Espainiak apirilaren 30a arte milioi biztanleko 519 heriotza eduki dituen bitartean, Frantziak 369 eta Euskal Herriak 541... Portugalek 95 hildako baizik ez zeramatzan. Euskaldunok sufritu ditugun biktimen %17,5 besterik ez, edo nahi bada, koronabirusak hildako euskaldunak izan dira portugaldarrak bider 5,6. Zer egin ote dute guk baino hobeto?
Espainiarren irudipenean Portugaleko jendeak, ia ezezagunak izateaz gain, aurrerapen eta aberastasunen rakingean atzetik datozen herritarrak dira. Zer esanik ez euskal herritarron ustean: nork sinetsiko luke guk baino osasun sistema hobea dutenik, hurbildu ere egin daitezkeenik gure potentzia industrialera, guk dauzkagun ikerketa eta garapen azpiegituretara? Eta hala ere, Alemaniara begira egoteko ordez ez zitzaigun gaizki etorriko martxoaren hasieratik pittin bat erreparatu bagenie portuges "gizajo" horiei: euskaldunok –eta espainiarrek, eta frantsesek– koronabirusaren aurrean erakutsi ditzakegun datu guztietan aurretik dauzkagu portugaldarrak.
Alarma Egoera ezarri zuenerako, Espainiak 112 heriotza zeramatzan kontabilizatua, Euskal Herriak 13 baina Portugalik alerik ere ez
Portugalek apirilaren 30a arte zeuzkan pilatuak 23.505 kutsatu positibo eta 973 heriotza. Beraz, 10,5 milioi biztanle dauzkala kontutan izanik Portugalen milioi bat pertsonako 95 hil dira (Euskal Herrian 451). Madeiran (egia da uhartea ere badela) ez da bakar bat hil koronabirusesz, Alentejon bat hil da eta Algarven 12 baizik ez. Kontua da Portugal Espainiarekin batera sartu zela Alarma Egoeran eta, aldiz, Espainiak justu konfinamendua (ez alarma) arintzeko lehen urratsak ematen hasita bere herritar helduei egunean ordu betez paseatzera irteteko baimena emango dien egun berean, maiatzaren 2an, Portugalek ezabatuko duela bere Alarma Egoera. Nola lortu duen?
Aipatu izan da Espainiara baino beranduxeago iritsi zela COVID-19 Portugalera, eta egia izango da, baina Frantziara ere beranduago iritsi zen koronabirusa eta berandutze horrek bakarrik ez dio balio izan Macronen gobernuari olatu beltzari hesia jartzeko. Portugalek gutxienez bi faktoretan aurrea hartu die Espainiari eta Frantziari. Batetik, salbuespen neurriak askoz azkarrago hartu ditu: Alarma Egoera ezarri zuenerako, martxoaren 12rako, Espainiak 112 heriotza zeramatzan kontabilizatua, Euskal Herriak 13 baina Portugalik alerik ere ez.
Bigarren faktorea, portugaldarrek zuzen landu dutena: garaiz eta era masiboan erabili dituzte birusa detektatzeko testak. Hedabide bat baino gehiagok nabarmendu dutenez, Lisboako Medikuntza Molekularrerako Institutuak (IMM portugesezko sigletan) lan handia egin du martxoaren erdi aldetik aurrera PCR testak (beste batzuk bezain azkarrak ez, baina fidagarriagoak direnak) Portugalen bertan sortu eta agintarien eskuetan jartzeko. Azkenean, martxoaren 26tik aurrera koronabirus sintomarik zeukaten guztiei egin zaizkie testak Portugalen. Zerikusirik ez Hendaian bezala Irunen ikusi denarekin... eta tamalez oraindik nozitzen ari garenarekin.
Bigarren faktorea, portugaldarrek zuzen landu dutena: garaiz eta era masiboan erabili dituzte birusa detektatzeko testak
IMMko arduradunek kontatua dute martxoaren 13rako –egun horretan hil zuen COVID-19ak lehen pertsona Portugalen– ari zirela Osasunerako Mundu Erakundearen arauei jarraituz PCR bat sortzeko lanean eta bi egun beranduago lortu zutela prest edukitzea: "Ez zegoen ezer asmatu beharrik. Kit horietarako erreaktiboak Portugaleko enpresek ekoizten dituzte. Eta oraintxe bertan 15 ikerketa zentro ari dira PCR probak prestatzen, gehi horretan ari diren laborategi pribatuak".
Zientzialari protugesek presio egin zioten gobernuari testak populazio guztiari egin ahal izateko: "Adibidetzat geneuzkan edo Italia edo Korea, eta zientzialari guztiak zeuden ados zein izan behar zuen bidea: jende guztia testeatzea, modu masiboan". Eta horrela, Europako aberatsenen isilean –eta aberats ustean bizi direnen oharkabean– Portugal apala bilakatu zen munduan bere populazioa koronabirusaz gehien testeatu duten herrialdeetako bat.
Zerikusirik ez euskaldunok erakusten digun itxura patetikoarekin. Alderatu PCR autoktonoak ekoizteko portugaldarrek eta euskaldunok erakutsitako kronologiak. Portugalen martxoaren 15an hasi ziren beren PCRa ekoizten eta laster susmagarri guztietara eta hauekin kontaktoan egondakoetara orokortu zituzten. Euskal Herrian EHUko hainbat sailetako zientzialari sare batek, Ikerbasque, Achucarro, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba institutuetako ikertzaileek "konfinamenduaren lehen astean" ekin ostean apirilaren 10an zabaldu zuten PCR test propio bat ekoiztea lortu zutela, beranduago jakin zen beste bi edo hiru enpresa eta erakunde talde ere ari zirela prestaketa lan horietan... apirilaren 20an oraindik zientzialariak, konpainiak eta instituzioak eztabaidan ari ziren testak erabat prest ote zeuden edo masiboki erabiltzeko zein motibo zegoen... apirilaren 27an EHUko zientzialariek berriro salatzen zuten jadanik prestatutako testak ez zirela era masiboan ekoizten eta... apirilaren 29an jakin dugu azkenean sinatu dutela (sinatu, bai, sinatu oraingoz) EHUk eta Eusko Jaurlaritzak Osasun sailak PCR probat egiteko hitzarmena. Sinatu bai, testak noizko orokortuko dituzten ordea...
[P.S.] Gaur Hernaniko azokan Ibarrako landare-saltzaile ezagun baten postura hurbildurik, haren langileak zerbitzatu nau lehenbiziko aldiz. Azentua ezagutzea iruditu zait: "Portugesa?" eta "Bai". Ingurukoek entzuteko moduan esan diot: "Biba Portugal! Euskaldunoi koronabirusari aurre nola egiten zaion erakutsi digun herria!".
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.