40 urte

Duela 40 urte iritsi zen euskaldun bat gure planeta honen gailurrera. Orduko hartako irudiak ikusteak barrenak mugitu dizkit. Martin Zabaleta buru zuen espedizioaren lorpen gogoangarriari meriturik kendu gabe, gogoa astindu didana herriak emandako erantzuna izan da. Herri lorpen gisa ospatu zen. Euskaldun guztion garaipena bailitzan. Herri harrotasunez. Harrokeria puntu batekin, nahi bada. Izaera berezitu bat ageri da, euskaldunaren eraikuntza idealizatua: aldarrikatzailea, nekaezina eta menderaezina. Epika partekatu bat, euskaldunak munduan kokatzeko gogo bat. Noiz eta non galdu genituen?

40 urte barru gogoratuko ditugu bizi ditugun pandemia garaiok. Herri errelato argirik gabe, tamalez. Euskaldunok nola erantzun genion egoera hari? Ez dago Madril edo Parisetik pasatzen ez den erantzunik. Eta ez naiz ari soilik burujabetza faltari edo zatiketa administratiboari buruz. Norbanakoetatik hasi eta imaginario kolektiboa gurutzatzen duen kontua da. Gogoratuko dugu txalo jo genuela Granadako edo Murtziako herritarrekin batera, baina ahaleginduta ere ez ginela gai izan Aberri Egun bereziki entzutetsu bat ospatzeko. Gogoratuko dugu gure zientzialariek testak egiteko modua sortu zutela eta erakundeek ez zutela behar bezala baliatu.

"Gailurra jotzeko falta genuen bakarra hauteskundeak ziren. Osasun larrialdi baten erdian eta jendartea shockean dagoenean, Euskal Erdia gobernatzeko
hautes-lehian sartzea"

Krisi guztiek bezala, koronabirusak eragindako muturreko egoerak eskaintzen zuen, bada, paradarik, epika berriak ehuntzeko. Egon bazeuden aukerak. Alabaina, guk baino, Espainiako Estatuak egin du hori. Gauza garrantzitsuak kudeatzeko: aginte bakarra. Una y grande. Garbi ikusi dugu zeri buruz ari ziren autogobernua genuela esaten zigutenean: Madrilera baimen eske autoz joatea da autogobernua. Eta guk (modu zabalean ulertuta, erakundeetatik hasi, alderdi politikoetatik pasa eta norbanakoetan bukatuta) ez dugu erantzun. Euskalduna etzan eta otzan.

Euskarak jaso duen trataerari begiratu baino ez dago gure noraezaren jabe izateko. Adierazpen garrantzitsuak erdara hutsean egin zaizkigu eta euskarazko telebista publikoa baliabidez eta edukiz hustu da. Ifrentzuan, badira gogoratuko ditugun harribitxiak. Herri eta auzoetako laguntza eta zaintza-sareak, mugimendu feministak bultzatutako “bizihotsa” erresistentzia kutxa edo udaletan abian jarritako ekimen txalogarri asko, bestek beste. Edonola ere, nazio errelatoa ehuntzeko zumitzak eskasak izan dira.

Gailurra jotzeko falta genuen bakarra hauteskundeak ziren. Osasun larrialdi baten erdian eta jendartea shockean dagoenean, Euskal Erdia gobernatzeko hautes-lehian sartzea.  Datorrenari aurre egiteko elkarlana bultzatu beharrean alderdien arteko norgehiagoka gupidagabeari bide ematea. Batzuen lehentasuna zein den argi dago.
Katalunian bestela jokatzen ari dira. Egia da han ere alderdien interesek markatzen dutela gidoia azken aldian, baina behintzat beste narratiba bat eraiki dute: badute sinesmena Kataluniatik hobeto kudeatuko luketela egoera. Ahalegindu dira Madrildik inposatutako aginte bakarrari erantzuten. Hauteskundeak alde batera utzi eta batera arraun egiteko unea dela aldarrikatu dute. Kataluniaren eta bizitzaren alde. Torra presidenteak berriki argitaratutako artikulua bukatzeko erabilitako hitzok garbi islatzen dute jarrera hori.

Koronabirusa pasako da, baina beste gaitz asko gure artean geratuko dira. Herri izateko grina da herri izateko lehen urratsa. Ez dakit horretarako txertorik topatuko ote dugun, baina bilatzeko gogo edo ekimen eza da larriena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Eguneraketa berriak daude