


Lian muralgilea
“Kamiñazpiko lana guztiona da, hortaz, baita saria ere”

Street Art Cities plataformak egiten duen sailkapenean, munduko hirugarren onena hautatu dute Ondarroako Kamiñazpin dagoen Lian muralgilearen lana.


2023-01-20 | ARGIA
Sare sozialak arakatu eta Gasteizko grafitigileak zigortu nahi ditu Urtaranen gobernuak

Zerbitzu sekretuen alorrean erabili ohi diren OSINT teknikak erabiliko dituen enpresa bat kontratatzeko proiektua lizitaziora atera du Gasteizko Udalak, Arabako Alea-k jakitera eman duenez.


2022-10-14 | Iñaki Agirre
Dizebi artistaren “Kapital” lana ezabatu du Donostiako Udalak beste mural batekin

Igor Rezola Dizebi grafitigileak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren enkarguz egin zuen lana ezabatzea erabaki du Donostiako Udalak. "Kapitalismoa borrokatu" idatzi zuen Itsasondoko artistak, eta ondoren, "ismoa borrokatu" estali zuen horman... [+]


Ilargi argiaren itzala

Azaroko gau hotz hauetan Gasteizko kaleak ez ditu ilargiak argitu, Umbra argi festibaleko ikuskizunek baizik. Argi gutxiko egun labur hauetan argien artearen munduan barneratzeko aukera eman digu jaialdiak, izan ere, ikusleek esparru horretako azken adierazpen artistiko eta... [+]


2021-11-08 | Leire Regadas
Lian Monserrate, 'Murales Lian'
“Kapitalismoaren aurrean aktiboki eusten duen gotorleku bakanetakoa da grafitigintza”

Autodidakta, kritikoa eta batere konformista. Materiala erosteko dirurik eduki ez arren hori ez da inoiz arazo izan. Hiri grisen pareta zuriak dohainik dira eta erakusleiho paregabea mezuak zabaltzeko. Espraia eskuan, espazio publikoaz jabetzen da eta ezarritako estereotipoei... [+]


2021-08-27 | Goierriko Hitza
Lazkao Txiki inoiz baino presenteago Ordizian

Nexgraff grafitigileek amaitu dute Lazkao Txikiri eta euskarari eskainitako horma-irudia. Kolorez eta ikur sinbolikoz betetako muralak oihartzun handia izan du.


2.300 euroko isuna jarri dio Zornotzako Udalak Martz grafitigileari

Herrian grafitiak egiteagatik ezarri diote zigorra. Martzek adierazpen askatasunaren eraso gisa ikusten du gertatutakoa eta esan du ez duela isuna ordainduko. Hainbat artistaren babesa jaso du.


2021-05-21 | Ixone Arana
Donostiako Udalak kaleko artisten jarduna debekatu du Alde Zaharrean

Legediaren arabera, musikariek 75 metroko tartea izan beharko dute beraien artean, eta 20 metrokoa etxebizitzekiko. Beraz, artistak ezingo dira Donostiako Parte Zaharrean aritu.


Zatitutako herria osatzeko grafitiak

Hondakin arriskutsuen zabortegi bat eraikitzeko proiektuak zatitu zituen Fanzara herri txikiko biztanleak. Ezinikusiak eta etsaitasunak gainditu eta komunitatea osatzen ahalegintzeko sortu zuten Arte Urbanoaren Museo Bukatugabea (MIAU, gaztelaniazko siglekin). Herriko hormak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude