GHK-k espedientea ireki dio Zubietako errauste-planta kudeatzen duen Ekondakin enpresari, honek jakinarazi ostean amoniakoa isuri zutela aldameneko Arkaitzerrekara. Ehunka arrain hilda agertu ziren ondorioz. Aurretik, Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatuak ziurtatu zuen "ezinezkoa" zela kutsadura erraustegitik irten izana.
Maiatzaren 7an kamioi zisterna batek amoniakoa isuri zuen Zubietako errauste-planta ondoan dagoen Arkaitzerrekara, haren kudeatzailea den Ekondakin enpresak (Urbaser, Meridiam, Altuna y Uria, Moyua eta LKS-k osatua) jakinarazi duenez. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) ohar bidez azaldu du zigor espedientea zabaldu diola enpresari. Horren berri eman dio Gipuzkoako Diputazioari, Eusko Jaurlaritzari eta Uraren Euskal Agentziari.
Asteburuan zientoka arrain hilda agertu ziren erreka horretan eta kutsadura erraustegitik etor zitekeela ziurtatu zuten lekukoek. Alabaina, Gipuzkoako ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok ukatu egin zuen loturarik, esanez erraustegiak "ura kudeatzeko sistema itxia" duela.
URA agentziaren esku utzi zuten isuria ikertzea eta honek laginak hartu zituen horretarako. Hain justu Asensio bera da, EAJ eta PSEeko beste hainbat kargurekin batera, agentzia publiko horren administradore eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak salatu du "agintariek soka motzetik kontrolatutako" erakundea dela.
Usurbilgo Udalak bere kabuz ere laginak hartu zizkien hildako arrainei eta berretsi du amoniako kopuru oso altua aurkitu dutela Arkaitzerrekan: "Inguruko erreketan 1mg/l amoniako izan ohi da kontzentrazio ohikoa, baina igandean, 62 mg/l amoniako neurtu ziren", azaldu dio Noaua-ri.
"Ez genbiltzan oker, Asensio jauna: Arkaitzerrekako kutsadura errauste-plantak eragin du. Eta orain zer? Ze neurri zuzentzaile hartuko dituzue berriz ez errepikatzeko? Zeintzuk dira kontrol-mekanismoak? Nork babestuko gaitu? Erantzunak behar ditugu: gardentasuna", adierazi du Usurbilgo alkate Agurtzane Solaberrietak.
GHKren esanetan, Gipuzkoako Ingurumen Zentroa osatzen duten azpiegituretan (erraustegia, TMB planta...) zirkuito itxiak "behar bezala" funtzionatu du. Planta barruan ez baina kanpoan egin dute isuria, emaitza kaltegarri berarekin.
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.
Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]
Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]