Txikoria-belarra (Taraxacum officinale) loratu da. Gehienak martxo aldera loratu ziren, eta bakan batzuk gerora ere loratzen ari dira. Eta han-hemen ia urte osoan topatuko duzu bere lore hori erakargarria. Eguraldi ona den seinale da bere lore irekia. Egunez zabal-zabal eginda eta gau partean bil-bil itxita. Eguraldiaren egutegia ikasteko, landareen fenologia edo portaera irakasle. Esaerak hala dio: txikoria-belarrak loreak ireki dituenean azenarioa (Daucus carota subsp. sativus) eta erremolatxa gorria (Beta vulgaris subsp. conditiva) erein.
Galkidea ere esaten omen zaio. Lakoizketak argitzen duenez, “gari” eta “kide” hitzetatik dator; gariaren garaikidea dela esan nahi du, biak sasoi berean hazten direlako, udaberriaren hasieran.
Bere lore hori ikusgarriak ere ematen dio izenik: txikoria-orikatxa eta mitxeleta hori. Azken hori XVI. mendeko Sarasketaren hiztegian jasoa. Pierre Lhandek eman zizkigun beste hiru izen: ahuntz-kornoa, sorgin-belarra eta mando-belarra.
Fruitua aterki itxura duten haziek osatutako anpulua dela dio Guillermo Larrañagak bere Landare jakintza liburuan. Lorea eta hostoa baino ezagunagoa egingo zaigu denoi fruitu hori. Makina bat aldiz lagundu dugu landare hau hedatzen, anpulu zuri horri putz egin eta aterkia duten haziak urrunduz. Guillermok honela deskribatzen du: “Orain aizeak joko balu, astinduko luke frutu-pilloa ta frutu-ale bakoitza aizatuko luke aterki horri bultzegina. Paratxutistak ala egiten dute”. Gauez, hazi horiek “aterkia” bildu egiten dutela dio. Fruitu anpulu borobil horri txuntxumela esaten zaiola jaso zuen Telesforo Aranzadik.
Aitañi-lili izena ere jaso zuen Jean Baptiste Althabek 1900ean, eta honela dio: “Zeren din frütü bürü xuri”. Gerardo Lopez de Guereñuk jasoa du Araban “abuelo” esaten zaiola haziari; urdindutako buruagatik ote?
Javier Irigaraik jasoa du Nafarroan “pixakamas” izena. Hori ohiko izena da inguruko hizkuntzetan: frantzesez “pissenlit”, katalanez “pixa-llits” eta “pixacà”, gazteleraz “meacamas”, italianoz “piscialletto”, galegoz eta portugesez “mexacán”... Pixa eragiteko sendabelar ezaguna da, pixa-belarra, alegia. Beste gaitz asko osatzeko ere erabiltzen da, hortik bere izen zientifikoko officinale.
Osatzeko bezala jateko eta edateko ere baliatzen da txikoria-belarra. Hostoak entsaladari mikatz punttua emateko. Ireki gabeko loreak eta sustraiak ere entsaladan edo ozpinetan iraunaraziak, baita egosita ere. Bitamina eta mineral ugari du.
Edateko, sustrai lodikotea xerratu eta erreta kafearen ordezkoa egiten da. Lehen ohitura zen kafeari “atxikoria” nahastekoa. Eta Belgikan bere lorearekin ondutako garagardo sonatu bat egiten dute, “Pissenlit” izena du. Garagardo horrek gainontzekoek baino pixagale gehiago eragingo du, noski... Ea nori bururartzen zaion “Sorgin-belar” izeneko sagardoa egitea...
Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso... [+]
Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta... [+]
Deforestazioa geldiarazteaz gain, milioika zuhaitz gehiago behar ditu Lurrak klimaren zoratzea gelditu, euriak ugaritu eta biodibertsitatea berreskuratzeko. Baina ez begiratu soilik Amazonia edo Kongo edo Indonesiako hondamendiei: Europan lan handia daukagu duela mende gutxi... [+]
Mundua mapeatu dute, eta orain, xehe-xehe dakigu ezinbestean zein lur eremu babestu beharko genukeen gainean dugun krisi bikoitzari aurre egiteko: bioaniztasuren galera eta klima larrialdia. Sciences Advance aldizkarian Global Safe Net (Segurtasun Sare Globala) proiektuaren... [+]
Autobidea igarotzeko tunel batean izaten ari diren etengabeko leherketek etxebizitzei eta ondare arkitektonikoari eragin diete. Bilboko Bolintxu haraneko herritarrak kexu dira eta Supersur handitzearen kontrako plataformak publiko egin du salaketa.
Alemaniako mendebaldean munduko makina automatizatu handienek (100 metroko altuera, 200 metro luze eta 14.000 tona) lurra irensten dute eta liseriketaren ondoren kalitate baxuko ikatza iraizten dute, zentral termikora eramateko prest. Meategiak, 1978an ireki zenetik, Hambacheko... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiak, Agustin Ibarrola basoa margotu zuen artistaren familiaren onespenarekin, gaur egungo basoaren inguruetan Ibarrolaren zuhaitzen erreplikak egingo dituela jakinarazi du. Izan ere, jatorrizko basoko zuhaitzak hiltzen ari dira, xingola marroia gaitzagatik... [+]
Duzunaritzeko kultura ezagutzeko aukera izan dugu 111 hostoz eta orriz jantzi liburuaren aurkezpen egunean. Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko nekazaritzaren alorrean oinetakoak zikinduz ibiltzea baino bide... [+]
Hondarribiko ikasleek ametza zuhaitzaren haziak ernaltzen lagundu eta ondoren Jaizkibelen landatu dituzte, bertako basoa pixkanaka berreskuratu dadin; mendiaren hiru dimentsioko maketa ikusgarria ere osatu dute; eta Jaizkibelen kokatutako hirigintza plan bat asmatu dute... [+]
Gaur goizean okila garrasika aritu da etxe gaineko haritzean (Quercus robur). Luze aritu da eta haserre zela zirudien. Goiza ederra da, freskoa baina arraitsua, oso argia. Urteko egun luzeenetara hurbiltzen ari gara eta goizean goizeko argitasunean igarri da. Kexu zen, ordea,... [+]
Modu guztietara, onez eta txarrez, amenazu guztiak zorroztuz esan digute baina guri bost. Mundua, gure mundua hiltzen ari gara. Gure bizimodua ezin da inola ere eutsi, eta jasanezina da gurekin batera bizitzea egokitu zaien beste bizidun guztientzako. Egunetik egunera ari gara... [+]
Udazkena azkenetan da. Bazterrak kolorez janzten doaz. Garai aproposa mendian ibiltzeko. Lurrean, han eta hemen hosto artean barreiatuta ikus daitezke irailaz geroztik arbolatik jausitako lokotxak –sokalak, arbotsak, morkotsak, kirikiñoak–, inguru heze eta... [+]
Polinizazioa garrantzitsua da landare gehienen bizimoduan. Espezie eta aldaera bakoitzaren etorkizuna eraikiko duen hazia sortzeko nahitaezkoa. Lorearen aieka arrak sortzen duen polen aleñoak aieka emearengana egingo duen bidaia da polinizazioa. Bidaia hori intsekturen... [+]
Donostiako Antiguako hainbat eremutan zuhaizti eremu zabalak kaltetu zituzten metroko obrek joan den abenduaren 12tik 15era egindako baso-mozketek. Eguzki talde ekologistak eta auzotarrek jo zuten alarma.