“Dena ondo aterako da”, “Inor ez da atzean geratuko”… Halako esaldiak jaurti dizkigute pandemiaren lehen unetik gobernu, instituzio eta baita finantza-erakundeek ere, gure askatasunak mugatzera eta mugatzera animatzeko. Ez gaitezen engainatu. Sinpleki, ez delako egia, gezurra baizik: dena ez da ondo aterako eta asko atzean geratuko dira.
Hori ez dio katastrofeen zoritxarreko-iragarle batek, errealitate krudela baino ez da. Dena ez da ondo ateratzen ari: milaka hildako ditugu, asko osasun langileak; adinekoen egoitzak nazioarteko inbertsiogileen harrapakin bihurtu dira eta baliabide faltagatik izorratuta daude; eta politikari sarraskijaleek lizunki baliatzen dituzte heriotza horiek.
Eta aurrerantzean ere, elkarrekin bizi beharko dugun pandemiaren ostean, dena ez da ondo aterako. Kapitala estrategia prestatzen ari da. Gaur arte, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteez (ABEEE) eta diru publikoaz baliatu da ezinbestean, beraz, ezin izan ditu langileak kaleratu. Enpleguari eusten diola argudiatuta, bihartik aurrera xantaia egingo die antolaketa-arrazoiengatik espediente berriak dituzten langileei, eta kontratuak deuseztatzea edo soldatak murriztea proposatuko du.
Hori dela eta, dozenaka mila langilek lana galduko dute, beste hainbatek lan prekarioagoa izango dute eta soldatak murriztuko zaizkie; hamarnaka mila gaztek ezin izango dute lehen lana lortu eta ezingo dute bizitza-proiekturik egin; emakumeak are zailago izango du, migratzailea bada are gehiago… eta desberdintasuna handitu egingo da.
Nola atera daiteke dena ondo panorama honekin? Ondo doakie betikoei, galerak kutxa publikoekin sozializatu dituen kapitalari, eta orain irabaziak pribatizatzeko prestatzen ari da, desberdintasuna, prekarietatea, enplegu murrizketa eta soldata jaitsieren kontura.
“Dena ondo aterako da, inor ez da atzean geratuko”. Eslogan polita, baina faltsua.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi... [+]
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.
Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Garraio sektorean aritzen diren hamabi behargin hil dira aurten. LABek azaldu du garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla, eta horretarako borondate politikoa “besterik ez” dela behar, bai erakunde publikoen eta bai... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.