Krimea, 1855 inguruan. Anna Moiseevna Rozenstejn –gerora Anna Kulishova izenez ezaguna– jaio zen, merkatari judutar familia aberats batean. Turinen tesia prestatzen ari zela sukar puerperalaren jatorri bakterianoa frogatu zuen. Anna Kulishovaren aurkikuntzak bizia salbatu zien milioika emakumeri. 16 edo 17 urte zituela Zuricheko unibertsitatean eman zuen izena, filosofia ikasteko, baina egoera politikoak Errusiara itzultzera behartu zuen.
16 edo 17 urte zituela Zuricheko unibertsitatean eman zuen izena, filosofia ikasteko, baina egoera politikoak Errusiara itzultzera behartu zuen.
Piotr Makarebitx anarkistarekin ezkondu zen; landa gunera joan ziren bizitzera, pobreekin batera, pobreak bezala, eta Bakuninen ideiak zabaltzera. Berehala atxilotu eta erbesteratu zituzten. Ez zen sekula jaioterrira itzuliko. Suitzara joan zen berriro eta izena aldatu zuen; esklabo ohien abizen bat aukeratu zuen: Kulishova.
22 urte zituela Andrea Costa anarkista italiarra ezagutu zuen. Lehenik, Florentzian atxilotu zituzten –Annak tuberkulosia eta artritisa harrapatu zituen espetxean–. Gero, Suitzako beste erbestaldi baten ondoren, Italiara itzuli eta Milanen atxilotu zituzten. Suitzan izan zuen bere alaba bakarra, Costarengantik banandu zen eta, alaba hartuta Italiara itzuli zen.
1882an Annak 27 urte zituen, eta atzerrian alabarekin bakarrik egon arren, geratzen zitzaion diru apurra lagun, medikuntza ikasten hasi zen Napoliko unibertsitatean. Turinen amaitu zituen ikasketak, ginekologian espezializatuz eta, hantxe, tesia prestatzen ari zela sukar puerperalaren jatorri bakterianoa frogatu zuen.
Esaterako, 1840ko hamarkadan, Vienako Ospitale Orokorrean, erditzean hamar emakumeetatik bat hiltzen zen sukar puerperalak jota. Ez zekiten zerk eragiten zuen eta, beraz, ezin zuten tratatu. Anna Kulishovaren aurkikuntzak bizia salbatu zien milioika emakumeri.
Aurkikuntza horri esker, laborategian karrera oparoa zuen aurretik, baina Annak Milanera joatea erabaki zuen eta, han, auzo txiroenetako emakume behartsuenei arreta ginekologikoa eman zien doan. Filippo Turati sozialista ezagutu zuen eta, elkarrekin, Langileen Alderdia sortu zuten 1892an, gerora Italiako Alderdi Sozialista izango zena.
Carlo Silvestri kazetariak hauxe idatzi zuen Annari buruz 1947an: “Italiar sozialismoaren garunik bikainena emakume ezti eta basati hura zen. Haren aurrean denak adeitsu eta liluratuta egoten ziren, Mussolini bera barne”.
1891n, Bigarren Internazional Sozialistaren Bruselako kongresuan, Kulishovak beste hainbat emakumerekin egin zuen topo; emakumeak askatu gabe gizakiak ez zirela aske izango aldarrikatu zuten, eta han bildutako ordezkariek eskubide berdintasunaren aldeko konpromisoa onartzea lortu zuten. Baina, bestela, Anna bakarrik zegoen: emakume bakarra izan zen unibertsitatean, ginekologo jardunean eta militantzia politikoan. Eta bakarrik hil zen.
Berak sortutako alderdiko kide ohi batek, Benito Mussolinik, are gehiago ilundu zizkion azken urteak. Mussolinik sozialistak jazarri zituen, Anna bera barne, eta erabat etsita eman zituen azken bizpahiru urteak: espetxealdi, erbestealdi, jazarpen, estutasun eta ahalegin guztiak alferrikakoak izan zirela uste zuen. 1925eko abenduaren 27an hil zen Milanen, bere aurkikuntzak milioika emakume salbatuko zituela jabetu gabe, Bruselako aldarrikapenek apurka bidea egingo zutela ikusi gabe, ereindako guztiaren fruituak jaso gabe.
Libertimenduzko Jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako CNT sindikatu anarkistak bere egoitzan (Amara Berriko Olaeta plazan), martxora bitarte. Lehenengo jarduera abenduaren 14an izango da, eta Felix Likiniano anarkista historikoa izango dute hizpide.
Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.
Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]
Jasaten ari den isolamendu-erregimena salatzeko ekin zion gose grebari Cospitok. Erroman, presoarekin elkartasunez, protestak izan ziren larunbatean, eta 40 pertsona atxilotu zituzten polizia-indarrek.
Bartzelona, 1902ko abuztuaren 1a. Lola Iturbe Arizcuren anarkista eta feminista aitzindaria jaio zen. CNTko kidea eta Mujeres Libres erakundeko sortzaileetako bat, 1936ko Espainiako Gerra amaitzean Frantziara alde egin zuen eta han Erresistentzian parte hartu zuen. Franco... [+]
Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]
Sergio Balchada Outeiralek liburua argitaratu du Gerra Zibilean alde errepublikarrean borrokatu zuten galiziarrei buruz. Horietako asko Amurrion egon ziren, Bakunin Batailoian. Bere presentziak amurrioarren arreta erakarri zuen, praktikatzen zuten ateismoak talka egiten baitzuen... [+]
Poltsatik objektuak atera ahala, hitzaldira gerturatutako pertsonen begirada arretatsuaren pean ari da horiek kokatzen hizlarietako bat. Ur botila eta mukizapi pakete bat bazter batean, eta parez pare, distantzia dezentera, fruitu lehor poltsa eta hortzetako eskuila. Erdian,... [+]
“Ez etxerik gabeko jenderik, ez jenderik gabeko etxerik” irakur daiteke Kanaria Handiko Maizterren Sindikatuaren (Sindicato de Inquilinas de Gran Canaria, SIGC) webguneko goiburuan. Kolektiboa 2017an sortu bazen ere Kanaria Handiko Federazio Anarkistaren (FAGC)... [+]
Henry D. Thoreau ::Desobedientzia zibila
Potxo Edizioak
orrialdeak ::77
prezioa ::10€
Ruymán Rodríguez kanariarraren aurkako epaiketa abiatu zen martxoaren 24an. Funtsean, epaiketa tortura kasu bat estaltzeko eta autogestionatutako La Esperanza proiektu komunitarioa suntsitzeko saiakera dela salatu dute Kanaria Handiko Federazio Anarkistak (FAGC)... [+]
Bilboko DDT Banaketak banatzaile eta argitaletxe alternatiboko kide da Andoni Fernández Azkarai (Bilbo, 1983), eta etxeko uztari ekarpena egin dio berriki. Urteetako lanaren ondotik, azaroan argitaratu du Izar Beltz Ateneoa. La historia del ateneo contada desde los... [+]
Urriaren 17an omenaldia egingo diote Lucio Urtubia ekintzaile anarkistari Cascanten (Nafarroa). Eguerdiko 12:00etan izango da, Erromeroaren parkean.
Materiala konfiskatu eta hainbat kide atxilotu ditu Alemaniako Polizia Federal Kriminalak, “erakunde kriminaleko partaide” izatearen akusaziopean.
Irailaren 2an hil da David Graeber azken urteetako pentsalari anarkista ezagunenetakoa 59 urterekin, bere emazteak jakinarazi duenez. Veneziako ospitale batean hartu du asteazkenean azken hatsa.
Parisen hil da 89 urte zituela. Militante anarkista gisa egindako ibilbideagatik da ezagun eta erreferente.